interneten jabeak

nuno 1456151934903 nuno | 2006-12-11 21:19

 

 

                                  Hogei urte inguruko gazte talde batek interneteko zerbitzu berriak kontrolatzen ditu erabatean. Gaur egun sarean egoten den jendea aldatu egin da guztiz, orain ez da pasibitate hori nabaritzen, produzitu, erakutsi, kontrolatu…egiten baitute.

 

                                  Web 2.0-k, internautei beraiek sortutako video, argazki zein ideiak sarean isegi eta konpartitzeko aukera ematen duen sistema berriak, izugarrizko saltoa ekarri du internet munduari dagokionez. Mundu hori martxan dago dagoeneko, Youtuben esaterako100 millioi bideo isegi dira oso denbora motzean, flickerren ere antzera, 150 millioi argazki alegia.

 

                                  Lehen empresek saldu egiten zuten eta erabiltzaileek erosi, besterik ez. Orain aldiz, erabiltzaileak hartu du hitza eta protagonista sentitzen da, web 2.0 delarik aldaketa horren eragile nagusia.

 

                                  Zerbitzu horien jabeak pertsonai publiko izatea lortu dute jada eta aberats bihurtu dira bat-batean. (Youtube, Flicker, De.icio.us, Bloger, MySpace…)

 

                                  Aldaketa bortitz hau oso eraginkorra eta azkarra izan dela diote adituek eta interneten iraultza berri gisa izendatu dute. Dena dela, badago hau guztia kritikatzen duen jendea ere, erantzunik gabeko galdera asko daude airean.

 

                                  Orain zerbitzu ezagun horietariko batzuen bitxikeria batzuk azalduko ditut:

 

YOUTUBE: 2005.urtean  jarri zen abian eta urte terdi soil batean millioika erabiltzailek beraien web gunea bisitatzea lortu dute, egunean 100 millioi bideo begiztatzen direlarik gutxi gora behera.

 

MYSPACE: Gela birtual bat da eta bertan 106millioi pertsona daudela esan daiteke, gehienak nerabeak. Seigarren web gune bisitatuena da eta News Corp-ek erosi zuen 100 millioi dolargatik.

 

FLICKER: Stewart Butterfield, Flickerren sortzaileak, mugikorrak argazkien munduan izugarrizko iraultza ekarri duela uste du.

 

Joxek emandako “Los nuevos reyes de internet” artikulua oso interesgarria iruditu zait, oso hurbil dagoen gai bat da eta guztiok erabili ohi ditugun edo laister erabiliko ditugun zerbitzuei buruz hitz egiten du.

 

 


Utzi iruzkina: