Oporren nundik norakuak
Aurten baina, eguraldixa ere pixkat zoro dabil. Derrepente kriston elurtia jausten da, eta ilusiuak in orduko heguak dana estropeau!
Horrela hasi naban oporren mendiko etapa: eguraldi onan eta elurraren atzetik.
27xan elurtia bota zaban, baina hegotik. Ohikua da egoera hauetan pirineuen hego partian elurte askoz handixaguak botatzia, baina egunak pasau ahala berotzen juten da eta elur maila igotzen eurixari bide emateko.
Horrela, 28ko lehenengo aukera Formigalera jutia izan zan, elur bila eguraldi onan bila baino. Lainua eta eurixa sartuta, Pombieko refugioraino juteko aukera bakarrik euki genduan, eta nahiko zorte izan zalakuan nago.
Pombie aterpetxean
Panorama ikusitxa, iparreruntz ospa itxia izan zan hurrengo aukera: eguraldi onan bila, elur exkaxian kontura bada ere. Hurrengo geldiunia, kasu hauetan egokixa izaten dan Gure Etxeko- Gouretteko pistetan izan zan. Oso iparrera dauden pistak dira eta formigaletik gertu dago. Tamalez, han elurrik bat ere ez mendixan, eta pistetan kañoien mingainak baino ez.
Handik Luz-era jun ginan eta aurten bigarrenez baigorriko midira. Hegua sartuta daguanian komodin ona izaten da, hau ere nahiko iparrera daguanez. Oinguan bide klasikotik, hegotik, sencourseko lepotik igo genduan:
baigorriko midi 2009/12/30ian
Elur dexente kenduta, leku batzutan elur nahiko gogorrakin gehixena kranpoiekin igo genduan. Oinguan aurreko aldixakin konparatzen, baina, lasaitxasun osoz. Haiziagatik teleferikua geldik zaguan, eta tontorraz lasai disfrutau ahal izan genduan zementozko kutsadura horretan.
2009 urtia bukatzeko, berriz ere mugaruntz igo eta gavarnieko pistetan haize eta elur azpixan fokeatu pixkat eta mahatsa jatera.
Gabon zahar gabeko ajia kentzeko txurixan despedidatik igaro ostian atzo hilan 2xan goizian goizo atera ginan berriz ere, batzuk aje gehixokin bestiok baino, kar kar kar.
Oinguan Candanchu aldera juteko konbentzidu ninduten, bertako crono nocturna itxeko asmoz.
Collarada
Pala de ip-La moleta
Lehenik, goizian, gorputzaldi txarrari buelta emateko omenajetxo bat in giñon gure buruari. Fokak jarri eta hain espeziala dan zapatillako tubora jun ginan eta aurten ere bixita in diogu urtero legez.
zapatilla
Jeitsi, zeozer jan eta izenematera.
karrerarako prestaketak:
Karrera hau oso politxa da parte hartzeko eta ikusteko erretza. Karrera motza da, 500m positibokua gutxi gora behera, baina 4 aldaketakin: Candanchuko konplejotik ateratzen da oinez eta karreteraz lehenengo telesilla hasten dan lekuraino jeitsi ostian hiru bidar pistetan gora eta behera ibiltzen gera, beheko lekuetan publiko ugari animatzen egoten dalarik, eta berriz ere konplejura bertara igo bihar gera bukatzeko. Horrek itxen dau igual hain erakargarri: herritxik bertatik ikusi leike eta lainurik ezpada frontalen argixa gora eta behera ikusten da pistetan.
Karrera popularra da. Candanchun eskiatzen daban jende dexentek parte hartzen dau eta dauan partehartzaile bariedadia oso zabala da. Horrek itxen dau baitxa ere hain erakargarrixa izatia.
Beheko jende horrez gain, urteroko bi euki genitxuan aurten ere olla-ko pasuan hotza pasatzen, laisterkarixak animatzen eta depaso argazki batzuk ataratzen. Urtero lez laguntza ona ematen dabe, nundik igaro bihar zan esaten eta eskerrak eureri ze antolakuntzako batzuk...
Total, hemen euren argazki batzuk (gabez eta utzi giñon kamara exkaxakin eztu ematen argazki txapelketak irabazitxa dauala, kar kar kar)
lariz esfurtzuan gora
ni neu, ia itto nitzan
Aitor makina
Txirios erraz! fokak batu eta behera
Pat, fokek kale eta eskiak eskuan azken igoeran
Aurtenguan lariz oso fuerte ibili da (argazkixak ataratzeko denborarik ere ezteu laga). Karrera ostian trago batzuk hartu konplejuan karreran nundik norakuak kontatzen eta afaltzera.
karrera ondoren afaltzen
Gaur goizian kedada zauan desnibela itxeko, baina nahixo izan dogu monjes alderuntz jutia. Halere elur nahiko itxixa botatzen zauan eta buelta erdi eman dogu lepuan eta pistetara buelta.
5142 Monjes lepoan buelta ematen
Eta argazki hori ikusitxa batzuk konturatuko ziñaten, pistetan mono berrixa luzidu dogu gaur. Lasai, danori ez jatzue berdin geratuko, batzuri ondo geratuko jatzue!!!
5144 mono berria
Iruzkinak
ibon 2010-01-04 22:41 #1

Kaixo makina!

Ez ahizut honetaz ....

http://www.triatlon.org/noticias/ver_noticia_09.asp?Id_noticia=887&Titulo_not=El+12+de+enero%2C+%FAltimo+d%EDa+de+inscripci%F3n

Eskuminak!!!!

neu 2010-01-05 17:31 #2
Apa hi,
Honaino iritsi haiz eh?
zer moduz llueseyn? matxakatzen ariko haiz? gabonak etxian?
mila esker, Ansokoa egutegian apuntatua jaukat, gogoa banian, baina... hurrengo urtean berkodik, edo agian aurten... oraindik garaiz nabik. ikusiko juat
Mila mertzi eta ia hire berririk bidaltzen duan
Piru

Utzi iruzkina: