WAXAPAREN ESTATUTA
Waxaparen estatutean neska parrasta bat agertzen da urtean barna, parrasta bat, lagunak, lankideak eta bertze, nor dudan profilean, eta agertzen dire non eta mendian edo bortietan, etxeren batean, elurretan, herriren batean karrikarik karrika, ostaturen batean... Udan, baina, desagertu egiten dira, denak dire desagertzen: non diren edo izan diren agertu egiten dira, baiki, baina heiek ez, ez eiki; izanez ere, lekuak hondartzak izaiten dire, errekak eta halako, bertan baina heiek ez, leku zoragarri horiek bai, bena heiek ez... egun arte: egun, batto agertu da bikinia soinean halako errekan. Egun ! Eta udara joan eginen da eta heiek hasi eginen dire agertzerat, non eta mendian edo bortietan, etxeren batean, elurretan, herriren batean karrikarik karrika, ostaturen batean...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: