Terapia

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2007-12-03 12:31

Azken bi urteetan coach programek arrakasta izugarria izan dute. Programa hauen mesiasa " supernany" izenekoa izan zen. Honek zure seme alabak nola hezitu behar dituzun erakusten dizu. Horretarako, argibide batzuk erakusten zituen ikuzmakina bati buruz ibiliko bagina bezala. Nik gogoratzen dudanagatik, nire gurasoek inoiz ez dute emakume horren  antzeko aholkurik jarraitu eta oraindik ez naiz psikopata arriskutsu bat, ez dakit etorkizun batean baina nabaritzen dut ezetz.

Gero, "S.O.S adolescentes" etorri zen eta horrek bai erakutsi zigula  zer zen humiliazio publikoa.  Batez ere, gogoratzen dut Amaia nerabearen kasua, bere gurasoak iraintzeaz gain programari berari, barre egin ziona. Lotsagarria izan zen....!!!!!!!!

Kasu hauek famatuenak izan arren, baditugu beste hainbat: birziklapenaren ingurukoa, nola jan behar dugunari buruzkoa, bikote terapiaren ingurukoa..... Ez dakit zer gehiago falta zaigun, guri erakusteko ze formalak izan behar garen bizitza honetan. Txarrena da, ez dudala ulertzen programa hauetan parte hartzen duten pertsonen jarrerak. Oso penagarria da, mundu osoaren aurrean zure ezintasunak erakustea. Modu batera edo bestera danok gaude terapiara joateko moduan, nik ordua hartu dut, eta zuk???? Zihur duzula sozietate honek bideratu nahi duen ezintasun, gabezi, patologi..-ren bat! Ez izan desberdina izateko ausarta eta aldatu!!!!!!!

http://es.youtube.com/watch?v=yWtC_JVENUM

 


Utzi iruzkina: