The Evolution of Mobile Phones

pikupetarra 1456152193503 Pikupetarrak | 2008-08-31 23:55

Asko aldatu dira gauzak 1985-etik. Izan ere, urte horten, kaleratu zen lehenengo telefono mugikorra. Ikaragarria izan da mugikorrek izan duten eboluzioa. Pisua, tamaina,kolorea… dena aldatu da. Honekin batera, gure eguneroko komunikazioak aldaketa nabarmena izan du, eta komunikazioaren kontzeptua erradikalki aldatu da. Esfortzu asko aurrezten dira orain mugikorrei esker, lehen oso beharrezkoak ziren gauzak, gaur obsoletu eta anakroniko bilakatu direnak. Komunikazioa, asko hobetu da.

 

 

Batzuentzat negozio bilakatu da, besteontzat eguneroko ogi. Oso normala da, biztanleriaren ehuneko handi batek mugidor bat izatea poltsikoan, baita bi ere. Datuen arabera, Estatu Batuetan biztanleriaren %40-a da mugidor baten jabe. Erresuma Batuan aldiz, %80-a. Honek, nabarmenki erakusten du telefono mugidor bat edukitzeko beharra, konstanteki komunikatzeko beharra eta era erraz batetan komunikatzeko disponibilitatea. SMS (Short Message Service) bidezko komunikazioa, gure eguneroko komunikazio trenza batetan bihurtu da. Sistema hau, ez da hazten gelditu. Adibide bezala datu batzuk. 2000.urtean 17 bilioi SMS bidaltzen ziren mundu osoan, 2001ean 250 bilioi, 2004an 500 bilioi eta 1.9 trilioi 2007an. Gainera, gaur egungo mugikorrek, komunikatzeko zein beste gauza asko egiteko balio dute: Musika erreproduzitzeko, Internetera konektatzeko, Telebista ikusteko… Apple markaren I-Phone telefonoa dugu horren adibide garbiena. Laburtuz, esan genezakeena zera da, ezinbestekoa dela gaur egun mugikorra izatea.

 

http://es.youtube.com/watch?v=Ik5e4yJs60k


Utzi iruzkina: