CHAMPIONSEN FINALA

No profile photo futbolaren bloga | 2019-05-13 09:22
1 1

Herenegun, maiatzaren 7an, championsen finalerdi bat jokatu zen Liverpool eta Barcelonaren artean. Oraingoan Liverpoolen etxean aritu ziren eta aurrekoan Camp Nou-en. Azken honetan Barcelonak irabazi zuen 3-0, Luis Suarez-ek gol bat sartu zuen eta Messik bi. Herenegun berriz, Liverpoolek 4-0 irabazi zuen, Divock Origi eta Georginio Wijnaldumen golekin. Bakoitzak bi gol sartu zituen eta horrela finalera ailegatu ziren, partiduari buelta emanez.

Atzo berriz, beste finalerdia jokatu zen Ajax eta Tottenham-en artean. Aurreko partiduan Ajaxek irabazi zuen 0-1 Tottenhamen etxean eta oraingoan berriz, Tottenhamek 2-3. Ajax 2-0 hasi zen irabazten De Light eta Ziyechen golekin, baina ondoren Tottenhamek partiduari buelta eman zion Lucas Mouraren hiru golekin.

Ekainaren 1ean Wanda Metropolitanon finala jokatuko da Liverpool eta Tottenhamen artean. Bi finalistak ingelesak dira. Liverpool finala irabazteko kuttunena da baina Tottenhamek oso talde ona du, eta horregatik ziur gaude final zoragarria izanen dela.

2019-05-13 09:47 #1

oso politaaaaaaaaaa


Utzi iruzkina: