MATEMATIKA ETA HIZKUNTZEK, ANTZEKO ARAUAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2012-08-03 13:48

 Zientzia eta teknologia 

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


ARGIA, 2287. alea
2011-VII-31
ekuazioa
ekuazioa

Egunero ikasten ditugun hitzak edo esaldiak memorizatzea ezinezkoa da, urtero milaka baitira. Nola, bada, unea ailegatzean gai gara hitz edo esaldi berri hori ahoskatzeko bat-batean?

Eskoziako Glasgow eta Edinburgoko Unibertsitateetako dozena erdi bat ikerlarik hainbat proba egin dute esaldien eta matematiken egiturak alderatuz, eta diotenez oso lotura estuak topatu dituzte bi alorren artean.

Ikerlariak “azpiegiturazko baldintzatua” izeneko ezagutza-prozesu bereziaz baliatu ziren. Hitz gutxitan esanda, esaldi batean egitura mota bat erabiltzen bada, oso erraza da egitura hori hurrengo esaldi batean ere erabiltzea.

Beraz, egiturak dira buruan gordetzen direnak, matematiketan ekuazioen egiturak memorizatzen diren bezala. Gero, hitzak edo zenbakiak buruan gordeta ditugun egitura horietan txertatzen dira.


Utzi iruzkina: