ZER IDATZ OTE.

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2017-01-29 20:52
1

Udaroan eguzki beroz behin batez zuekin nintzan Zuberoan...

(Behin batez Zuberoan. Jon Mirande. Moldaturik)

 

Agitzen ari baitzaut Arrosaren Izena deitu filmaren baitako Gilen Baskervillekoari bezalaxe suiak harturikako bibliotekan eta kanpoan; batean, hamaikatxo liburu ederren artean zein debru salba eta, bertzean, beharbada salbatu dituenak ez dire ederrenak preseski. Liburuan ez dakit nolaz den afera, ez baitut irakurri. Irakurri gogo badut baina. Batek jakin noiz. Heldu den negian heldubada; izanez ere, ixtorioa negian da eta biziro egoki deritzat hari lotzeari kanpoan hotza eta barnean epela. Baliteke hil hunetan usaiako liburu-saltegian galdegin eta urte hondarreko gordetzea, elurra hasten dueneko, edo hormak oro zuritu eta gogortzen dueneko... uda ondoko, betiere. Agian, osagarria lagun !...

Egina da. Galdegina da.

 

 


Utzi iruzkina: