Espainiarren aurretik!!!
Europar Batzordeak bideratutako "Educación y formación 2010" izeneko azterlanak konpromezu larrian jartzen du Espainiar estatuko irakaskuntza sistemaren maila akademikoa. CEk burututako ikerlanaren arabera, Espainiako heziketa maila Europan ematen den maila baino baxuagoa da. Arazorik behin behinekoena ikasketak alde batera lagaten duten pertsonen kopurua da. Horregatik Europar Batasuneko helburuetako bat 2010.urterako ikasketa uzte hori %10ean jaistea da.
Euskaldunok, CEren arabera nahiko maila altuagoan gaude Espainiarrak baino baina zoritxarrez Europarren behetik jarraitzen dugu, portzentai baxuan bada ere. Hala eta guztiz ere Iberiar Penintsulan sakonduz gero Euskal Herria La Riojaren atzetik kokatuko litzateke, zerrendako bigarren postuan. Eta oraindik Espainia baino nota txarragoa lortu duten estatuen artean besteak beste Portugal eta Malta agertzen dira.
Honela ba, lehen mailako ikasleak, Europa mailan, Finlandian aurki genitzake. Ez larritu eta segi horrela euskaldunok!
Emaitzok denboraldiarekin zerikusia izango ote dutela uste al duzue??
Datorren astera arte piperminok!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: