ZE NAHUXU ?
Egun goizean ekheeritan izan naiz eta atsaldean amarekin garagarjus batzuen hartzen. Ikimilikiliklik !
Egun goizean, urtegirat joan naiz, ekheerritarat. Bertan baziren lagunak, lau mutil, eta izigarri maite dut haien artean biluzgorririk egoitea. Haiek ez dira biluzgaorritzen. C´est dommage ! Hagitz ongi egon naiz haien artean. Hamaiketakoa egin dugu elkarrekin. Nik sagarjusa joan dut, bertzeren batek garajarjusak. Noizbait, edateari utzi diot, bikinia jauntzi, larruarraseko llaburra, unangaltzamotxak, tongak, ekitako begi lagunak eta amattoren xerka.
Egun atsaldean, amarekin izan naiz, bi garagarjus hartu dut, bial ala biak goxo eta hoxpil. Bazen halako kantaldia: jende gutti, haboroxenak neskak eta berauetako batzuk dantzaka edo. Ni mutila izan banintze laket ukan nituzkeen: arropa gutti, udako arropa arinetan peto-peto.
Ama pozik. Lobek amatxi erraiten diote. Maite-maite dute.
Halaxe igan dut eguna, neskenenegun hau; etxen sarturik, pikarraitu, haragia frijitu eta zabaltzan afaldu naiz. Ni agertu eta bateab pareko ikasleak agertu. Elkarri agur; aunitzetan, elkarrekin hartzen ditugu turrustakoak izkinako ostalertsarenean. Batzuetan, haien zabaltzan izana naiz, haiek enean. Geurtz, kito. Bertze batzuk jinen dira, eta haiek beti gazte ta ni beti xahartzen. Ze nahuxu ?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: