Aida!!!

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2007-12-02 22:26

     Gaur gaueko 22:00 tan "Aida" izeneko telesailak bere bostagarren edizioari ekingo dio "Telecinco" katean.  Pasa den adizioan telesail arrakastatsu honek 5 milioi ikusle baino gehiago eduki zituen pantailari itsatsita eta bostgarren edizio honetarako aurreikusitako audientzia maila ez da baxuagoa.

    Gainontzeko kateak pare bat hilabete dardarka iraungo dutenaren sentsazioa ematen du egoera honek. Izan ere lehia ikaragarri handia da baina "Aida" telesailari atxikitzen zaion audientzia maila kate bereko beste telesail batek bakarrik du. Ikuskizuna ziurtaturik dago, izan ere komedia eta drama nahasten dituen telesail honek hainbat sari irabazi ditu bere zereginean hobeena izatearren. Gainera oso erraza da "Youtube" bezalako webgune ireki batean "Aida" ko bideo zatiak ikustea eta haien kontura barre egitea.

    Ez galdu gaur estreinatzen den bostgarren edizioko lehen atala datorren astera arte ez dute eta bigarren atalik
 eskaintzen !!!

http://es.youtube.com/watch?v=k_omeKhooNM


Utzi iruzkina: