Chadeko infernua amaitu da

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2007-11-12 16:05

Chaden oraindik jarraitzen zuten 3 Espainiarrak, Pilotua, Kopilotua eta aguntzailea duela 2 egun askatu egin zituen Chadeko gobernuak.

Fiskalak ikusi egin duenez, Zoeren Ontzia gobernuz kanpoko erakunde frantziarrak bultzatu du haurrak ateratzeko operazioa, eta ahaleginean ari zirela atxilotutako GKE horretako sei kideek errugabetu egin dituzte hegazkineko langileak. Haiek ez dutela ekimenarekin zerikusirik ziurtatu dute, eta, agi denez, horregatik hartu du fiskalak libre uzteko erabakia.

Beraz, horrela amaitzen da Chaden hasitako infernua. Espainiarrak frogatu denez ez dute zerikusirik Zoeren Ontzia organizazioarekin eta ez zeuden organizazioaren ekintzen jakinetan.

Atxilotutako 18 horietatik sei ziren Zoeren Ontziko kideak. Beste hiru kazetariak ziren, frantziarrak. Zazpi, berriz, Girjet hegazkin konpainia kataluniarreko langileak. Azken biak, umeak ateratzeko laguntza eman zieten Chadeko bi herritar.


Utzi iruzkina: