Maria Escario: Adierazpen arrazistak?

pikupetarra 1456152193503 Pikupetarrak | 2008-09-01 01:47

Nahaste batzuei esker, konflikto diplomatiko batetan bihurtu zen Maria Escario Televisión Española-ko aurkezlearen komentario bat. Izan ere, Escariok, Selekzio espainiarrak Eurokopa irabazi eta gero Madrilen egin zen ospakizunetan, telebistan txarto ulertu ziren hitz batzuk esan zituen. Bere ahotik, “por cierto, ¿habeis hechado algo en falta en los bolsillos?” irten eta gero, kolonbiar, ekuatoriar eta beste herrialde latinoamerikandarretako pertsonak espainiaren garaipena zelebratzen hari zirela, txarto interpretatu zuten bere hitzak. 


Pertsona hauek, kriminal, trafikatzaile eta lapurrekin erlazionatu nahi izan zuela pentsatu zuten batzuk, baina Escario-k, bere hitzak telebistan entzun eta gero oso txarto sentitu zela dio eta bere helburua hori ez zela komunikatu zuen. Adierazpen hauek, tonu xenofoboa izan ditzakete, momentuarekin batera. Gaitera, berak adierazi nahi izan zuena, bere lankideak egun bat arinago jasan zuen egoera bat azaltzea izan zen eta ez eman zuena. Kazetari espainiarrak, Colombia eta Ecuador-ko enbaxadei gutun bat bidali die, bertan xenofoboa eman dezakeen komentario bategatik parkamena eskatzen.


Utzi iruzkina: