X, X, X

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-07-18 10:29

Apartamentukideak ez dira eskualdun, Eskual Herrikoak ere ez dira, baina ni haien eskualduntzen ari naiz. Ikasle maratzak dira. Irri parrasta bat egiten dugu elkarrekin. Etxen ez direlarik ere, eskolak emaiten dizkiet, zeren bidez eta segapotoaren eta ordinagailuaren bidez. Maite-maite ditut.

   Espainul dira hirurak. Neroni hartu ninduten hunat ikasle jin nintzelarik. Ikasketak bururatu eta bertan baratu naiz, haiengatik baratu ere. Izanez ere, edder dira, edder bezain gisako; jator dira, jator bezain goxo; plaxent dira, plaxen bezain maitagarri. Ezinago maitagarri ditut.

   Tránsito, Candela eta Águeda. Lilitxo dira, julis, ailart goi-malakoak. Eta ni, aimenge, zeinen naizen zorioneko goi-mailako llaguntsa hauekin !

   Tránsito jarrera da, Harokoa (Errioxa), arren. Candela Mirandakoa da eta Águeda Logroñokoa. Eskual Herritik hurbilekoak hirurak, beraz. Nahirik. Eskual Herria independente denez geroztik, prostituzionea legezko da eta hirurek probestu zuten abagadunea. Neska lirainak dira, lerdenak, itsuski pullitak eta kanpoan egiten dute lan, Miarritzen eta aldirietan oroz gainetik, Iruñean ere bai. Águedaren klientik gehientsuenak emazteki dira. Izanez ere, Águedak emaztekiak ere baditu laket, baditu laket bertze bi apartamendukideak, eta berauek badute hura laket, gizonkari direlarik ere. Nik hirur-hirurak ditut laket, hirur-hirurak maite.

   Tránsito ponteigel dugu. Mezatarat joaiten diren horietarik. Bere ganbran badu halako Kristo gurutzean, bena gurutzea ez da nolanahikoa, X, ixa modukoa da eta hirur ditu: X, X, X. Holaxe gurutzefikatu omen zuten Jesus. Halaxe dio. Gure Tránsito arkeologo da, izan ere, arkeologo ez ezik, enologo ere. Zera dio, baizik eta Errioxako arnorik hoberenak Ebroz bertzalde hunetakoak direla, eta kito; ez dioxu eztabaidarik. Halaxe duxu eta horretan kito. Berak badio, bego; egi-egia erran, aita zenari ere entzuten nion halakorik, haren ezkonanaiari ere, oseba zenari.

   Candela Mirandakoa da, baina aantxu beti Bastidan bizi izan da.  Izanez ere, ait´et´amak rabudo ditu; ama Candelaz Mirandan erdi zen afera halaxe agitu zelakotz. Bertzerik ez. Izaba bat badu Mirandan, izigarriko etxea eta ondoa dituena eta amak uste zuen han hobeki biziren zela. izaba lorian. Aita Bastidan baratu zen, baina usu joaiten zen Mirandarat. Urteak joan, urteak jin, gure Candelak Bastida maiteago. Erizaintzako laguntzaile dugu Candela, noizbait Gasteizko eroetxean lan egina.

   Águeda Logroñokoa. Harat bertze errioxar bat. Gasteizko Salburua haur eskolako informatika arazoez axolatu zen bolada batean. Izigarri maite zuten hezitzaileek. Ikuzleak maiteago. Udan iduri zuen urtegitik heldu zela edo urtegirat joaitekoa zela, nulaz egoiten ohi zen jauntzirik, jauntzirik edo. Informatikari aparta zen. Are, hezitzaileen afarietarat-eta joaiten ohi zen; aigaldu baikoz, hor gaindi laket zuen, lantza zuen laket; orduan edateari utzi eta lantza eta lantza, lantza eta lantza, eta ura edan eta edan ura ausarki, panina eurrez. Ikimilikiliklik !

   Hirur-hirirak ditut xikokari amorratu ez ezik, irakurzale porrokatu ere. Tránsito aspaldion Pepita Jiménez ari da irakurtzen; Candela, Mr. Chips (Edo El señor Chips) eta Águeda Ayesha. Ayesha dut nik loba bat; amak ere bazuen liburu hori maite, haurra ukan eta Ayesha eman zion izena neskatilari bikoteak.

   Hirurak erdaldun, eta hirur-hirurak ari naiz eskualduntzen. Aunitz badakite eta hainbat solas eskuaraz egiten dugu, geroago eta gehiago, tole. Gainerat, hirur-hirurak ari dira on line bi euskaltegitan. Nor-nori-nork ederki ibiltzen dute. Tránsitok xiberera du maiteena, Candelak Aramaxokoa eta Águedak nafarrerak; batuaz gain, betiere.

   Hauta ditut neskak. Hauta. Xarmegarri eta gutti-guttitan haiekin. Baina begiratu egiten ditut, haiena dut begiratzen, haien puxkak. 

   Conchita Velascoren Chica Yeyé eta La Pollaren Chica Yeyé entzunik, orai bada lizeorat joaiteko tenorea. Maisu naiz, Historiara emaiten dut, Literaturara zenbaitetan, biak ala biak Eskual Herrikoak eta unibertsalak. Betikotz iraunen ahal du lauron zorionak, betikotz, sekulakotz, jagoitikotz eta eternidade guzikotz ! Agian !


Utzi iruzkina: