Hiztegiak sarean
Sarean nire euskara zalantzak argitzeko hiztegi bila ibili naiz. Nahiz eta webgune asko ikuskatu ditudan, hiru aukeratu egin ditut nire ustetan egokienak eta erosoenak izan direnak.
ELHUYAR HIZTEGIA: Nik betidanik erabili izan dut hiztegi hau, azkarra eta erabiltzeko konplexua ez delako. Hiztegi onek bai euskara-gaztelera baita gaztelera-euskara ere bilaketak egiten ditu. Bestalde, aurkezpen sinpleegia daukala deritzot.
EUSKALTERM: Eusko Jaurlaritzako terminologia banku publikoa. Terminologia bitxienak ere aurkitzeko gai da. Batez ere, gai konkretu bati buruzko testua idatzi behar dugunean egokia izan daiteke idazteko. Azkarra eta erabiltzeko erosoa da, gainera aurkezpen polita dauka.
HIZTEGI BATUA: Sarean Euskaltzaindiak eskaintzen digun hiztegi batua dugu hau. Hitz guztiak batuan egoki nola idazten diren kontsultatzeko baliogarria da. Aurkezpen polita dauka eta erosoa da erabiltzeko. Bestalde, polikiegi doala deritzot (nire ordenagailuan behintzat).
Beraz, hauek dira euskaraz idazten dugunontzat sarean dauden hiztegirik egokienak. Nik nire faborietoetan ditut, eta bakoitzak ordenagailuan izatea gomendatzen dut, baina gauza guztietan bezala bakoitzak berak gustuko duena jartzen du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: