XURDANA
Olaritzun izan da Xurdana. Bezperan Iruñeko Zorionekoan eta bertan kanta-kantari, Iruñean kantuz, eta egun Gasteizen, Gasteizko Olaritzun; goizean euri, bena gero aro pullita, zeruan ddunddu eta debardeurra soinean, xilkoa agerrean eta galtzamotxetan, baina tongak ere soinean.
Iruñean atzo berbera ibili zen. Herrikon bazkaldu. Denbora aunitz ogarri eta bikiniaren bularretakoa soinean ibili zen. Aldean, baina, halako maripulisa ere bazeraman, enkas.
Xurdanak edderki kantatzen du. Maite du kantatzea. Eta edderki kantatzen du hamaikatxo aldiz halako buztantzarrak barne-barneraino iretsi ukan duelakotz. Halaxe erran zion barberak eta gure neskak zera arrapostu Egia dun hori eta are hobea ukanen dinet urteak jin urteak joan. Barbera laguna zuen: noiznahi emaiten zion eri agiria.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: