Istilu larriak Pariseko Iparraldean
Bi pertsona hil ziren atzo Pariseko iparraldean dagoen Villiers-le-Bel herrian. Motor batean zihoazen bi nerabe Poliziaren auto batekin talka eginda hiltzeak piztu ditu iskanbilak. Besteak beste, polizia etxe bati su eman diote Villiers-le-Belen.
Arrazoi horregatik hasi ziren istiluak, zenbait gazteek kotxeak erre zituzten eta poliziarekin lizkarrak izan zituzten.
Gazteen susmoa da Poliziaren autoak nahita egin zuela gaztetxoen motorraren kontra; Poliziak ziurtatu du istripua izan zela, eta araututako abiaduran eta sirenekin zihoazela. Gertatutakoa argitzeko ikerketa zorrotza egingo dutela agindu du Didier Villant Villiers-le-Beleko alkateak.
Gertakari horren harira istiluak lehertu dira bart Villiers-le-Belen eta inguruetan: hainbat auto, saltoki eta bi polizia etxeri eraso diete.
Ikerketa amaitzen denean polizi departamentua hitz egingo du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: