1go etapa

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2010-03-11 20:54
2

1go eguna

Urduritasunak, ea non egongo garen, bukatuko ote dugu...

goizeko 5etan jaiki eta gosaltzera jun gera. Le chornais hotelean gaude. Gosaldu ondoren azken prestaketak in eta helmugara. Hemendik urteerara 200bat metrotako desnibela daukagu beheruntz. Berriz ia hoteleraino igoera bat in dogu berotze aldera eta irteerako ARVA berifikazioak pasa ostian irteera eman dabe.

Piriniotako laisterketetako irteeren aldian lasaixagua izan da, egixa esan horrelako desnibelik piriniotan ez dogu eukitzen. Gaur papelian 2600mtako laisterketa bat izan bihar zan, baina azkenian 2800etik gorakua izan da eta hogeita piku kilometro luze luuuuuze.

Urteerara itzuliz, goruntz jende pilaketarik ez egoteko, lehenengo 200mtako igoera bat jarri digute (gure hoteleraino) ondoren beste horrenbesteko jeitsiera, ondoren eskixak eskuan hartu eta 5bat minutuko korrikaldixa in dogu.

Pelotoia luzatzen, 500bat metrotako igoera bati aurre in diogu, eta jeitsiera motz baten ostian beste 600 m gora, azken zatixan eskixak bizkarrian hartu eta korredore bat zaukagun.

Tontorra in eta lehenengo jeitsiera potentia in dogu. Hemendik berriz eskixak bizkarrian eta soka jarritxa zaguan jeitsiera bat in dogu elur gogorretan.

Bigarren igoera potentia zatorren ondoren Mirantinera. Fokeatzen zati luze bat, korredore luze bat eta soka jarrita zeukan arista aereo bat etorri dira bata bestian atzetik.

Beste jeitsiera nahiko luze eta elegante baten ondoren, eguneko azken igoera potentiari aurre in diogu grande journera. Hemen ere bukatzeko korridore bat zaguan, eta hau bukatutakuan sorpresa: arista luze luze luze batek azken jeitsieran aurrian jarri gaitxu.

Hau pierra menta da! Makina bat aldiz entzun dogu hemen sorpresak daudela, eta batez ere azken jeitsieran. Lehenengo zatixa nahiko eroso in dogu, baina azken zatixa... ejem... oin ulertzen dogu bajada pierramentera zergaitik esaten daben!!!

Sinistu ezinezko jeitsiera bat sartu digute. Piñari batian, entresaka itxera guazela ematen zaban. Hori esplikatzerik eztao, bertan ikusi bihar da sinisteko nundik sartu gaitxuen.

Ta gure zalantza zan, hemen lehenak nola jeitsiko ote dira segunduak jokatzen?

Jeitsiera horren ostian Eñaut eta konpañia zain genitxuan, 5 bat minutuko azken igoeratxuari aurre in, eta azken jeitsieratxuan ostian lehenengo pierran lehenengo eguna poltsikora.

Baloraziua: ibilbidia 10, elurra 10, egualdixa 10!!!! hau da hau laisterketa. Gainera baldintza ezin hobietan tokau jauk

Ia bixarko eguna nola datorren. Aurrikusita 2700mtako etapa luze bat da, baina esan dabenez, 3200m erraz eukiko ditxu bixarko etapak eta 30km inguru, baina hori bixako kontua izango da.


Hemen gaurko ibilbidia erlojuan arabera:

http://connect.garmin.com/activity/26716972

Inork etapak segitzerik nahi baditxu helbide hauetan daude denborak, bidixuak eta argazkixak

http://www.pierramenta.com/

http://www.skimountaineering.org/


Iñi

Iñi 2010-03-12 00:11 #1

ZORIONAK!!! HAUNDIXA ZABIZTE ITXEN BIKOTE!! DISFRUTAU BESTIOK ENBIDIXIZ AMORRATZEN GAOZEN BITARTIAN!!!

ibon

ibon 2010-03-12 06:10 #2

<p>Aupa bikote!</p>

<p>Benga zailena inda dao eta, segi egurra ematen eta rekuperau ondo etapa artian. Animo</p>


Utzi iruzkina: