Tiroka Irlandan zehar

olabide-news 1456151973773 Olabide news | 2009-03-10 10:33
1

Beste lagun bat hil dute Irlanda iparraldean, bart: Craigavon-en, polizia bat. Polizia iturriek Benetako IRAri egotzi diote hilketa. Honek larunbatean bi soldadu hil zituen, Belfastetik 25 kilometrora, Massereeneko base militarrean; beste lau lagun (bi soldadu eta bi zibil) zauritu egin zituen orduan.

Craigavoneko auzo katolikoko ikastetxe batean "jarduera paramilitarrak ikertzen" ari zela hil dute polizia, auto barruan zela tirokatuta, eta harekin zen beste bat zauritu egin da. "Larunbateko erasoaren ondotik espero genuen indarkeriarekin segituko dutela, baina ez genuen uste hain azkar egingo zutenik beste hilketa", esan du DUP alderdi unionistak.

Larunbateko atentatu hari "bake prozesuaren kontrako eraso" iritzi zion atzo Gerry Adams Sinn Feineko buruak. "Zerbait okerra izan zen, kontrako eragina duena. Nire pentsamenduak eraildako bi gizonen eta zauritutakoen senideekin daude. Honen guziaren logikak zera eskatzen du: zerikusia izan zutenak atzemateko lanetan Polizia lagun dezagun".


h

h 2009-03-17 10:22 #1

<P>olabidekoak izan behar ziren ez?</P>


Utzi iruzkina: