ZUBEROA ETA ATHARRATZE

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-06-28 11:02

Zuberoa eta Atharratze zinematik jalgi berri dira. La maison ikusi dute. Txoil eta lazki kuadratu zaie, bizi-biziki maite; hain xuxen neska bikote hau lilitxo ere bada, julis, ailart; halako etxean ere egiten dute lan (zabaltza, baina, aunitzez handiago eta bertan belzten ohi dira). Eskual Herriak independentzia erdietzu zuenez geroztik, haien egoera izigarri hobetu da, eta sasoi-sasoian dira.

   Alta, mutil-lagunik nahi eta ezin; askitto gogatzen dute, bena urdanda direla salatu eta utzi egiten dituzte. Zuberoak batto atxiki zuen behin, baina hura kanporat joan zen ikasterat, norat eta Zeelanda Berrirat, pikulitxarat eta harremana etenik baratu zen. Bertzalde, jende xeheak egiten ez duena egiten dute: usu xikokatu, usu jokatu, usu gainkatu (berek ere gainkatzen dute, nor eta gizonen bat eta hamaikatxo emazteki). Erran nahi baita, ardura ibiltzen dira amontegin eta bapo klient gehientsuenekin. Are, battoren batto ere badute lagun, gazteren bat. Oro ez dute, oro ezin eskutartera, baina, goian erran bezala, sasoi-sasoian dira.

   Zinematik jalgi berri dira. Iragan astean Chacun cherche son chat ikusi zuten. Zineforum bazen. Atharratzeren ait´et´amek Baiunan ikusi zuten gazterik, elkar ezagutu zutelarik, halako agorrilean udako barnetegian zirelarik, Arbonan zirelarik, Aranzola, segi hola ! deitu aterpetxerat hilabeterentzat joan zirelarik. L´Atalanten ikusi zuten. Bertan ziren amorostu.

   Egun, La maison ikusi dute, badakizue, eta galdegin dute. Aunitz irakurtzen dute; liburuak eskuratzen dituzte Abarzuzan, Karrikirin, Zuloan eta lehenagoko Mattinen, Xarbadorren eta Arriagan, Gasteizen, Iruñean eta Baionan oroz gainetik. Usu joaiten dira zinemarat, ahalez gero, operarat ere, zarzuelarat orobat; artearen ikusterat... Putetxean beti dute bertzeak bertze Berria, Gara, Alea, Aizu,  Ivap, Herria, Guaixe, Mendixut, Mailope... Beren buruaren hobetzeko ere xahutzen dituzte sosak: aho-artazalea, barbera ardura jiten zaie, erran nahi baita, osagarria aski ongi begiratzen diete, elkar begiratzen dute... -boneta beti- eta guziz laket dute Arabako txakolina bai, baita Errioxako arnoa ere; Errioxako gollia, Nafarroako gorraila eta Irulegiko arnoa; garagarjusa ez dute sekula santan ments.

   Nik, putaner naizen honek, maite-maite ditut; badakite, lagun gara, gostu-gostuan ordaintzen diet, gogotik, batzuietan pintxo-poterat joaiten gara, juevintxorat, baita lantzatzerat, bizitzaren lantzatzerat eta Larrain lantzarat.

   Ez dira nihorat ere ihesi joan, nihorat joan beharrik ez. Ez eiki ! Eta usu ospatzen dute beren burua, bai usategian baita karrikarik karrika ere.

   Bihar, Atharratzek egunarte eta igarikagiara juanen da. Putetxean biluzgorririk eta igarikagian sagar agerika. Lehengo egunean ezagutu bi mutilekin joanen da. Oraino ere ez die puta dela salatu. Igarikagian sortuko dateke aukera eta ez du huts eginen.

 

 

 

   


Utzi iruzkina: