Zein zan Sanson? Sanson Sanson zan
Hilkintza lazgarria gertatzen ari da Gazako lurraldean, berrogei kilometro luze eta hamabost zabal baizik ez den lur pusketa horretan (horregatik esaten diote Gazako zerrenda).
Badakigu Sanson, israeldar epailea, ibili zela lurralde hartatik (han galdu zen plazeraren amoreagatik), Toraren arabera, eta, zuetako askok jakin ez arren, Bizkaiko alde hau ere korritu zuen, Asier Bidartek, nire lagun handiak, Lezama inguruan batutako Sansonarriaren ipuinari jaramon eginez gero.
Gatozen baratxe-baratxe harira. Duela egun batzuk Hamasek haserre-egunerako deia egin zuen. Halaxe izendatu zuten, behintzat, Berria egunkarian borrokarako egun hori. Dena den, erdarazko kateak ere eskura ditugunez, laster ohartu nintzen ordain hori ez zela bete-betekoa. Espainiako kateetan, día de la ira entzuten zen; frantsesez, journée de colère, eta ingelesez, day of the wrath.
Kontua da zer iradokitzen duten ira, colère edo wrath hitzek. Alegia, ele guztiek hartzen dute beren esanahia beste eleekiko harremanean, esanahi-sare batean. Gutxi dira konnotazio bereko sinonimo petoak. Hala, erdal hitz horiek zerbait jainkozkoa adierazten dute; zerbait handi, alimalekoa. Esaterako, ingelesezko hitzak Steinbeck-en The Grapes of Wrath liburua ekarriko digu gomutara (depresio handitik krisi-denbora honetara).
Ez al zen hitz egokiagorik euskaraz hori zehatz (ñabardura guztiez horniturik) adierazteko? Orotariko Euskal Hiztegian begiratuz gero, Jainkoaren hira era askotara ageri da: hira, kolera, haserre, samurgo, haserretasun, haserrekuntza...
Hartara, tradizioari dagokionez, haserre ere aitzakiarik gabekoa da, baina badu arazo bat, eta ez txikia: arras polisemikoa da, orokorregia. Hira ugaria izan zen gure idazle printzipalen idatzietan, baina XVIII. mendeko erdialdeaz geroztik urri ageri da. Gisa berean, hiztegiak (Orotarikoan dena ez baita deskribapen soila) ohartarazten gaitu idazle txukunenen testuetan aserre, aserretasun edo aserkuntzarekin batera ageri dela.
Zer da bada ira edo kolera gaiztoa eta eragabea? (Gerriko)Axularrek ematen digu beste arrasto bat. Kolera edo hira irakurtzen dugunean (guk oso-osoan ulertzen ditugu hitzok; ez saratar eskolagabe haiek bezala), mendeku-gosea hautematen dugu. Hots, kolera edo hira emankorrak dira, eta haserrea, ez (edo ez du zertan hala izan).
Zer da iria edo aserretasuna? (Busturiko kristau-ikasbidea)
Anhitz gauzak egiten derauka giristinoari gaitz eta kalte, eta hetarik bat da, eta are buruzagietarik, hira, kolera, haserretasuna, mendekatzeko desira desordenatua. (Axular)
Le Robert Micro hiztegiak (2006) areagotzen du gure goganbeharra.
ire. colère.Zergatik aukeratu da, bada, haserre? Bistan denez, erdal kutsurik batere ez duen aukera bakarra delako. Haserretasun hautaturik, menturaz (ez diot erabat seguru), polisemiaren eremua murriztuko zatekeen. Dena den, ñabardura asko galduko lituzke irakurle euskaldunak. Hobe zatekeen, inondik ere, hira-eguna edo kolera-eguna aukeratzea.
colére. 1. Violent mécontentement accompagné d´agressivite.
Batzuetan, iruditzen zait hirurehun hitzekin eraiki nahi dugula hizkuntza oso bat, eta hori ezinezkoa da, eta, gainera, ezin da.
Interneten bilaka, hainbat ikerketa aurkitu ditut gizakiak egunean erabiltzen duen hitz kopuruari buruz. Ez dakit denak guztiz fidatzekoak diren, baina, tira, ezin uka daiteke Lur hiztegi txikietako zerrenda nahiko eta sobra dugula.
Eta euskaraz, horrekin batera, bada beldur handi bat, askotan agertzen dena, ahalik eta hitzik ezagunenak erabiltzera behartzen gaituena. Hasier Etxeberriari, esaterako, irakurri diot ez zaiola onartzekoa begitantzen euskarazko liburuak irakurtzean dozena bat bider hiztegira jo behar izatea.
Idazleen beldur hori (orain erabat aldenduko gara testu honen sorburuko helburutik) ezin hobeto jaso zuen Atxagak Obabakoak liburuaren gaztelaniazko aurreneko edizioan (1989).
[...] Porque, naturalmente, escribir es lo artificial, y ese artificio que es el lenguaje literario es algo que va formándose con el tiempo y con el trabajo de muchas personas, adaptándose así a las necesidades expresivas de cada época.Mende batzuk lehenago esana zuen Axularrek hori. Hobena ez zela euskararena, irakurlearena baizik. Eta oraindik horretan gara. Atxagaren arrazoibidea ez da erabat zuzena (besteak beste, arrapostu eta erantzun sinonimo garbiak baitira), baina esplikazioa guztiz balekoa da ulertarazteko erdaldunei (geuri ere, gaztelaniadun garen aldetik) zein den euskarazko sorkuntzaren herrena edo muga.
Una de las consecuencias de ese trabajo es, por poner un ejemplo, la invisivilidad de ciertas palabras. Cuando un lector lee, en castellano, una novela con mucho diálogo, es muy probable que no vea los continuos dijo, respondió y replicó del texto. Las palabras están ahí, pero le ocurre con ellas lo que con los árboles de su paseo favorito: que las ha leído tantas veces que ya no repara en ellas.
Escribiendo en euskara, yo no tengo problemas con dijo (esan), o respondió (erantzun); pero empiezo a tenerlos con replicó (arrapostu), debido a que esta palabra no le es familar al lector, porque se trata de un árbol que conoce pero que, sin embargo, nunca ha visto en ese paseo. Así las cosas, el escritor vasco sabe que su lector se detendrá en esa palabra, que supondrá una interferencia.
Axularrek aipatu zuen Sanson bere liburuan, gizonezkoak haragiaren bekatutik eta emakume engainagarriengandik aldentzeko, eta atzera eramaten gaitu Gazara. Salam!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: