Zorte oneko gaude

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2022-03-19 13:00

Gasteiza jin gara ondoko filmearen egiterat. Gure hirur aktoresak karrikan ibiliko dira, eta bertan jauntzirik, bixtan dena. Nongo karriketan ? Hirur txandriako karriketan, erran nahi da, Adurtzan, Abetxukun eta Zaramagan. Aimenge naiz arduraduna eta hirur barrideok hautatu ditut; izanez ere, badira langile auzo, auzo zahar eta zaharkituak, askitto ahantziak eta zinez azpiratuak eta nahi dut ager daitezen, filmearen ikusleek ikus ditzaten, ezagut. Eian filmea eraginkor izanen den. Hala balitze !

Protagonistak hirur urdaxka maitagarri dira, bi ukraniar eta Uraleetako bertze batto: Laurissa, Oxana eta Milena. Urtebete eman dute Lesakako Matxinberltzenean eskuararen ikasten, pulliki eta propiki ikasi ere. Ni aste hondarretan haien ikusterat joanketu naiz, eta kanporat, eskual Herriaren ezagutzerat. Bertzeak bertze eta aroaren arabera, Albinarat, Gasteiza, Trebiñuko Askartzako sagarnotegirat, Bastidarat, Guardiarat, Iruñerat, Lizarrarat, Tafallarat, Sartagudarat, Auñamendietako ibarretarat, Bidarrairat, Arbonako Arantzola segi hola delakorat, Xiberoarat, Angelurat, Baionarat... Hots, hainbat lekutarat. Bastidako laguntsa bi lagun -Oxane eta Geraxane-, seiok hor barna. 

"Bertan jauntzirik, bixtan dena" dut idatzi, baina ez, nagi: sekuentzia batean, hirur neska horietarik biga pikarrai biliko dira karrikarik karrika hirugarrenal lepotik kateaturik. Udalak baimena bai. Goiz eder izanen da eta halako igande goizean. Halaxe egin behar. Ze txandriatan, baina, ez dugu oraino ere pentsatu. Orobat.

Filmazionean direlako aktoresek laur sekuentzia nahi dute oroz gainetik: urtxuria kapixtokian, haiek elkarri pott eta pott eta anartean ni haiei urtxuria ausarki, ohatzean haiek elkarrekin karraskan eta aipatu karrikarik karrikako pikarraialdia. Bertzeak bertze.

Perpaus batzuetan zalantza badugu eta Gasteizko IKAko eta AEKko irakasle banaganat jo dugu.

Neskok egiten duten lana bizigai.

Sosak baditugu inobreka edo.

Zorte oneko gaude.

Zorioneko nago.

Halabiz.


Utzi iruzkina: