Agur Pinochet!
Batzuentzat heroia besteentzat hiltzailea. Gauza da epaitu gabe hil dela eta egindakoa ordaindu gabe geratu dela diktadore txiletar hau. Ohore militarrak jasoko ditu soilik, gaur 15:30 aldera Santiago de Chilen. Zeremonia hauetan gobernuko ordezkari bat bestereik ez da egongo, Vivianne Blanlot Soz defentsa ministroa, alegia. Bien bitartean, Michelle Bachelet Txileko gobernu burua biztanleen arteko errespetua mantentzea ezinbetsekoa dela esan du prentsaurrekoan.
Nahiz eta komunikabideek txileko kaleetako istiluak estali nahi izan Pinochet-en maiseatzaileen, jarraitzaileen eta poliziaren artean lsikarrak gertatu dira gauean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: