BARCELONA LIGAREN IRABAZLEA

No profile photo futbolaren bloga | 2019-05-06 09:17
1 1

Barcelonak liga irabazi du asteburu honetan, oraindik ez dira partidu guztiak egin baina matematikoki irabazia du. Messik kopa altxatu zuen aurreko larunbatean, apirilaren 27an. Levanteren aurka irabazi beharra zuten kopa asteburu honetan altxatu nahi bazuten eta horrela izan zen: 1-0 irabazi zuten Messiren golari esker. Messi aulkian hasi zen eta bigarren zatiko lehenengo minutuan atera zen jokatzera Coutinhoren partez. Bigarren zatiko 17. minutuan sartu zuen garaipeneko gola. Barcelonak azken 11 ligetatik 8 irabazi ditu, beste 2 Real Madrilek eta 1 Atletico de Madridek. Messik 10. liga du hau, denak Barcelonarekin irabaziak. Barcelonak hau 26. liga du eta ziurrenik aurten Messik bere urrezko seigarren baloia irabaziko du. Hori gertatzen bada Ronaldok baino bat gehiago izanen du, orain biak berdinduta daudelako, bost dituztelako.

2019-05-06 09:28 #1

Izugarria!!


Utzi iruzkina: