Berriz ere lehena edo azkena?
Urtaroko lehenak egiteko unia da, baina baita ere urteko azkenak, 2009an azkenetan gaozenez. Astebukaera honetan Luz-eko kronoigoerakin mendi eskiko txapelketeri hasera emango diogu, eta hartutako palizakin urteko lehena izan ez arren, urtaroko lehena izna da, zalantza gabe.
Laisterketian aitzakixan, kriston tenporalakin eta EHrako aurrikuspen oso txarrekin jun ginan Luz aldera, hemen inguruan elur dexente uzten genduanez pena pixka batekin ebai.
Zapatu arratsaldian (17:00etan) zanez karrera eta elur jausi-berrixa eta egualdi ona espero genduanez, nahiko erabakitxa zakagun forfaita erosi eta pista itxen ibiltzia, ta halaxe in genduan.
Goizian pistetara igotzen kale in genduala iruditxu jakun, ze etzauan elur askorik. Beheraino bai, baina 15-20bat zentimetroko kapa bakarrik jausi zan itxuria eta lehenedik askorik ez zauanez leku askotan harri pilia zaozen bistan.
Halere, astebukaera osuan -7 eta -20 bitxartian ibili geranez, elurran kalidadia ezin hobia izan da!!!
Astebukaera honetan argazki asko ez baina bidixo batzuk grabau genitxuan. Bidixuak lortu ahala kolgatzen jungo naiz:
Zapatuan pistetan: IKARAGARRIZKO ELUR HAUTS ONA!!!!!!!!!!!!!!! ARIN ARINA ETA ERALDATU GABEA
Leo Haritz eta Lariz 2009-12-19an Luzeko pistetan
txirios 2009-12-19an Luzeko pistetan
Haritz 2009-12-19an Luzeko pistetan
Ta oinguan ni neu. (Estilua etxian laga naban)
Ondoren zeozer jan eta karrerarako prestau ginan. Argazkixan karreran parte hartu genduan 6 elgoibartar. Eñaut txapelduna falta jaku! (onak gutaz lotsatzen dirala dirudi, kar kar kar)
habilidadia erakusten karrera aurretik
Ta lagunek hau itxen badizue, pentsau karreran topauko ditxuzun aurkarixek, kar kar kar
Momentu horretan -10etik behera zauan termometrua, eta gora iritsi ginanian -20 omen zaozen. Iristeko unian, halere etzan bate hotzik igartzen, baina berriz ere behera jeisten... dedio!!! hura zan hotza!!!
kuriosidadia daukanantzat, hemen ikusi litezke denborak
Domekan berriz, frantziako piriniotako gaztien taldian hautapen laisterketa bat zauan, eta huraxe in genduan frantsesekin batera. Oso politxa izan zan, 4 aldaketa, eta danera 1300mtako laisterketa, igoerak nahiko ondo markatuta, eta jeitsierak kriston elur hautsakin. Bezperan baino jeitsiera hobiak eta aldaketetara eta karrera oso eta luziaguetara ohitzen hasteko aukera ezin hobia euki genduan.
Ia argazkiren bat pasatzen didaten, ze laisterketan aitzakixakin kamara atara ere ez naban in!
Aipatu nahiko nuke baita ere EMFko ikastaroa izan dala astebukaera honetan. Aurreko bi urtetan, bertan jaso genduan formakuntza: segurtasuna, materiala eta teknika, dana lantzen da ikastaro honetan. Zalantza izpirik gabe ikastaro hau izan zan neretzat mendi eskixan inflexio puntu garrantzitsu bat, formakuntza oso onaz gain jende pila bat ezagutu dotelako bertatik. Hemendik eskerrak eman besterik ez jata geratzen Andoni, Aitor eta federazioko bestieri.
ta honainotxe astebukaera honek eman dabana
Iruzkinak
matx 2009-12-21 12:57 #1

Zelako pinta ona dakan elurrak!!

Enbidixia!!

Bartzelonan momentuz elurrik ez... Asteazkenerarte.

paa

Ionny 2009-12-21 15:45 #2

Hori bai azkartasuna, txo, horrela bai, zer berri den jakiteko ederra bloga. Pozten nauk, pena emantzidan joan ezak, baino nahiko lesionatuta nagok eta ez dut forzatu nai, ingletik jota natxeok. Aizu eta resultauak zer, hori ere jakin nahi degu e!!!! Bueno ea laster geran osatuta eta ikusten dugun elkar mendixan, goraintziak daneri!!!

Ion, Hernani.

ni neu 2009-12-21 22:26 #3
Apa zuek,
Matx, ia asteazkenerako geratzen dan zeozer!
Ionny, hire falta somatu genian, freerider ohi batentzat suzko proba izango zuan karreretako materixal arinakin, kar kar kar

ionny 2009-12-24 11:14 #4
jakin ezazue bi aste minakin egon ondoren hatzo joan nintzela medikura:....rotura de fibras, en el soas, musculo que va desde la espalda ala ingle i ala pierna, resultado no puedo hacer deporte hasta que se me cure. Beraz horixe, ez pentsa zuen beldurra nuenik eeee....Hurrengo batean emango kaña!!!! Orain ea lesioa ez zaidan oso luze joaten baino, egia esateko ya nahiko luzea doa, pazientzia.
Utzi iruzkina: