Firefox, zergatik?
HUHEZI (Eskoriatza)
fakultateko ikaslea naiz, IKO-koa, eta betidanik erabili izan dut Internet
Explorer-a. Hala ere, azken aldian, oso modan jarri da Firefox delakoa, eta are
gehiago Web 2.0 ikasgaian hau erabiltzea esaten zigutenetik. Niri egia esan, ez
zait oso erraza egiten Firefox-a erabiltzea, betidanik erabili izan baitut
Internet Explorer-a, baina onartzen dut Firefox-a erabiltzeko erosoagoa dela, orrialde
bakar batean hainbat “pestaña” zabaldu daitezke-eta. Diseinua ere asko
gustatzen zait, aldaketak beti dira positiboak, eta gainera, orrialdea itxiz gero,
han erabiltzen ari zinen informazio eta web orrialdeak errekuperatu daitezke. RSS
zerbitzua ere oso ona da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: