UrTeRoKo MaKrOlUdOpAtIa
- Ba, nik segur aski hipoteka ordainduko nuen eta zerbait geratzen baldin baden..... Bidai bat edo....
Ondo egongo liteke ez?? Goiz batean izartzea eta egunkaria ireki bezain pronto, ondoko tabernan erositako loteri- zenbakia ikustea. Hainbat urte eman eta gero zenbaki bera erosten, bapatean goizetik gauera aberatsa bihurtzen zara. Nik uste dut, ez nuela jakingo zer egin hainbeste dirurekin..Baina, ze demontre!!! Hobe soberan, faltan baino!!!!! Hala ere, loteriaren fenomenoa, gutxienez berezia egiten zait. Jendea zoratu egiten da, milaka zenbaki erosten dituzte, gero lehhengusu, iseko, lagunen ... artean banatzeko. Ez dakit fijatu bazarete, baina urteroko makroludopatia baten inguruan nabil..... Diru pila gastatzen da partizipazio batzuk izatearren, gero azkenean betiko lau katuek disfrutatzeko... eta besteen ilusioak non geratzen dira??? Besteak, konformatu beharko diru atzera batekin eta pozik!! Gutxienez, dirua errekuperatu dugu.
Galdu dutenek datorren urtean ez dutela jokatuko diote, baina berriro ere hipoteka eta bidai zoragarri baten ametsek ilusioa biztu eta sorteari deika hasiko dira. Hobe esanda, ERREGUKA:
- Burusoil, lagun iezadazu bizi hau konpontzen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: