Aurrera eginez!!!!!
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko eguna izan zen. Jakina, egun garrantzitsua euskaldun guztiontzat. Euskaraz jaiki, gosaldu, lan, irakurri, maitemintzen.... garenontzat. Ordea, askok ezin dute hau ulertu. Orain dela hilabete bat , euskarak eraso amerikarra jaso behar izan zuen. Keith Johnson delako batek azpikeriaz eta desinformazioz euskeraren gaitasun faltari erreferentzia egin ziolako egunkari famatu batean. Neologismo ugari erabiltzen ditugula, tenikoki ez garela gai komunikatzeko, tresna politiko moduan erabilia dagoela....Argi dago, ez dela asko informatu edo gutxienez nahi zituen informazioak hartu zituela. Zorionez, gure altxor honek era honetako eta beste hainbateko astindurak sufritu ditu eta behin eta berriro altxatu izan ahal da. Baina, horretarako, guztion laguntza behar du, noizbait jausi eta esango digulako:
- Ezin dut gehiago
Ekimenak, hitzaldiak, kultura saioak.... guzti hauek oso garrantzitsuak dira gure hizkuntzarako. Laztanak, animali zaurituarentzat. Horregatik, Durangoko azokara hurbiltzea eukarari zirri bat egitearen modukoa da, gozatuz bere musikaz eta idatziez. Giroaz, gure kulturaz. Eta batez ere, euskaraz. Nola sentitzen zara gaur?
- Osasuntsu, gogor.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: