Astebukaera oso polita izan da zalantzarik gabe! aspaldiko plana zan Balaitousera iristea, eta Neousetik ere saiakeratxo bat inda naukan behin txiriosekin. Halere, fetxa ondo aukeratu ez, eta Techeko bailara honetara ezin izan ginan iritsi errepidia itxitxa zaolako. Dana dala, udaberriko planen barruan sartzen zan Balaitous Neousetik. Txantxiku ta pantxiku, xagu zaharran anaia, ate morrolluan kakaie bana ta neu, bostok goiazak, bahator ala ez hator? esan zien, ta horretan, azkenian hamar lagun bildu ginan goizian goizo abantatzeko. Ondarrutarrak ere han ziran, baina hauek inor jaiki baino lehenago abantau ziran, ze errekaxi sartzen danian hobe goxa ibili. Gabez abantau ginan 1450 mtatik, eta eskixak jantzi orduko ordu t'erdi ingo genduan Ledormeurreraino (1900m inguruan dago refua, ate gorrixa daukana)
Oier, konturatuko zinan berriz ere nere argazkixetara bueltau naizela, eske danok ez daukagu salak daukan beste dedikazio. Zer usten zenuten kamara dala sekretua? ez hemen argazkixen sekretua.
Hemendik aurrera Neouseko glaziarrian sartu ginan,
zeozer pikau eta laister ikusiko genduan parez pare eguneko zailtasun tekniko bakarra, tontorretik banatzen ginduan kanala.
Egixa esan, itxura askoz gaitzaua zakan paretik gero kanalian sartuta baino. gainera zauan beste elurrekin ondo estalita zauan haseran daukan pasotxua
Trastiak jantzi eta gora!!! Tontorrian danok argazkilarixari begira jartzia ere kostua jakun, hainbeste lagun...
Hemendik, kriston girua eta kriston bistak egon arren, lehen bait lehen jeistia erabaki genduan elurra ahalik eta hobetuen harrapatzeko.
Jeisterakuan azken zatixan rapel bat in genduan, eramandako sokak aprobetxatziarren batipat, ze biharrik ere etzauan