Polboroien laberintoan

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2006-12-01 10:58

Asteartean joan nintzen Boulevard merkatal zentroko Eroskira erosketak egitera. Orduan antzeman nuen gabonak zirela, bertako giroak hori adierazten zuen eta. Ez dakit zergatik baina aurten ez dut beste urte batzuetan bezala gabonen etorrera antzeman. Beharbada loteriako tipo burusoila ez delako agertu edota nire etxe aurrean dagoen pinua ez dutelako argiz estali. Kasua da Boulervaden denak gogoratzen zizula gabonak zirela eta nola ez, zerbait erosi behar zenuela. Milaka iragarki eta eskaintza berezi zeuden horretarako eta horietako batean "erori" nintzen ni.

    Pasilo nagusiaren erdian eroskiko polboroi mendi ikaragarri handia zegoen, nola ez prezio "berezian". Hori niri berdin zitzaidan, nahi nuena zen lehengoz urte honetan polboroiak probatzea. Poltsa hartu eta nire gogokoenen bila hasi nintzen: txokolatzezkoak. Hiru minutu edo igaro ziren eta 2 besterik ez nituen hartu. Ezinezkoa zirudien hor zeuden polboroi guztien artean txokolatezko 2 besterik ez egotea. Ez nuen etsi eta besoa mendian barrena sartu nuen, azpian zeudelakoan. Beste hiru minutu eta ezer. Etsita pisatzera joan nintzen: 17 zentimo.

     Gau hartan hortzak garbitu aurretik nire txokolatzeko polboroien bila joan eta poltsa hutsik ikusi nuen.  


Utzi iruzkina: