ZAZPIGARREN ALABAREN EGUNA

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-04-29 15:44

Bi neska, bi larru eta osoki potikeiatzen diet. Galtzarbeak, uzkiondoa, zangoak... Berauek laket ditut, kuttun, maitee ditudanak dira. Mihiak, bi mihi. Zeinen naizen zorionekoa, aukeran esku hori baino zorionekoa, bineskok Irulegiko arnoa baino areago, ori !

   Jo eta jo; gainkatu egiten ditut, jokatu, xikokatu.

   -Iruindarrak gituk.

   -Zaindaria San Saturnino duen hiri hortakoa, ez San Fermin.

   -Ezagunik genitian bestok eta jin egin gituk heien baitarat.

   -Eta hemen gituk, Armentian, eta hirekin.

   -Hihaur hiza ?

   -Nurbaitekin elkartzekoa hiza ?

   -Eta nulaz jakin duzie eskualdun nizala ?

   -Talo txosnan ikusi hugu eta orobat eskuaraz entzun. Elkarri egin zionagu so eta sarea egotzi diagu. 

   -Sarean segi nahi ala espakatu nahi ?

   -...

   Nahi ditut, nahikundea badiet. Haienganako tirriarik gabe sorturik banaiz, baina haienganakoa izeki zait, izeki.

   Azala, larrua, haien bi horiek guziz gustatu ditut eta guziz guztatu zaizkit. Arabaren eguna da, zazpigarren alabaren eguna, eta etzi zazpietan lehenarena; Baigorrirat joanen gara: ni Iruñerat bezperan eta biharamunean bertze neska bat elkartuko omen zaigu. Ayesha du izena. "Gu baino lohiago duk !" Hirur larru, beraz, sei metra giza larru, neska larru. Zorion egiazko hauek guziak ekunen ditut... ifernu-zeruetako bikinidun neska opagarri guzien laguntzan.

 

 

 


Utzi iruzkina: