Erlo ostera be
Piriniuetatik bueltau eta nun topatzen dogun behingoz prebisiuak ez dirala alarmistak izan, errealak baizik. Elgoibar guztixa zuri zuri zauanez, astelehenian lanetik urten eta Ekakin erlora juteko plana in naban. Eka alpetatik etorri berri zauan, baina halere, beretzat ere etxian eskiatzia berezixa da. Txiriosek aurre hartu zigun, eta informauta guazen Erloko egoeraz
Elgoibar 2010-01-11n
Split-a
Igotzeko teknika iguala da, foka larruak jartzen jakoz azpikaldian atzeruntz ez deslizatzeko, eta goian kendu trabesiako eskieri bezela
split-ian fokak
Horrela ba, goruntz jun ginan. Aspaldi egon be, taberna zuluan geratzia baino hobe Erlon gora jutia kontu kontari lasai lasai. Ze plan hoberik astelehen buruzuri batentzat Erlo eskiekin eta lagun artean egitia baino?
goruntz gustora berbetan
Konturatu ordurako bidian erdixa baino gehixo inda. Itxurrixak demaseko izotz kapa eta elurra pilatuta zauzkan inguruanitxurrixa
Azkenik tontorrera iritsi ginan eta jeitsierarako prestatzen hasi ginan.
Eskixen aldian Splita ze motela dan aldatzeko, eta gainera piezaren bat izurratuta edukita... hoztu nintzan prestaketak bukatzeko zain
Tontorrian prestaketetan
jeitsieran ez zaguan elur gehixegirik, batez ere tontorreko inguruan. Elur hauts hautsa zauan, eta hori baserik ez daguanian ez da ona izaten, bira bakoitzian barreneraino juten bait dira eskixak harrixekin markatzeraino. Halere, Erlo opari politxa da beti!!!Berriz ere aittolako parkinian, trastiak batu eta etxera!
Iruzkinak
oier 2010-01-15 11:49 #1
Aupa piru! Ari zera osatzen ala zer? Elurte ederra izan dugu pasa den asteburuan Eibar aldean ere, eta Kalamua-Akondia aldean ibili naiz ni eskiatzen. Bikain! Han nenbilela behin eta berriz etortzen zitzaidan gogora orain 25 urte Donostian egin zen karrera bat. Ez dakit horren berri izan duzun zuk, baina guretzat mitikoa izan zen. Kriston elurtea egin zuen, eta Donostia bera zuri-zuri geratu zen. Fondoko eski karrera antolatu eta egin zen, Kontxako paseoan! Horren inguruko ekitaldi batzuk egin dituzte egunotan eta komunikabideetan ere agertu da:

Kontxa Aralar izan zenekoa (Berria)

El día que La Concha fue una pista de esquí

Viejos papeles: Carrera de esquí por La Concha

Beste urteren batean, Eibarren elur itzela erori zela ikusita, Usartzan egin zen eski karrera bat. Horretan parte hartzeko aukera izan nuen.

Neu 2010-01-17 22:56 #2
Apa Oier,
Bai, akordauko enaiz ba!
Mila esker loturak jartziarren!!!

Utzi iruzkina: