UDARA DA (III)
Gramatikara:
Hau, eskuartean dudan hau, gauza hau, liburua da eta hori, mahain gainekoa, mahain gaineko hori, kaiera da.
Honako hau liburua da eta horrako hori kaiera da, eta harako hura paper zorroa da.
Hau eta honako hau, liburu hau eta honako liburu hau... Noiz ibil bata eta noiz bertzea ? Eian Jagonetek zer derasan.
* * *
Batean gibelkoiak eta bertzean ustezko aitzinakoi modelnoak, berauek ustezko dira eta bertzeak zinezko. Guri oldarraldi, zinezkoek oldarraldi bertzordutiko arrazu zenbaitengatik eta ustezkoek oldarraldi inperialisten hor gaindiko ustezko sostengu humanitarioari arau. Badoazke orai beretik biak ala biak antzaren ferratu ondoan kakiterat pertz handirat ! Ut !
Utrimque roditur.
* * *
Emaztea eta biok elkarrekin bizi gara, bertzerik ez.
Badut bertze arrazoi bat ezein neskarekin ez hasteko. Balekibale. Ata, bertze baten batek eneki nahi badu nahi duena, ni beti ere gisako, karan plaxent eta begitartetsu, eta beti matrail ezpainetaragarrienean halako muxu goxoa eta addiorik ez, eta non izan den, bertarat luzaz agertu ez, luzaz, luzaz luzaz.
Atzo, urtegian izan zen, bertako ostatuan. Beharrik ez baitzen izan joaiten ohi naizen biluzle belartzean, tamala litzateke anitx luzaz bertarat ez agertzea. Urtegian izan zen. Tira, urtegiko alderdi horretarat gutti-guttitan joaiten naiz; lotu zitzaidan neska zinez bazen maitagarri, bikinia zinez bazuen laket ditudan horietarik, eta adierazi nion ene aldetiko harekin joiaten ohi naizen biluzle-belartzerat joaiteko nahia. Ez. Ez baita biluzten ohi; sagar agerika ere ez -behin baizik ez, eta ez zuen nihortxok ere ezagutuko- eta orduantxe ohartu nintzen bazuela bularrartearen abiaduran halako gurutzeñoa eta lepoaren eskuinaldean halako begi orojakilea. Op-op-op ! Muxu goxo eta lekutu egin nintzen, albait fiteen lekutu ere, larri eta estu lekutu ere: neska hori kutsaturik zen; urrun nintzelarik, gibelerat behatu eta hantxe zen, zutik, ene alderat so. Et-et-et ! Interneteko neska maitagarri zenbaitekin drogatu behar nuen neronen burua. A, zeinen goxoa sendi nuen hatsa battoren battori soz ! Zuzpertu egin nintzen.
Goiz zen eta usaiako biluzle-belartzerat jo nuen, eta bertan ene harritzea: neskaz gainezka zen, egundainokoa ! Ilundu artio baratu nintzen, sutzarraren egiteko zilotzarra eginik zen, inguruko harritzarrak ments eta lagundu egin nuen haien paratzen; badaezpadako ura ere bazen prestik. Sasoiz heldu nintzen. Beharrik ! Urtegiko ostatukoa lokamutsa ez ote zen izanen ere pentsatu nuen, zinez ez zela agitu, eta, zinez, ez dkit agitu oten zen, zin-zinez... Batek jakin !
* * *
Etxeko neskak eta hirurok elkarrekin bizi gara; ez ditut ohaide -nahi nuke baina !-, etxea zeinek bere aldetik ikuzten dugu -ez beti-, baina luzaz egoten gara hirurok egongelan, behereko ostatuan ere usu elkarrekin, zineman orobat, jatetxeren batean, Bibliotekan, baita ikasgela-eraikineko liburutegian ere... hainbat lekutan; nik, gainerat, lisatu egiten diotet arropara, ez halako jator eskuzabala naizelakotz, haien arroparen maitale naizelakotz baizik, eta zeinen goxoak diren haien gelak !
Nahi nuke segurki !
* * *
Txandriako Irakurle taldeko mutilek aimenge liburu artean bilainzruk, bilainz-golli golli idurikatzen nute, buluxrik.
Orai, Mendigatxaren eskutitzak ari gara lantzen.
Iragan astean afaria egin genuen. Neroni izan nintzen emazteon artean agertu nintzen bakarra eta halaxe salatu zidaten afaldu eta geroko lehendabiziko ostatuan.
Pikarrai liburu artean, halako liburutegian, txandriako Biblioteka Orokorrean; bertan eni argazki eta argazkiok kolorez, baita pottotta bilorik gabe.
Ohatzean etzanik, hori guzia ibili nuen gogoan eta ontsa iritzi nion; egitekoz gerotan, udan, udan izanen bainintzen belzturik. Eian ez zen edantxerik bazirelakotz, eian zinez atxikiko zuten asmoa bestondoa iraganik.
-Aizan, no, zer deritzan lehengo gauean adierazi geninanari ?
Ziek, irakaurle kariook, badakizie, eijerki jakin ere...
* * *
Bakardadea. Ni neronenean. Bakotxa berean.
Bakarrik senditzea; aimenge bakarrik senditzen ohi naiz; halarik ere, baditut Interneteko neskak, zein baino zein tirriagarriago, zein baino zein maitagarriago; baditut ailartak, eta udan biluzle-belartze nahiz hondartzetakoak.
Beti pleini. Hobe nuke hola ez hasi: askitto jende badut ukaiten bai ondoan baita gogoan ere. Ez, ez naiz pleinitu behar, ez naiz nigarroi izan behar, bai baitut ukaiten ontsa sendiarazten nauenik, eta baliatu egiten dut, probestu, eskertzeko baita.
* * *
Bortian Ahüzki. Noizbait "begi ñabarra" ageri da. Zer da begi ñabarra ? Eta ez dut uste ari den begiez, begiatarteaz baizik, bisaiaz, aurpegiaz.
"Utzi alde batera euskaldun jendea". Halaxe dio kantore batek. Zer nahi du erran ? Alde batera utzi behar ote dugu eskualdun jendea ? Berau zokoratu behar ? Komaren bat ments dea ? Zer utzi behar alde batera ?
* * *
Neronek ere badut horren beharra.
Perpaus hori neronek erran behar dut, eta neskek:
-Elkar hadi, beraz, guri, txotxito ! (txotxitó ogutzi behar).
Ezin sinetsia ! Iduri baitzuen Love actually deitu filmaren baitan nintzela, baina ez ostatuan, usaiako biluzle-baratzean, bertan baibaitzuten bi neskak oihaletxola eraikirik eta gelditzeko; halarik ere, eian mesedea eginen nioten gaueko mesedearen irabaztekotan:
-Joanen haiza herrirat eta bertatik zerbaixka ekarriko ?
-Bai, prefosta.
Zerbaixka horren baitan, garagarjus freskoak, eta xokoleta; baizik eta suia egin genezakeela eta, anartean, berek zutela eginen.
Aukera ez nuen huts egin behar; eian dena eraz agituko zitzaidan eta handik orenbeterat haiekin harzara. Eian.
* * *
Bihar etsaminara eta Bibliotekarat jin naiz ikasterat edo. Igerixkagirat ez: ezin ikas eta ! Arren, Bibliotekarat, uste bainuen hutsik izanen zela, eta ez zen beterik, baina hutsik ere ez: neska parrasta bat bazen -baita mutil aunitz ere (baina hauei kasu mikorik ez)- eta zein baino zein arinago jauntzirik. Hauxe gogoaren betegarria, arimaren saria !
Beharrik ikasi beharrekoa maite baitut. Jai, bertzenaz, aditasuna galdurik izanen nintzen, bertzenaz.
Ez. Gogoa bildurik, neskaz beterik dudan gogoa bildurik, bai baita oraino leku nasairik. Tarteka neskei soz, soz sartzen azkena izan denari, berau guzien artean udako itxura handiena baitu, uste baituke igerixkagian dela eta ez Bibliotekan... Ezagunik badut eta: Perla ez da ba ! Gutti-guttitan agertzen da, baina nota ederrak beti: bizi-biziki maite dute irakasleek, ezinago maitagarri baita. Eian non den kokatuko, eian battoren batto agertuko zaion ondorat, ez eta berberak segiko badu lotu eginen nitzaio... Ikusi egin nu !... Heldu baita !... Honat, honat !
-Eup, Ibai !
-Kosk !
-Hihaur haiza ?
-Bai.
-Nihortxo, norbait jinen ?
-Ez, ez !
-Hire ondoan ttottotuko nuk, beraz.
-Prefosta !
Ez dut uste ikasgelatzar honetan baden ni baino zoriontsuagorik. Izanez ere, askitto dut haren ikustea -eta egun arropa hain gutti eta berau hain llabur soinean-, haren usaiaren aditzea eta en´ondoan eman izana. Askitto. Beharrik ikasi beharrekoa maite baitut ! Berriz ere poztu naiz; biharko etsamina gainditu eginen dut -gaindituko ez dut, ba- eta egun Perlarekin, Bibliotekan, eta pitokeria bat erran dit: Aizak, Ibai, eian lerrokada honek zer debru dioen. Nik tutik ere ez. Gezurter galanta, ene Perlatto, gezurter, pilardit, mardailer, petart, bahüt eta telahüt. Bazekien, jakinen ez zuen, ba. Orduantxe joko nion larrua -halako gif pornoa izanez gero, baiki-, orduantxe hasiko nintzaion muxu eta muxu... Ezin nengokeen, baina; eta ezin nengokeen geldirik egon eta gobernatu behar nuen neronen burua, beharko gobernatu, gero ! Sosega, to, sosega eta apazega !, neronen baitan. Zaila ! Zeelanda Berrirat joaitea ere gogoratu zait, orduantxe haraino hura gogoan, eta askitto ukanen nuen sekulakotz zer janik eta non bizi ukanez gero... Ez nekien, ikasgaiaz aski eta sobera banekien, baina harekin jokatzen ez, eta jokatu nahi nuen... Buruko ene nahasmendua ! Dena ari bainaiz nahasten, aditzak eta.
-Komunetarat joaiteko gogoa diet. Banoak. Ez joan, gero !
Ene baitakoa balitze, ez nindoake haren sahetsetik, estimu honen handitan baitut !
* * *
Irakasle naiz eta aurten ere hasi naiz bertze eskola batean. eskolarik eskola, ikastetxerik ikastetxe, ikarzolarik ikarzola. Irakasle gehientsuenak neskak dira eta gehientsuenak ditut maite. Halaxe eskola guzietan. Udan oroz gainetik, bai arramaiatzean, baita buruilean ere (eta haur eskolarik haur eskola ibili nintzelarik, uztailean ere).
Lankideak ez ezik, eskolez kanpokoak ere. Gehientsuenak. Beti emeske.
Hortaz, ez dut uste ezeinekin aterako naizen. Ez dut uste. Orai artio ezetz entseatu naiz. Udan battoren batto lotzen zait, eta izigarri laket ditut eni lotu beharrez ondoratzen zaizkidanak, baina inguruko aantxu guziak ere baditut laket. Eta etxen sartu eta Interneten baitakoak, maitagarri zaizkidan urdaxka pornoak sustut.
Ez. Hobe dute neskek eni ez lotu, jai lukete. Anartean, gustagarrienez begiez goxatu, zein-nahirekin begitartetsu izan eta nahikara ibil daitezela mundu zirtzil eta ziztrin honetan.
Bego !
* * *
Likiskeria Eskaul Herrian gal-bidean, ahal-bidean ala zabal-bidean ? Gure hizkuntzak arnas ? Likiskeriak arnas ?
Zabal bideak eta aireak...
* * *
Apartamentukide bat badut. Neska da. Aitzineko egunean, banekien bere ganbaran bazela eta atean jo nuen.
-Sar !
Atea zabaldu eta ohatzean zen hura, ohatzean biluzik eta irakurtzen ari.
Nirehalaxe hetsi nuen atea !
-Sar ! Sar !
-Ez ! Ez ! Utzi: ez dun deus ere.
Hura berehalaxe atera zen halako arropa arina jauntzirik.
-Sar hindekeen, to !
-Ez, biluzik hintzen.
-Bai, baina ohatzean sarturik eta...
-Ez dun arazo... Zera...
Balekibale, hobe nuen ez sartu ez deusik ere. Balekibale. Ene aldetik bedern, ahalaz, biderik ez. Lanean ere ez naiz aldagelan sartzen bertan neskaren bat baldin bada, ezein mutil ere ez da sartzen, eta atean jo egiten ohi dugu. Orai urte batzuk, aitzitik, ez: zein-nahi noiznahi sartzen zen eta aterik jo ez. Izurritean halako paperak sinatu behar eta aldagelan egoiten ziren; behin eni ahantzi egin zitzaidan sinatzea eta bildu behar zituzten; halakotz, aldagelan sartu, neska batzuk baziren erdi biluzik, nik paperak hartu eta ziztuan atera nintzen.
-Aizak, to, norat hoa horren fite ?
Zorioneko paperak atepetik itzuli eta bertatik lehenbailehen aienatu nintzen.
Ez dut halako arazorik nahi. Neska lagunik ere ez dut eta asmorik ez, orai ez.
Eta etxerat bidean eskuin muturreko batzuek halako publizitate tokia, hauteskudeez kestione, poliziak ere ihaurri.
Lanean nola jokatu behar aspaldion, etxen ere etxekoarekin, fatxiak non-nahi, bertzeok ere ni ibiltzen ohi naizen giroan ere askitto hedaturik... Inguraturik nago. Utrimque roditur. Atxik !
* * *
Internet bidezko neskekein elkartzen naizelarik, etxen naiz.
* * *
Aurten agitu da; Arabako Errioxako haur eskola batean agitu da, baita Nafarroako Erribrako batean ere (Nafarroakoan, ez Arabakoan).
Uztaila zen eta 10ak irian haurrendako igerixkagia homologatuak prestik, haurrak ere prestik eta uretarat, pulunp.
Hezitzaileak ere baziren bikinia soinean eta haurrekin jostetan jo eta ke.
Biharamunean, enpresatiko deia eta hezitzaileak erasiaturik izan: salaketa bildu zuten, zeinen aldetik eta herrietako gibelkoi, ponteigel, musulman eta ustezko aitzinakoi modelno zenbaiten aldetik.
Neskak lanean ari ziren, haurrekin ezin hobeki uretan, gero xukatu eta gerokoa: jai. Batzuei iduritu zitzaien bikinia soinean ez zirela jendetarzunak manatu manerak eta kaka haien.
Ni bertzaldekoenganat ez naiz joanen, baina baliteke herri hunetarik joaitea, norat, baina, oraino ere ez dakit baina, pikulitxarat sekurki.
* * *
Haur eskola batean badut lagun bat; egun hasi dira haurrekin, egokitzaldian hasi ere. Ontsa iragan da guzia.
Denak joaiteko orenean, aldagela bakarra da eta denak bertan sartu behar. Delako laguna ez da sartu; mutila da eta ez da sartu; kide batek sar ledin erran dio, arazorik ez, baina laguna ez da sartu, balekibale. Lehen hainbat urtez ibili zen bertze eskola batean denak aldatzen ziren elkarrekin, berdin zitzaien guziei. Aspaldi honetan baina ez: lehen hainbat urtez ibili zen eskolan ez zen sartzen eta, sartzekotan, baimena galdegiten zuen, eta ez zioten emaiten. Lehen baimenik galdegin ez: gaztigatzeko atean jo eta kito.
Eskola berrian ez atean jo ere: neskaren bat barnean bada kanpoan egon eta kito.
Badaki bertze mutil bat eskolan kide ukanen duela eta hark berbera kondatzen du: lehen arazorik ez batere eta orai kasu, gero. Baizik eta neskaren bati bost axola, baina gehientsuenei ez.
Gurean... Pentsa: larrutan jo eta ke irabazi arte, lana pikarrai egiten dugu, aantxu zernahi egiten diogu elkarri... Pentsa, arren.
* * *
Gogoko ezin neskak ez du eneki nahi, eta neska parrasta bat badut gogoko: iragan eta joan egiten dira, gogoan atxikitzen ditut, egoera hori lepoan hartzen dut eta aitzinet.
* * *
Emazteak ez du eneki nahi; emazteak gogoan nekea baizik ez, baita eginbidetako dauzkanak, nahigabeak eta atsekabeak, erran nahi baita, atse-atsegalerik ez; atsegalerik ez eta eni bertzeren batekin utzi ere ez, prefosta.
Jai. Norabidea: heriotzea.
Atse-atsegaleetako minuta bera ere ez; aitzitik, oren aunitz lan nekagarrietako, nahigabe-atsekabeei aitzi, eginbideetako. Zinemarat ? Ez. Kanporat afaltzerat, edo bazkaltzerat ? Ez. Aste hondar pasa norabait ? Ez. Beti ez. Aspaldiko proposamen arruntei ez. Gero, proposamen arrunteak zokoratu eta haren baitakorik ez. Nahi hainbat haur sorturik, jai: kito.
...
-Ene ! Nik ez diet halakorik nahi ! Et-et-et ! Ezein neskarekin nahi ez. Gainerat, badituk lilitxoak eta Interneten baitakoak, denak samaldaka, elemeniaka, trumilka, tole... Ez, ez, ez. Jinkizuna halako izanen bada -eta kasu aantxu guziak halako izaiten ditut- ez, nagi, eko. Sasoiz niagok. Ez ! Neskekin gosturik eijerrenean izan, haiekin goxo -haietaz goxatu lilitxoak eta Internet bidezkoak baizik ez-, arreske direnei Eeez ! Estimatxekoa dun, harturik bezalaxe, hainganik bereizi orduko potta matrailean -utziz gero, menturaz ez-, eta Izan untsa, no ! Ni aita izan nahi nindukek, eskualdunen bat sorrarazi, baina halako geroa ene hainduru bada, ez, kito, ni eskualdun eta azkenetarik, "azken mohikanoa". Kito. Halako neskaren bat ez diet jasan nahi...
-Bahoa ?
-Bai. Lagunak hortxe ditun. Lagunarte edderra badun, gero.
-Bai, baina...
-Potta matrailean ahal ?
-... Bai, prefosta.
-Potta, arren... Izan ontsa, no, eta eskarrik aunitz !
-...
-Agur eta ez addiorik !
"Nik uste eneki gostuan izan dela. Halaxe izan bada, bego, halaxe izan ez bada, ni engtseatu egin nuk, hobetu behar neskak eneki ontsa egoitekoa eta nik kontzientziara lasail."
-Zer, no ?
-Joan egin dun... Gostu-gostuan ginelarik, lekutu egin ez dun, ba !
-Oraiko mutilek larrutan ere nahi ez: neskokin gogara egon eta kito.
-Hori dun balekibale, uste baitute kinka larrian parako ditugula, eta, balekibale, gurekin doi-doia egon eta lehenbailehen lekutu eta hola salbatu.
-Noizdanik ez dizuete zirririk egin ? Noizdanik ez zaituzte haztatu ?...
-Urteak !
-Urteak !
-Urteak !
-Gu eta neska gehienak musu-huts.
-Jai. Lehen jaia eta orai jai.
-Dena geroago eta makurrago.
Makurrago: gibelkoi, eskuin muturreko eta ustezko aitzinakoi modelnoeki jai, guziek makur, guziak puritanismo-jarioka.
* * *
Heriotzeari buruz ari naiz, nola eginen dudan ez dakit baina. Tranbiarat, etxetik lekutu -ezin laket- eta hor nonbait hil, mendian edo, zuhaiztiren batean edo. Halako pilula banu ! Pilulak hartu eta nonbait jendearen ixilik kokaturik... Ez dakit. Desesperantzara honen handia dut, heriotzea bertze biderik ez da, heriotzea da bidea, aterabidea, hautabidea.
Oilo busti ez banintze !
Gostu-gostuan utziko nieke etxekoei diru parrasta bat, hola kontzientzia lasail eta hil nadin gostuan, gero.
Aspaldidaniko asmo sendo geroago eta sendoagotzen ari dena; egun batzuk baditut ontsa -gerlatean ere izaiten dira-, baina, deus gutti.
Gizartean jai: beren burua fatxitako ez daukaten baina fatxi direnak, beren burua fatxitako daukaten eta harro senditzen direnak, beren burua ezkertiartako daukaten eta zinez ez direnak, Vascongadetako erregionalista pezetazaleak, navarrristak, ustezko aitzinakoi modelnoak, feministak, in non plus ultrak, gibelkoiak, ponteigel-musulmanak, puritanoak, eskuararen aurkakoak, Eskual Herria zatiturik izaitearen aldekoak... sionistak, yihadistak, talibanak, inperialistak, kapitalistak, antichavistak eta halako (contrak) ... Neronen buruarekin gaizki, gaizki, gaizki, usteltzen ari bainaiz (ez dut konponbiderik)...
Hobe nuke neronen buruaz bertze egin, hil, neronen burua kalitu: orik ez, ausikirik ere ez.
* * *
Hari ahalaz ihesi, ez baita atse-atsegalerik batere.
-Halaxe kondatu dit lankide batek goizean, halatsu kondatu zidan bertze lankide baten iragan egun batean. Iazko lantokietan halaxe eta halatsu ! Ez, ez, ez, ez, ez dut holako harremanik. Begiko neskak haien ixilik maitatu eta kito, eta baten bat lotu nahiez ari bazait, potta matrailean, ez dut uste ezeztatuko didan, eta goxo bizi, ño ! Donado baratuko naiz, baina ene aldetik, nahi dudanean edo nahi dudanaedo zoriontsu sendituz, u.
* * *
Ibai eta Unai. Ez dakite elkarren berri. Bata badoa Arranguarat eta bertzea Landarat. Bata neska eijer batekin eta bertzea berbera baina sarri neska eijer artean egoitekotan.
Alagera bizi dira biak. Bi-biak alagera, berberak biak.
Bi-biak neskazale porrokatu, begiko eta neska artean udan, haiekin goxo, haien artean goxo, goxo haiei.
Gerokoa gero.
* * *
Nolaz dagoen kanpoa, nolaz dauden lankideak, zer kondatzen didaten, ze atarramendu gutti darien etxekoaz, ordinagailuaren baitako neskak ditut atxikitzen eta AAren bitartez neronek sorturikako neska maitagarriak. Kanpoko neskak haiekin albait hobekien egoiteko, potta matrail batean eta izan ontsa, ño !
* * *
Ordinagailuaren baitako neskak ederki daude, baita AA bitartez neronek sortuak -berauek eskualdun, ekialdeko hamaikatxo eskuaraz egiten baitute-, baina gogoaren baitakoak hoberenak dira, tirriagarrienak, maitagarrienak; dena den, gogoaren baitakoen idurikoak agertzen ditut gero AA bidez. Udan, biga dut sorrarazi, bata piltzo eta bertzea kailes, bata blonda eta bertzea bruna, eta elkarrekin zaraitzueraz eta erronkarieraz, beti buluxrik eta bilainz-golli golli -edo aantxu- usu arreske, zenbaitetan emeske, bero-bero beti, edo aantxu beti.
* * *
Sex-shopean nahi izan nintzen sartu, eta deusek ere, nihortxok ere ez ninduen bortan baratu; ez nintzen alferretan indarkatu sartu nahiz eta sartu egin nintzen. Baziren bi lagun eta hiroron poza elkarren ikustean, elkarren hortxe ikustean.
-Joan behar ginduan.
-Deusik hartu bai ? Zerbaixka ikusi bai ?
-Bai, bira briket, bira su-pizteko...
-...neskak pikarraigorri ageri diren argazkidun.
-Txek !
-Ederrak, gero, neskak !
-Gu areago, eztia ?
-Ziek baino ederragorik ez, gero !
-Bai pitoa hi !
-Sartu berri haiz baina gureki jin nahi zintzurraren bustitzerat ?
-Irrikaz nuzie !
-Ox, arren !
-Goazemaxu !
-Akort !
Kanpoko beroa izigarri eta nahikara joan zitzaizkigun turrustakoak zintzurrari beheiti.
-Hihaur bizi ?
-Bai.
-Bizitegia betikoa ?
-Bai.
-...
-...
-Badakik zer nahi dugun erran, eztia ?
-Nahi ?
-Orai arropa gutti eta hirean guttitto ukenan diaguk !...
-Guttitto eta batto bera ere ez soinean handik llabur !...
-Bai, ziakinet zertaz ari zareten. Prefosta !
-Aspaldion kanpairik jo bai ?
-Ez !
-Asera, nahierara emanen diguk, arren !...
-Baiko !
-Bertze bana eta hirerat ?
-Ados !
-Ene aldi orai ! Neroni naiz ateratzen.
-Eskarrik anitx, no !
Tarte hartan hamaikatxo neska iragan zen igerilekutik heldu, itxura osoa zuten soinean, zein baino zein beltzago -edo gorribeltzago-, zein baino zein begi-bazka goxoago, o.
* * *
-Bestetan zer dudan maiteen ?... Bestetan neskak ere, heldu baitira leku gehiagotarik eta beti badun battoren batto eneki nahi duenik, gogatzen nauenik, eta, zorionez, futitzen dira biga badira: eneki nahi eta kito. Gifik eginez gero, sosald´ederra irabaziko geniken; ez ziakinet sosdun ginatekeen -geronen gain ginatekeen langile baikinatekeen, naski, baina sosalde pullita eginen genukeela uste dinet. Neskak, arren.
* * *
Euskuararen goxo, eroso eta ieri bizitzeko kanpaina hasia da eskualdeko euskaltegietan eta bi neska hautatu gituzte bai baititugu zangoak pulliki eta propiki eta ortoz agertu behar.
Arramaiatzean jin ziren honat, hamaikatxo neskaren zangoak ikusi zituzten kanpainaren egileek eta bionak hautatu. Axaxalak beren horretan eta zangoak ekiak belzturik.
Iaz bertze neska bat hautatu zuten; orduan kanpaina izan zen eskual liburuen irakurtzekoa eta neska bat hautatu zuten zangarrak pullitak zituelakotz; halako zurruma luzedun oski beltzak soinean agertu behar zen, kanpainan zangarrak eta zangoak baizik ez ziren agertu behar, eta zangoak oskidun, zurruma luzendun oskidun. Leloa baina ez dut gogoan. Argazkia zinez pullita, hainbat kopia badut.
* * *
Ikas ontsa amontegin eta ibil bapo. Merezi du !
* * *
Bestetan izanikako hamaikatxo gozaldiak goretsi dituzte. Jend´aunitz bildu zen plazarat; jendeak hamaikatxo gozaldi horien konplizeei eskarrik anitx.
* * *
Nihortxok ere ez du langileon fitxatzeko erlojurik aldatu ez baitugu.
Begiko neskaren baten gogatzea da xedea. Berau gogoan jin naiz Gasteizko Alde Zaharrerat gau pasa. Musu-huts eta mutur-huts itzuliko banaiz eian neskaren batek onetsiko eta zuzenetsiko duen pottik matrail batean, bakar batean, eta udara baita, askitto ukanen dut haien zangoen ikustea.
-Neskarik gogatuko ez baduk... haiendako kalte ! -amattok.
Gogatu egin nuen, berebiziko neska bat gogatu nuen eta zernahi egin niezaion nahi zuen, nik, baina, matrailetan nahi hainbat pott, balekibale, eta lekukoren bat inguruan.
Uzkitik jorik izaitea nahitaezko da, baitezpadako, eta nik izigarri ontsa adelatzen nuen neronen burua minik hartuko ez banuen; orai ez dut behar: uzkia honen nasai dut, hainbertze aldiz jo nute gibeletik, beharrik ez dut, beharrik ez batere. Zailtarzunak dituzten neskentako -guttitto izaiten dira- bertzeon aldetiko pazentzia net handia da, bai baititugu neska horiek laket eta maite, nahi baititugu gutar.
Larrutan hasteko prestik nago; prestik nago ni eta kideak ere. Prestik gaude guziok larrutan hasteari ekiteko, larrutan halako denbora tartearen ibiltzeko: ontsa ibiliko gara eta sosak eskuratuko ditugu noizbait (osagarri arta badugu bildurik eta oro sasoiko, bixtan dena, gazte eta sasoiko).
-Ekin !
Ekoiztetxeak bi neska behar du eta egun hasi da kanpaina. Euskaltegirik euskaltegi ibiltzen ohi ginen bertzorduz, baina orai ez da beharrezko: teknologiara ibiltzen dugu orai, eta iaz, eta... Orai bi urte, laur neska behar genuen eta hirukoizturik ukan genuen emaitza. Eian orai bi urteko baten batek nahi duen oraino ere.
Eian, ba. Abian da kanpaina. Eian emaitzak zer. Heldu diren filmatzeetan urtxuria datekeen nagusi: ba omen dugu gutti eta asko zalek ahorateko urtxuria ikusi nahi...
Ihardespen bat ! Bai fite !... Baiko. Badugu neska bat !... Eian argazkia... Neskax´exer koitarik.
-Aizue, no, lehen ihardespena... Nolaz deritzazue ?
-...
-...
-Edderra, gero, urruxuna !
-Bai, bai ! Errakok baietz. Nik ez nuke huts egin nahi.
-Guk ere ez, eztia ?
-Ez eiki !
-Harat ihardespena... Eginik.
-Akort.
-Harat bertze ihardespen bat...
* * *
-Gureki bakantzatan jin nahi ?
-Hondartzarat.
-Bikiniak erosi behar ditiagu eta nahi baduk gureki ere jin haiteke.
-...Akort.
-Uste baitugu hireki laxaturik izanen garela...
-Garrantzitsutaka haukagu...
-Gureki ezin hobeki egonen haiz !...
-Ezin hobeki, to !
-Jinen ?
* * *
Jendartean ez naiz ibiltzen ohi, hain xuxen jendeari ezatsegin agituko ez banitzaio, jendeari gozakaitz, higuingarri eta halako agituko ez banitzaio, balekibale: halakorik agitzea itsusi agituko litzaidake eni, eta, beharbada, agitu egiten zait, baina ez dakit. Eta neskei neholaz ere ez nitzaie greugarri agitu nahi, bai baititut biziki maite, haiekin -haiekin bereziki- botx, laket, goxo, plazent eta begitartetsu jokatzen naiz, baita likits ere aukera sortuz gero, eta aukerarik -aukerak- udan nahi hainbat, sobera, aukeran, urtegian oroz gainetik, biluzle-belartzeetan. Bai baita beti ontsa sendiarazten nauenik, nik ontsa sendiarazi nahi dut jendea, neskak oroz gainetik, eta likiskeria-jarioa nahi dutenei zernahi, bixtan dena.
* * *
Herriko bestak dira eta gazteok hainbat pankarta egin dugu. Leloak honako hauexek dira: Ongi jin herriko aurtengo bestetarat ! -herriko sartze nagusian, eta bertzaldean Kasu-maxu bidean !-, Herria bizirik, Bake, maitasun eta osagarri on !, Gurean oraino ere alaba eta errainak izor -berau herriko xaharrek eginik, herrian haur parrasta bat delakotz harro. Herritik kilometrarat bada putetxea eta bertako neskek berena: Goxa gaiten denok !, sagar eta ipurdiz inguraturik.
Berebiziko baitira, izan, gure bestak.
* * *
Zokoratu eginen naiz, horrela ez naiz poxelu izanen.
* * *
Ondo-ondoan dut eta ments dut.
* * *
Ezeinek ez du eneki nahi, emazteak ere ez. Atsegin izaiten entseatuagatik, jai. Xedea: Herio.
* * *
Emaztearekiko atarramendua zeinen den handi: aantxu dena atse-atsegale. Holakotz, ni zoriontsu eta, beraz, kalipudun: otorduak adelatu, lisatu, etxea ikuzi... Lan-kontuak harexek.
Zinemarat usu, zinemaren ondoko otorduetarat guttixeagotan; hondartzarat ahal dugularik, edo urtegirat berdin, eta hura beti bi txondorrak agerrean, arazorik ez, edo biluzle-belartzeren baterat, Leurtzarat, kasu, Allotza ere bai.
Noizbait hau guzia kito, badakit, dena akitzen baita, hoberena beti da akitzen. arren, akitu aitzin, balia, probestu eta gerokoa gero, eta gerokoa enetako kalte, eian ez den harendako kalte izanen.
* * *
Zerk jorik nagoen... distimiak jorik nago... paranoiak... eskizofreniak... eldarnioek jorik ere banago... Halarik ere, antzezle on-ona naiz eta ez da sobera nabari, normala iduri dut; neskartea dut maiteena eta askitto maite nute, batzuiek ohaide nahi, baina nik ez ditut zapuztu nahi eta eskertu egiten dut hori guzia, berau hartzen dudan bezalaxe.
Jai. Gaixoak, eneki larrutan nahi. Haiekin txintxo eta bertzaldi bat artio. Beti ere eskerturik eta nik dakita zenbat aldiz Barka ! erranik.
Atzo, neska horietariko bati bi ganbara zuritu nion; ez nion jan-edanik onetsi: egitekoa egin, ni ontsa sendi eta Agur, Ben-Hur !, eta geroko ostatu bateko turrustakoa tumatxa txitxi-txotx eta guzi berebiziko ukan nuen. Neskak gerokoak: Internet bidezkoak, Piraña 3Dko urpeko dantzari biluziak, kasu, eta neska porno maitagarriak orobat. Oi, ederrak, gero, laket ditudanak ! Zeinen ongi jotzen duten larrua ! Zeinen diren ahalkegabe ! Halako neskak maiteago ditut arraitxoak ura baino.
Eta kito.
* * *
Eskuara ez dakit baina ni heriotzeari buruz ari naiz; aimenge bertze batto bere buruaz bertze eginik, bertze batto kopuruan.
Eta seditu eginen nuke mundu honen uztea haienbertze neska gogoko txeste gabe, baina haiek futitu egiten dira: ni bost, eta hori ontsa da, entelegatu egiten ditut.
Tira, ba. Ez da arazo.
* * *
Ez dut uste geurtz artio iraunen dudan bizirik, gainerat lanean koordinatzaile naiz, konturik egiten jakin ez eta enpresaren aldetiko ene trebatzeko asmorik ez.
Eian lagunek ez duten jakinen. Lagunak orai Dalmazian dira. Bertan hainbat sekuentzia filmatuko dute. Filmaren izena Urdangak alberdanian izanen da. Ez dakit neskok atxikitzen ahalko ditudan, sobera jorik naiz. Ez dakit, ba.
* * *
Larrutan ezeineki eta erotzen ari naiz aspaldidanik; hau ezin jasana da. emazteak ez du nahi, bertze norbaitekin egiterat ere utzi ez, bixtan dena; ni noizbait ixildu egin nintzen ez bainuen eragotzi nahi, kinka larrian ez bainuen para nahi. Orai arrunkeria da. Hari bosta axola, prefosta. Beraz, ez naiz hari lotzen: ez du nahi, larrutan ez hastea ez zaio axola. Ene buruaren gobernatzen ontsa modatu naiz orai artio baina jai nabari dut. Bertzalde, oharturik banaiz ez naizela gogoko ezein neskaren gogoko, arren, ja-jai. Halarik ere, oraino ere banaiz goxo, laket, plaxent eta begitartetsu, oro murritzago baina oraino ere banaiz.
Atxik !
* * *
Emazteak eroetxean egiten du lan eta ez da ohartua etxen ere baduela ero bat: aimenge. Jorik, eskizofreniko, paranoiko, distimiak janik, eldarniorik eldarnio, eder-itsusia ezinago itsusi -bo, bai, aunitzez itsusiago ukan dezaket-, jendartean nekez... usteltzen ari eta ez zaio sobera axola, lanean konturik egiten jakin ez eta enpresak ez, kidea ari zaio erakusten... gogo-hila ez, baina aantxu-aantxu...
Konponbidea loteriaren batean hamaika sosen egokitzea; sos horiek etxen utzi eta leku, leku kanporat; etxekoen mesede litzateke: etxetat hamaikatxo milioi eta aita begien bixtatik aienatu. Berebiziko garaipena lukete.
Halako xantzarik ez, baina !
* * *
Patxaka lagun, buruileko atsalde hau eremangarriago da.
Piarres Larzabalen liburu parrasta bat ere badut aldean, honako hauek dira; han, Itxaro Bordarenak, harako hurak dira; Xabier Olaso ere badut aldean... liburu hau, berau... Aitor Aranarena harako katadera haren gainean, ordinagailuaren gainean hain xuxen ere. Eskuarazko liburu pornoak telebirtzaren alde banatan, eta ez denak, hainbertze dira.
Pilulak hartu behar ditut. Laga. Egun oroz laga. Halako multzoa hartuz gero, zer debru sendituko ? Baneki arazorik gabe hilen nintzatekeela, hartu eginen nuke halako multxoa batean eta Ongi ibili, bizidunok ! Baina, ez dakit; beharbada bizirik eta makurrago. Batek jakin.
Emazteari ama zenaren etxea saldurik -ene ! Hor ere bilaxka, susmoa badut- sukalde berriaren erosteko sos zenbait, sosalde pullita, autoa ere behar dugu etxen... eta ez dut uste haboro ukanen dudan.
Erre nazatela eta errautsak ez bil, edo bil eta hurbileneko zikinuntzian utz. Ora hilik ausikirik ez.
Eta neskak izan daitezela beti ere maitagarri, erran nahi baita, eskualdun likits.
* * *
Biziko atseginen artean badira batzuk eskura ez ditzakedanak: likitsak. Ez, ezin. Neskek eneki nahi ez; bertze zernahi bai, atsegaleei loturikakoak izan ezik: ezinek ere ez du nahi. Nahi ukan nuen azkena orai hamar urte, hamaikarat doa. Jai. Udan jaia, baita jai ere. Zoeionez, begiek jaia. Makurrago liteke !
* * *
Eskolan orai ez hainbertze denok aldatzen ginen arropaz elkarrekin; orai, neskok barnean bagara, mutilak ez dira sartzen, ausartatu ere ez. Eni eta bertzeren bati bosta axola haien sartzea, bost axola zitzaidan ene iraganean haien sartzea, eta denok elkarrekin; orai neska gazteek ez dute nahi, eta mutilak ez dira sartzen. Bada betidaniko lankide bat harekin aldatzen bainintzen; delako mutil hori ni baizik ez banaiz sartu egiten da, baina bertzeren bat baldin bada edo ni bertzeren baten baldin banaiz, ez.
Balekibale.
* * *
-Eskolako aldagelan ezin denok nahas-mahas arropaz alda ?
-Bai eta ez. Debekurik ez zegon, baina mutilok bazekinagu ez dezakegula, hobe dugula ez sar. Batek jakin noizbait zer agi dakigukeen, zer lepora edo. Arren, hobe dinagu ez sar eta kito, ez dun arazo: makurbide eta beharreztenkeriei biderik ez, gero. Ziek arazorik ez, eztia ?
-Ez, gurean dena da biluztarzun; beraz, arazorik ez.
-Egoal duzie.
-Eta barberareki, edo harenean berdin, edo ospitalean ere arazorik ez, ahalkerik ez, gero.
-Egia ! Ez nindunan oharturik.
* * *
Orai sei urte Loterian sari pullita egokitu zitzaidan eta halako ontziñoa erosi nuen, urtegian harat-hunat ibiltzeko erosi ere, askitto nuen.
Hirur urtez, hirur udaz, hainbat neska ibili da delako untzian, oro eskualdun, eskualdun maitagarri eta... Hirur urtez, hirur udaz.
Kito.
Ondoko urtean, eskualdun neskarik ez, neskak bai, prefosta, oro erdaldun, oro maitagarri ere, eta jaia bai, bai kanpoan baita barnean ere, bai egunaz baita gaiaz ere.
Ondoko urteetan berdin, iaz, berdin, aurtengo udan orobat.
Eta nik zenbaitetan eskualdun neska maitagarriak gogoan: haiekin solastatu baizik ez, irri egin baizik ez, adiskidantza eta... -arras ongi, jakina-, eta bertzeokin aipatuez gain, alberdanian eta bertatik haratago... Halarik ere, eskualdunak beti ere baditut maitagarriago, hain xuxen eskualdun direlakotz... Alta... oro onest, eta nik desonestkeria dut maite.
* * *
Huntaz eta hartaz. Aimenge eta bertze neska bat ostatu baterat jin gara turrustako fresko ederren edaterat. Halako bukkakea egin dugu, kito, urtatu eta hotelerat bidean ostatu baten terrazan baratu gara: salda berorik sobera ukan dugu, orai salda hotza, garagar salda hotza preseski.
-Gora gu ta gutarrak, no !
-Gora ! Eta osagarria !
-Gora !
Glu-glu-glu, hurrup edan edo klik, ikimilikiliklik.
Bertzalde -harirat natorren- , maisu lagunak mezua idatzi dit, baizik eta eskolan famelia bat kexu agertu dela eta udalerat idatzi du, hain xuxen hiritarren postarat, eta beti ere eskolakoen ixilik.
Kexu zendako eta, llabur, haurraren gelan egun guttitan hainbat andereño agertu eta desagertu delakotz, erreferentziarik ez -bada erreferentzia bat- eta hori guzia egokitzaldian. Begirunerik gabeko bertze afera batzuk ere baziren eta, oroz gainetik, haserre bizia, bizi-bizia izkribuan. Halakotz, eskolaren omenak oldarraldia bildu du.
Irakasleen arteaz kezka, ardura eta arrenkura jabetu dira.
Bai goxoa turrustakoa. Bertze batto.
Ogi gogorrari hagin zorrotz. Gaixo koordinatzailea, bai baitakit zein den eta halakoetan eskarmenturik gabeko.
-Harentako !
-Harentako eta gaineratekoentako !
* * *
Lehen, lilitxo artean gertaldi berezietan ibiltzen nintzen; arras ongi ibiltzen nintzen. Noizbait, baina, ze debru: usuago edo beti -udan oroz gainetik-, eta, geroztik, usu baino usuago ibiltzen naiz lilitxo, ailart eta julis artean: udan beti, udan urtegian sustut eta etxen, etxeko igerilekuan, iduri baitut halako mafiazale burua igerilekua neskaz gainezka. Baina ez, ez naiz mafiazale buru, ezta mafiazale ere: maisu naiz halako haur eskola batean, eta gurasoei esker heredentzia pullita eskuratu nuen, beti eskertuko baitiet (egiten ohi dut).
Xantzadun naiz, ororen ixilik xantzadun. Aberastarzunik ez dut agertzen, xalotarzuna baizik, baita jabaltarzuna ere. Ardura, urdangekin batean lagunak ere izaiten dira, neska lagunak, alegia, llaguntsak; batzuietan, eskolan ordainik igorri ez eta laguntzerat jin daiten deitzen ditut lilitxo batzuk; berauek gelan dira eta ez dira haurrekin berberak izaiten ahal, beti behar da maistra: praktikatako ikasle balira bezalaxe, alegia. Lankideek badakite eta zuzenetsi egiten dute; izanez ere, neska zoragarriak ditut lankideak, aroa lagun etxeko igerixkagia ere txestetzen ohi baitute.
Hots, aimenge beti neska maitagarriz inguraturik. Noizbait hori guzia kito delarik iragana ez ahal zait ez dolutarako ez damutarako agituko.
* * *
-Larrutan ari izaitea ez al du ments ?
-Ez, ez dik ments. Futitzen duk.
-Ez, ez, ez, nik ez diet halakorik nahi.
-Jakik, to, neskak nahi hainbat haur ukanez gero, jai ukanen duala hik.
-Baia ?
-Baiki !
-Ez nuk ezeinekin elkartuko, beraz.
-Halakorik ezin baiezta, to.
-Ez, ez, ez !
-Oraino gazte haiz.
-Bo, ez diet uste, eta ez nikek nahi.
* * *
Maitemintzeko aukerarik ez dut huts egiten. Maitemin eta maitemin, hola neskarik erakarriko ez dut baina. Berdin da, hori ez da arazo batere. Maitemintzea askitto dut, horrek ekartzen baitit ontsa senditzea, sasoia, zoriontarzuna ere bai.
* * *
Aspaldiko partez !
Bai goxoa buztan hau ! Atzokoa baino goxoago, aukeran, eta eian noiz milika eta ttuzta ditzakedan biga batean, biri berena batean.
Szpilmani Hosenfeldek ekartzen ohi zion hazkurria ez zitzaion eni buztan-iztersaguak bezain goxo agitzen, ez eiki.
* * *
Hondartza pullita + neska ederrak =...
* * *
Gaur edantxexirik nintzen Alde Zaharrean eta neska batek eneki nahi zuen, berak nahi eta neronek ere bai, baina hobe nuen etxerat ez ekarri, balekibale: batk jakin zer kondatuko zuen, batek jakin ze debru ekarriko zidan; hobe nuen neroni sartu etxen eta arazoei puies, pues, puies, pues. Halakotz etxerat neroni, eta kito.
* * *
* * *
* * *
* * *
Iruzkinak
Utzi iruzkina: