Drogo testa Bilbon !!!

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2007-12-24 10:42

  Bilboko Ertzaintzak drogen inguruko testa jarri du habian abenduaren 21ean. Bide-segurtasuna sendotzeko helburuaz, alkoholemi kontrolarekin batera gauzatuko da drogo testa. Proba bakoitzak ordu erdiko egonaldia suposatzen du, prozedimendu luzea duelako. Kontrol berri honen elaborazioa 3 pausutan azal daiteke:
1.- Gidariak 3 edo 4 minututan miazkatu beharko du kotoizko makilatxoa.
2.-Analisi kimikoa: makilatxoa dagokion karkaxan sartuta, 15 minuturen buruan, agertuko du gidariak drogarik kontsumitu duen eta kontsumitu baldin badu, zein substantzia hartu duen zehazten du.
3.-Laborategia: emaitza baiezkoa bada, autoa geldiaraziko da eta testa laborategi espezializatu batera bidaltzen da emaitzak egiaztatzeko.

Ertzaintzak zuzendutako drogo testen emaitzen arabera, analisia egindako 4 pertsonetatik bati gutxienez testak positibo eman dio, substantzia edozein delarik ere: Cannabis, kokaina, anfetaminak, opiazeoak etab.
1/4 ez al da gutxi gaur egun kontsumitzen den kantitaterako?? ez al da asko zure burua egoera horretan gidatzeko gai ikusteko?? Jada puntuz osatutako karnetak 20 heriotza ekiditu ditu aurten eta zigorrak gogortzen doazen heinean zifra hori igotzen joango da.  Izan ere, pertsonen bizitzaz ari garen arren diruak egin ahal ez duenik ez da!!!


Utzi iruzkina: