VIVA EL REY
Errege agurgarriak:
Azken bi egunetan sentsazio nazionala biztu duzue Melillan eta Ceutan. Pozik egon beharko zarete, azken bi hilabetetan zuen aurpegiak suaren itzalaren mehatxuan egon baitira. Oso kuriosoa izan da, zuen bisitari eman zaion hedapena, zuzeneko emisioak eta guzti eman direlarik . Batzuk, historikotzat kalifikatzen dute zuek bi herri hauek zapaldu izana. Orain bai, lortu duzue zuen erreinu osoan egotea.
Hala ere, uste dut bisita hau ezkutatuta izan duzuen karta bat baino ez dela izan. Horrela bi herri hauen nazionaltasun errebindikazio honetaz baliatu nahi izan duzuelako. Zergatia? Ikusi duzuelako zuen erresuma arriskuan dagoela. Eta bi herri hauek bere horma guztietatik bandera gorri eta horiak estaliak izatea eta umeak klasera ez joateak erakusten duelako zuenganako maitasuna.
Guk , ordea, baten baino gehiagotan jasan behar izan ditugu zuon errekuntzak. Bai, horixe! Ez duzuelako ulertu zuen eta gure erreinuaren arteko mugak. Horrela, hona etorri zaretelarik( zuen ondorengoak barne), handitasun osoz gure iritzi eta ideologia errespetatu gabe. Kontutan izan gabe, ez zaituztegula gonbidatu.
Beste barik, VIVA EL REY pero q viva lejos…..
Errespetu osoz, makur eta guzti!
Piperminok
Iruzkinak
Utzi iruzkina: