Esperantza vs errealitatea

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2007-12-16 18:35

Gabonak askorentzat garai on eta zoriontsuak dira. Umeak opariak jasotzen dituzte eta adinekoak bere nagusia ez ikustea lortzen dute zenbait egunetan. Baina, orduan zergatik dira gabonak buru hiltze eta depresio hazkundeen eragileak? Suposatzen da poz aldia dela.

Gabon aldia momentu ona da ikusteko zure biziak ze bide daraman , nora zozazen eta non gelditu nahi duzun. Bere burua hiltzen duten horiek, bere inguruko alaitasun eta poza ikustean, gehiago nabaritzen dute bere bizia kakamokordo bat dela. Ze ilusio du Sierra Leonako emakume batek? Izartzerakoan bere gizonak diamantedun koilar bat oparitzea? Ez,bere ondoan gizon hori bizirik egotearekin konformatzen delako. Eta " niƱos rata" izendatudo horie olentzerok bisita bat egingo die? Ez lagun, akaso adiskideren batek  kola apur bat esnifatzeko gonbidapena egingo die. Honek badira burua hiltzeko edo depresioa izateko arazo gogorrak. Ni neu, hilko nintzen.

Beraz, garai hauek atentzioa eskatzen digute. Erne ibili behar gara no nor laguntza eske badabilen! Eta inoiz baino gehiago lagundu, ahal den moduan. Sortea dugula argi dago, gabon berri egunean mahain jesarriko garelako eta gutxienez, gutxienez, badugulako zer jan. Baita, esperantza ere, beti gurekin daramagun kate gozoa.

- Opor zoriontsuak opa dizuet!! (esperantza vs errealitatea)


Utzi iruzkina: