Google calendarri buruz.

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2006-10-19 21:20

     Atzo Web 2.0 klasean "Google Calendar" erabiltzen ikasi genuen. Hasieran interneten agenda moduko bat zertarako nahi nuen galdetzen nion neure buruari, baina eskaintzen dituen zerbitzu guztiak ikustean segituan ekin nion nire egutegia osatzera.

     Nire ustez, lagunek egutegi zerbitzu hau erabiltzen badute askoz erabilgarriagoa izan daiteke, afariak edota inbitazioak era erraz eta azkar batean egin daitezke. Adibidez:

      Demagun nik bihar bi lagun gonbidatu nahi ditudala afaltzera bederatziretan. Beraz, egutegira joan eta egun eta ordu berberean jartzen dut "Gorkaren etxean afaria". Hortaz gain, jar dezaket ohartxo bat ere: "ekarri ardoa mesedez". Nire lagunak inbitatzen ditut eta programak beren posta elektronikora edota mugikorrera bidaltzen dizkie mezuak nire gonbidapenarekin. Beraiek mezuak jasotzean, beren egutegiaren bidez erantzuna eman ahal dezakete nik beraien berri izateko. Sinplea eta gainera guztia dohain, batez ere gazteontzat egokia. Oraindik zuen egutegia ez badaukazue, animatu probatzera!   


Utzi iruzkina: