Ongi etorri!

paintball 1456152135942 zero metrotik | 2006-03-21 15:30

Ongi etorri zero metrotik blog berri hontara. Aspalditik nuen blog bat abiarazteko gogoa, baina denbora falta eta  alferkeria direla medio beti uzten nuen alde batera asmo hori.

Blog honetan paintball kirolari buruzko berriak eta argibideak izango dira nagusi. Blog bat hastekotan, zerbait ezberdina ta berria izan behar zuela argi nuen, eta nik dakidanez, orain arte paintball-a hari nagusitzat duen lehen euskarazko blog-a hauxe izango da.

Kirol nahiko ezezaguna izanik (gure artean, behintzat) lehenik eta behin argibide batzu ematen saiatuko naiz, hobeto ezagutu dezazuen...

Ea gustokoa duzuen!!!


Utzi iruzkina: