firefox

nuno 1456151934903 nuno | 2007-01-17 20:17

Joxek joan zen egunean firefox-i buruzko klasea eman zigun, zer zen, bere alde onak eta erabilera azalduz.

Interesgarria izan zen, erabilgarria baita guretzako. Beste batzuekin alderatuz, esaterako explorer-ekin alde positibo gehiago dituela ikusi nuen. Euskeraz badago, eta erabiltzaileari aukera berri eta aproposak eskeintzen dizkio. Azken finean, erabiltzailearen beharretan dago oinarrituta eta ez da negozio sinple bat egiteko helburuarekin sortua izan. Erabiltzaileei lagungarri izan daitezkeen aukera asko dauzka eta merezi du ezagutzea.

 

Nik ez nuen aurrez ezagutzen, entzunda nuen firefox-ari buruzko zerbait, baina inoiz ez dut erabili. Orain alde positibo horiek dituela ikusirik, aproposa dela uste dut eta guztiontzako oso erabilgarria.


Utzi iruzkina: