Ni neu!

oihanagu 1456151961284 informatikako klasea | 2007-03-15 08:19
1

AAAAAA!!!Negarrez jaio nintzen ni ere duela 18 urte eta hirubat hilabete.Nire gurasoentzat munduko haurrik ederrena banintzen ere, tximu baten antz gehiago nuen haur batena baino , baina tira.Tximu batentzat ohiko izena ez bada ere, Oihana izena jarri zidaten.

Denbora igaro ahal handituz joan naiz, Zarauzko parke eta kaleetan hainbat jolas egin ditut....Bertan emakumetu naiz.

Urte guzti hauetan zehar nire gustuak ikaragarri aldatu dira, baina beti ere lehen postuan izan da musika. Oso gustuko dut bai abestea, bai dantzatzea eta noski baita besterik gabe musika entzuten egotea ere. Nire bizitzaren zati handi bat betetzen du musikak.

Ikasketei dagokienean batxilergo ikasketak amaitzekotan naiz eta hurrengo urtean Donostiako maisu-maistres unibertsitatean heziketa berezia ikasteko asmotan, etorkizunean behar bereziak dituzten haurrei , pertsonei lagundu ahal izateko.

Hurrengo mezu batean kontatuko dizkizuet nire bizitzaren nondik norakoak.

Hurren arte!

Maitena

Maitena 2007-04-25 16:59 #1

Aupa Oihana!

Maitena izena dut eta ETB-en egiten dut lan. Saio polit bat dugu eskuetan eta agian parte hartzera animatuko zinateke.

Informatzeko bada ere, eskertuko nizuke nerekin harremanetan jartzea, zu edo zuk ezagutzen duzun norbaiti interesa dakioke.

Milesker eta ondo segi!

Maitena : 943 01 16 65 // 649 91 21 18

edozuedoni@eitb.com

Utzi iruzkina: