GERMANIA, USTE BAINO ERROMATARRAGOA
ARGIA, 2009-X-18
Brontzezko zaldi buru bat aurkitu du Frankfurteko Unibertsitateko arkeologo batek pasa den abuztuan. K.o. 9. urte inguruan datatu dute eta erromatar garaiko brontzezko eskulturen artean hobekien gorde denetako bat da, Friedrich Lüth Arkeologia Institutuko arduradunaren esanetan. Erromatarren garaian Magna Germania zeritzan eskualdean aurkitu dute buru hau, beste 100 pieza ingururekin batera, eta Augusto enperadorearen eskultura baten zatia izan litekeela diote. Science aldizkariaren arabera, aurkikuntzak frogatzen du erromatarrek Gemaniako inguru horretan orain artean uste baino eragin handiagoa izan zutela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: