ALTITOY 2010
ALTITOY
Hizki larriekin, zalantza gabe, ALTITOY, horrelakoxea izan da 2010 urteko bikotekako mendi eskiko EMFren txapelketa. Bi egunetan jokatu da, zapatuan eta domekan Luz Saint Sauveur inguruetan
Aurreko astebukaerako eguraldi aurrikuspenak asteazkenerate txarra eta ondoren astebukaerarako eguraldi ona ematen zaben. Egunak aurrera jun ahala, astebukaerarako aurrikuspenak txartzen, karrera suspenditxuko ete zan ere pasau jakun bati baino gehixori burutik. Piriniotako karrera handixena eta baitxa munduko handixenetakua da 600 pertsonakin, eta mendixan neguko harriskua kontrolatzia hainbeste jendentzat ez da ez inundik inora erretza, eta horrelako eguraldi aurrikuspen batekin are gutxiago!
Halere, ostiraleko azkenengo partiek elurra bai, baina zapatuan eguzki pixkat ere ikusiko genduala ematen zaben. Domekarako kriston marroia.
Aste guztia buruan altitoy zaukagula pasatu genduan. Nola antolatu konboia, ze entrenamendu in, pasta jateko obsesiua, nerbixuak fetxa hurreratzen jun ahala... baina karreretako ohiko sentsaziuek oroitzapen ahaztezinak ere ekartzen dizkigu, eta hemendik aurrera bat gehixo, zalantzarik gabe.
Barixakuan dortsalak batu, eta eguraldixan gorabeherengatik karrera nundik izango zan enteratzia zan helburua. Azkenian, zapatuko proba Bedereteko gure tontodromo inguruan ingo zala esan ziguten, baina furgonekin gora igotzerik ez zaguala goizera arte, bidia itxitxa eta kriston elurtia botatzen ari zalako goixan...
Zapatu goizian jaiki, gosaldu eta gora! Pentsa, karrerara bakarrik 600 lagun gehi antolatzaile, ikusle, laguntzaile eta abarrak, eta honi gehitu pistetara normalian juten diranak. Luz Saint Sauveur-etik (700m) Luz Ardidenerako pistetara (1700m) 1000mtako portua (bezperan elurtiagatik itxita egon zala ez ahaztu). Hau dana koktelera batian sartu eta... Onatx!!! kriston txolopotia pistetara igotzen.
Eskerrak han gaozen lehengusuak, mono berrixak garbi garbi, eskuekin barik burua, ”poder mental” pixkat erabiltzen furgonari fundak jartzeko!!! zer ingo zenuten gu gabe!!!
Katiak jartzen?
Halako batian gora allau eta berotzeko asti askoripe karrerari hasera eman ziuen. Neretzat rekorrido egokixa zan, luzia eta desnibel askokua. Hasera asko deslizatzekua zan, eta iraupen eskixan ikasitxako teknika hori asko igartzen dot.
Lehenengo pare bat kilometro pista lauan, iraupen eskiko eta raketekin ibiltzeko daguan pistetatik hasten zan fokak jarritxa deslizatzen, ondoren 5 igoera eta jeitsiera in bihar genitxuan han inguruko muino guztixetara 2000mtatik gorako desnibel positibua metatu arte eta bukatzeko berriz fondoko pista bera bueltan in bihar genduan, baina oinguan fokaripe eta patinatzen.
Larizekin in naban bikote. Gogor urten ginan, karrera erdi inguruan EHko 4. bikotia ginalakuan nago. Oso oso posizio ona eta oso arin guazen, baina igual horregatik pintxazua etorri jakun, eta ezinian denbora eta posiziuak galtzen jun ginan geratzen jakuzen bi igoera eta jeitsieretan.
Ia argazkixak inguratzen ditxuten, ze pentsauko dozuen bezela, danak ematera urten ginan, eta ez genduan kamara hartu ere in.
Goizeko lehenengo orduan eguraldi ona zaguan, baina poliki poliki muinoak pasatu ahala haizia eta elurra hasi ziran, eta bukatu ordurako hau zan zakagun panorama:
Bederet karrera ostian
Ahal zan bizkorren bajau, jan eta breefing-era (batzar informatibua), hurrengo egunekua ia ingo zan, eta hala bazan nundik norakuak entzutera. Kanpuan elurra botaala ari zan Luz StSauveurren bertan (ez da batere normala), eta hurrengo eguneko karrerarako eguraldi pixkat hobia espero zala bota zaben... sinistik nahi bok!
Gainera opari horren zain zaozela ere esan zaben, antolatzailien partetik ixa ixa ametsetako aukera zala karrera Luz herritxik bertatik urtetzia!!!
Hori entzun, afaldu eta Lotara. Hori bai, gabian lo itxeko tetxua zabaltzeko elurra kendu bihar, paraguayko guay!!! Ze ilusio!!!
furgonatik elurra kentzen
Gaur goizian horrelaxe ikusten zan in bihar genduan rekorriduan zati bat. Herritxik urten, eskumako basuan ezker-eskuin ibili ondoren ezkerreko bailararuntz urten gera, berriz ere basuan gainekaldera allatzeko. Basuan gainian tontorrak atzeruntz arista bat dauka. Luz osua azpixan ikusten da hemendik. Jeitsiera eta ondorengo igoera bailara horretan izan dira berriz ere.
Eguzkixa urten jaku irteera eman aurretik eta bukatu ondoren arte iraun dau. Aipatzen naban rekorridua xehetasun gehixokin horrela izan dan 1700m inguruko desnibel positibo bat zaukan, eta atzoko nekia igarri arren demasa izan da. Hasteko 200mko desnibel bat eskixekin bizkarrian in dogu, herri erdi-erditxik pasatu eta basuan gora. Ondoren eskixak jantzi eta beste 900mtako igoera bat in dogu Astes-granges de l'Yse-Estibe-tik pasatzen (Col de pierrefite eta Bergons ingururuntz). Nekazal borda batzun ingurutik pasatu gera ia Bergons tontorreraino. Gaur inoiz baino politxago zaguan; une batzutan 40zmrainoko elur hauts jausi berrixan gainian bi traza zabalik zaozen. Bergons-en aurreko tontorra arista batetik in dogu, Luzeko herrixa azpixan zakagularik. Ikaragarri politxa zaguan. Ondoren jeitsiera 25-40zmtako elur hautsetan, eta berriz ere gora. Oingo igoerak 600m zauzkan, berriz berdin, maria igoerako konbertsioak bata bestearen atzetik leku idiliko honetan, eta berriz ere jeitsiera bera, baina oinguan jende gehixon pasua igartzen zan, lurra ere agerixan zauan eta!
Gu gaur lasai urten gera, atzokua ez pasatzia zan helburua. Halere, ondoren balantzia ataratzen hasitxa, haseran basuetan nahiko denbora egon gera geldik, eta hor denbora dexente galdu dogu.
Azken igoeran sakatualdi bat eman diogu, eta oso oso gustora ixo gera bixok. Horrek eta etapan "magiak" atzokuari buelta ematen lagundu digu. Oroitzapen oso oso ona gordeko dogu, bai jauna!!
Benetan ametsetako egun bat izan da. Pierran egon dan jendiak han zaudela ematen zabala esaten zaban. Dianan bete betian asmatu dabe eta nere partetik antolakuntzakueri zorionik beruenak. Zalantza gabe gaur PIRIMENTA in dogu!!!
Apoio aldetik ezin gera kejau, animatzailiak, argazkilarixak, katiak jartzen laguntzen zabenak eta abar eraman ditxugu eta. Hemen podologua ere bere zereginian karreran aurretik:
Jada prest karreran aurretik animoso
eta hemen berriz karreran ondorengo batzuk:
Pitzo ta txirios (hauek bai monua luzidu eh?)
Roling helmuga pasatzen
Ixaka ta leo. Euren eskumatan beltzez munduko txapelduna Kilian katalana
Sala, indako lanakin gustora
Argazkixak lortu ahala sartzen jungo naiz!!!
Hemen lehenengo bidixuak:
http://www.net-sport.tv/gpgrifone2010/
Eta pasatu dizkidaten argazki batzuk:
Max eta Rome zapatuko karreran aurretik
Zapatuko irteera
Leo lehenengo metrotan
Txiri ta pitzo
Max
Rome
Idi ta zabala azken jeitsieran
Grixak ez diran elgoibartarrak domekako irteeran aurretik
Hemen grisekin nahasten
Domekan Lariz irten eta lehenengo igoeran eskiekin bizkarrean, ataskoan geldik
Rome, Max eta Sala berdin
Beheruntz berriz azken kilometrotan korrika
Gure fotografua. Mila esker Gabi!!!!
Luz zelan zaguan, in presionante nante