La Vall Fosca
La Vall Fosca
Lekutan dago Vall Fosca, eta haraino iristeko bide onena frantziako autopsiatik Vielharaino jun eta ondoren Vielhako tuneletik Pont de Suert igaro eta La pobla de Segurreraino jeitsi bihar ginan. Kintokoñun dago!!!
Earki hasi genduan biajia, astebukaerako “abentura” kontauena izan da zalantza gabe. Mugen ilogika jarraituz, ipar orientaziuan dagoen Aran “espainiako” mugetara sartuaz bat, bai espainia diot eta ez katalunia edo beste ezer, polizi kontrol bat zaguan Bossosten.
Nola ez, furgonakin mobitzen geran “gaztiok” (oraindik horrela konsideratzen nautela harro esangot) haragi frexkua gera. Ia asteroko kontua da jazarpen poliziana. Lotsagarrixa da ze lasai dabiltzan euren trabukuekin edozeini apuntatzen. Orainguan baina ezberdina izan zan.
Kontrolera iritsi ordurako lagun batzuk geldik zeuzkaten (hauek ere mendi eskiko karreretan ibiltzen diranak), furgonekin eta “gaztiak” noski.
Lagunak ikusi ordurako nere lehenengo irrifarria. Formak ziharo galduta karnetak eskatziaz gain esan zidan ea zer egiten zidan grazia!
Berorrek barka beza!
Poliki poliki hasi zan zerua belzten. Lehenik banaka itaunketa. Ia manifetan ibiltzen nintzen. Nik ezetz! (neguko nere ibilbidia ikustia besterik eztago blog honetan, ea zenbat denbora geratzen zaidan manifetako!)
Era txarrian eta mehatxuka berak bazekiela eta egia esateko. Jo, ba zalantza jarri ninduen. Esan nion lehenago egon izan nintzela manifaren batian, baina azken aldian ezetz. Berak berriz txarrian enaiz akordatzen zer galdetu eta nik esan nion abertzalea nintzela, zalantzan ea hori edo manifa batera joatea delitua zen... erantzun txar bat, lehenengo bultzakada eta berriz besteengana.
Ondorengoeri antzeko zerbait gertatu zitzaien banan banan.
Karretera baztarrean trabukoaren zaintzapean geundela hotza zaguan eta epeltasun bila eskuak poltsikoan genituen denok, baina... bronka edarra, eskuak bistan edukitzeko, eta ez albokoarekin hitz egiteko!!!
Alboko furgonako lagunak furgonara sartzen baimendu zituzten, eta pentsatu naban: hau zortea, hauek badixez.
Baina, laister euretako bat furgona kanpora atara, atzera eraman, eta... imaginatu nuen itaunketa berri bat egiteko atara zabela... bitartean gure furgona goitik behera begiratzen gu metro batzutara geundela, hotzez edo, hankak ordurako dardarka.
Hurrengo pausua furgonan begiratzeko geratzen ziren motxilak atera eta norberak beria erakustia zan. Mantak, sakuak dena lurrean bota behar... halere materialakin ez zaguan batere zalantzarik, arva, pala sonda, monua, bi kapa beherako, hiru gorako, txiflua, manta termikua, kranpoiak, eskularruak eguzkitako 2 pare... EMFren reglamentua goitik behera betetzen dogu eta hori besterik ez motxiletan. Argi zaguan nora gindoazen, baina...
Beste furgonetako itaunketa bukatu eta han etorri zan Patxi. “Somos españoles de pura cepa, que somos?” behin eta berriz errepikatzen, norbait jotzeko gogo biziekin, eta noski, horrelako gonbitaren aurrean ezin ixilik egon. Somos españoles erantzun nion nik
Lepotik kolpe zidan eta esan zidan euretako bat garbitzen zutenean pozten nintzela.
Nik argi erantzun nion, “ni ez naiz pozten inor garbitzen dutenean, ni antimilitarista naiz!”
Gogorrago lepotik kolpe eta insultatuz esan zidan manifaren batean harrapatzen baninduen potroak moztuko zizkidala, ea aditzen nion, eta buruan eta lepo aldean kolpe batzuk emanaz utzi ninduen lagunena joateko.
Orduan lagun bati bularrean bi ukabilkada eman ondoren berriz ere ez gezurrik esateko, eta manifetan ibiltzen zela onartzeko esan eta buruan beste kolpe pare bat emanaz agurtu gintuen. Motxilak furgonan sartu eta berriz ere karretera baztarrera tokatzen zan. Hiruok behera begira hitzik egin gabe hoztuta...
Berriz ere beste furgonakoen txanda. Furgonatik atera gure ondoan jarri arazi eta furgona begiratzen hasi ziren. Oraingoan, baina, denok beste aldera begira jartzera behartu gintuzten, zer egiten zuten ez ikusteko.
Halako batean gure zorionerako, eta beraien zoritxarrerako “garbi” geundela, eta handik joateko!
Besteek oraindik bereak eta bi pasa zituzten. Momentu garratzena bati lepotik eusten ari zitzaiola besteak trabukoarekin tripan apuntatuaz mehatxatu zutenekoa izan omen zen... gainera gauza batzuk falta zitzaizkien kontrolean “desagertuak”
Bakoitzak dakiena egiten du, eta hau da gurea, publikoki hitzez salatu!
Ta behin hori eginda, Vall Foscaraino. Dorsalak hartzeko berandutu,eskerrak goizean karrera aurretik hartu genituen!!
Mendian eta neguan karrerak ia inoiz ez dira izaten aurrikusitakoak. Oraingoan ere segurtasunagatik ibilbidea aldatu ziguten. Kilometro asko eta desnibel gutxiko ibilbide bat jarri ziguten. Ez zen aurrekoan bezain alpinoa izan, baina ziurrenik ibilbide polit hau egin zitekeen azken urtea izango zen.
Capdella herrian eski pista batzuk eraikitzen ari dira Flo eta bere lagunak. Fadesa izenez ezagutzen den enpresak Jacan Badaguas egin duen bezala, hain lasaia den Vall Foscan ere Ski & Golf Resort bat egin behar du ahalguztidunentzat eta horretarako eski pista berri bat egiten dabil!!!
Altitoyren bigarren egunean bezala, behetik korrika atera ginan eskiak bizkarrian zitxugula. Proba bikoteka zan, eta oinguan Leokin urten nintzan Pierra hobeto prestau nahixan.
Lehenengo igoera oso luzia zan eta lasai urten ginan. Deslizatu, deslizatu eta deslizatu, hori izan zan lehenengo igoera ia guztixa, azken zatixan aristatxo bat in arte. Ondoren beste bi igoeratxo eta jeitsiera leku berera, jeitsiera ere luze luze luzia, hainbeste txus egitiarren lepoko minakin iritsi ginan helmugara.
Morkaikokuen artian pikia ta apostua zakagun. Azkenak bestieri birra bat ordaindu bihar ziuen. Gu ez ginan azkenak izan, eta oraindik birra horren zain gaoz!!!!
Ondoren bazkaria geneukan eta hurrengo egunerako antolakuntzak bertatik ibilbide batzuk antolatzen ditxu, baina eguraldi txarra aurrikusitxa zaonez, eta hegotik sartuko zanez, han txarra ingo zabala aurrikusi eta Luz-eko mikroklimara jutia erabaki genduan bidian erdixa aurreratzeko asmoz.
Eta bai asmatu ere. Domekan egun guztixan beste guztia beltz beltz ikusten genduan, baina gu gaozen “bereteko tontodromua” eguzki pixkatekin.
Salan atzian Neouvielle laino artian
Bide bat zabaldu eta gora eta behera ibiltzen gera
Horrela zaguan tontodromua gu iritsi ginanian, bi markakin
Eta horrela laga genduan trillauta.
Igogailuak zertarako? Jendez betetzeko? Galera handixa Vall Foscakua!!!
Ta honaino astebukaera honek eman dabana!!!
ia karrerako argazkixak sartzen juten naizen... salak pila bat atara zizkigun, eta aukeraketa bat in biharko dot
Iruzkinak
oier 2010-02-23 15:03 #1
Joder, oingua bai akojonatzeko moduko abenturia. Nik sasoi batian makina bat kontrol pasau nitxuan, beti neu bakarrik ninduala eta furgonetatik dantzako ezpata eta abarrez beteta beti. Behin baino gehixaotan estu hartu ninduten, baina holakorik ez, eskerrak! Behintzat ikusten dot ez zetzuela eskiatzeko animorik kendu.<br />
Utzi iruzkina: