Marrazoak, marranoak, marratxoak, marrak...
Joseba Sarrionandiaren Gau ilunekoak liburu alegorikoa erosi nuen lehengo batean. Ez nuke literatura-iruzkinik egin nahi, baina, aitortuko dizuet, nahiko etsirik nago argitaletxeen liburu-objektuaren politikarekin. Ez dut esango liburuak mamirik ez daukanik, barru-hutsa denik, baina Sarrionandiaren arestiko lanekin zimiko hori izan dut. Eta ez ditu argitaletxe bakarrak plazaratu, horratik. Lasai, neska-mutilok, ez, ez naiz "totemizazio"az mintzatuko.
Hala ere, ez dugu Sarriren liburura horregatik jo. Probestu nahi izan dugu hitz elkartuen idazkeraz bi hitz egiteko.
Argia zabaltzen ari zen, behe-lainoak eta iluntasuna deseginez, eta argietarantz inguratzen ginenok mundua luze eta zabala dela ikusi genuen lehenengoz, eta auzo herriak genituela. (33. or.)Auzo(-) herri bitara uler daiteke:
Ikustekoak ikusita zeuden gure lagun haiek. Geu ere konturatuak ginen, inguruko eremuetan auzo herriak genituela. (38. or.)
- auzo-herriak: auzo eta herriak (dvandva edo koordinaziozko elkartea)
- auzo(-)herriak: auzoko/ondoko herriak
Iruzkinak
Utzi iruzkina: