UNANGALTZAMOTXAK SOINEAN
Bizi naizen nesketarik batto idazle da, idazle erotiko horietarik, Literatura Erotikoa idazten duten horietarik... Erran nahi baita, urdankeria eta aantxu fini. Eskuaraz idazten du eta hamaikatxo arazo ukaiten hizkuntzaz kestione; erran nahi baita, izanez ere, usadio gutti bada eskuarazko urdankeriaren baitan, eskuarazko alberdanian edo, eta eian jendeak ulertuko duen, eian jendea berotuko den, idurimena piztuko ote zaion testuen irakurtzez ez ezik, geroan ere; eian lexikoa adierazgarri agituko ote zaion, eian irakurleak kitzikatuko dituen, irakurleen atsegalea iratzarraraziren eta sustaturen. Geraxanek, halaxe baitu izena delakoak, hori badaki eta ezagunago dizkiote irakurleek itzulpenak jatorrizkoak baino; jatorrizko bertsionean beti bada halako hiztegia hainbat hizkuntzatan.
Gure neskak kontakizun llaburrak idazten ohi ditu, halako gifak. Bi xede nagusi badu: batetik, eskuara likitsaren lantzekoa eian eskualdunok erdararat ez dugun joren eta irakurleon berotzekoa. Bertze xede bat ere badu: bere burua beroturik harekin hobeki senditzekoa, bai idaztez baita geroko goigoiñoari ekitez, gainezka egitez eta hori guzia agiturik.
Biluzik idazten ohi du. Udan beti biluzik; gainerat, udan etxen ere ibiltzen ohi da biluzik. Nik udara laket dut, hilabete kuttuna dut eta Geraxane beti biluzik areago. Abiaduran, beti bazuen halako xukaderañoa non-nahi haren gainean ttottotzeko, garbitasunagatik, baina erran genion ez zuela behar, ez zitzaigula axola, batere axola.
Eta zeini ez zitzaiona axola ? Guri, haren apartamentukideoi. Bertze bi neskei eta hiruroi.
Bertze bi neskak dira halako ponteigela baina orai-oraikoa, ez modelno, moderno baizik, bikini llaburra jaunzten baitu, txondor agerika ere egoiten baita, mezatan irakurle baita, eskuarazko irakurle, eta zeinen goxoa duen ahotsa, nolaz ahoskatzen duen, oguzten, neroni ere joaiten bainaiz hari entzuteagatik (gero, atera egiten naiz eta ondoko ostatuan egoiten nitzaio igurikan), izena baitu Olaitz. Olaitz, zigarro erretzaile porrokatua ere baita. Bertze bi neskak dira bata Olaitz eta bertzea Goiatz, berau unibertsitate irakasle badugu eta ahal duen aldikal gonamotxak jaunzten ditu, halako soineko hertsi edo tian llaburrak, marradun horietarik, marrak ezker eskuin, eskuin ezker, orobat baita. Goiatzek arrakasta handia badu beroa hasten duenetik eta ikastaldiaren azken eguna bitartean; irakaskideek beti dute nahi haien afarietarat joan dadin, baina hura ez da sekula santan ere joaiten eta ments dute, gizonezkoek ments. Latinera emaiten du eta ikasle parrasta bat badu, gehientsuenak neskak; berauek saio guzietarat joaiten dira, mutilak, gehienak, bedatsarekin hasten dira saio guzietarat joaiterat. Gure Goiatz arramaiatzarekin desagertu egiten da eta mundu zabalerat joaiten halako motorzaleen ondo-ondoan paisaola eskuan egoiterat eta hainbat hondartzatan milaka argazkiren biltzerat. Etxen badugu egutegi bat hura ageri baita Zeelanda Berriko hondartza zenbaitetan. Argazkietan ageri da alegia deusez, hots, espanturik ez, eta zenbaitetan marrazo artean; laket ditu, laket, marrazoak: ñotan, VxM bateko Kalifornia Behereko neska bat ikusi zuen babazorro baitzen eta neska honek erran zuen marrazoak maite-maite zituela, eta neska hura ikusi izanak, marrazoenganako amultsutasuna agertu izanak, bi horiek batean zalearazi egin zuten; geroztik, koi dugu. Otsoak ere baditu maite, baita bisonteak ere, eta gizonkari hutsa da. Ni banaiz saio hori ikusirik eta badut bai maite neska hori baita kazetaria ere -biak ala biak unangaltzamotxak soinean-, baita hondartzako neska apoarmatuzalea ere. Orai, baina, askitto xahar izan behar, beharko, gero, urte batzuk iraganik. Oraino ere badira halako saioak, baina ageri direnak arras ongi ez dira bizi, ez eiki, batzuk arras gaizki bizi dira, arrumes, noharroin, on-behar, eri eder eta.
Eta, azkenik, aimenge, nitarik hobe baitzenukete urrundu, eni ihesi hobe, ori. Nik piztia, barbalot eta animalia guzien artean emazteak ditut gogokoen. Emazteak, eta oroz gainetik, urdaxka ageri diren eskualdunak, geroago eta haboro baitira, izan. Eta haien baitan hortzaginak ez ezik, uzkia, nafarrilarra, titiburuak eta zangoak edo oinak. Horiek guziak eta haboro, baiki !
Iruzkinak
Utzi iruzkina: