UDARA DA (II)

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2024-08-01 15:42

Turrustakoen eragina desagertzen ari zait eta horrekin batean gogoratu narrazioneñoak: berauek ere ari zaizkit desagertzen... oro aienatzen... eta heldu naiz bakardaderak, berauetarik jin bainaiz. Etxerak, beraz.

* * *

Herio deika ari zait; hoska, deiadarka ari zait, oihartzuna ari naiz entzuten... Beha, beha !... Ez da lehen aldia; nik ihardetsi egiten diot: Zer du orrek ? 

   Badiet hik maiteen duana, maiteen dituaanak, guri eta gori; ez dituk hiri orki, prefosta, baina ixtapezabalik bilduko hute.

   Ez dut proposamena ezeztatzen; ororen buru, bizidun nesken artean jai, bizidun eskualdun neska gogokoenen artean ja-jai. Heriok ez du gezurrik erraiten: hark gogoko neska parrasta baten artearat joanen nu, inobreka izanen dira gogoko neskak, saldoka, samaldaka, elemeniaka izanen gogoko neska likitsak, eskualdunak beharbada Herio enean neska lohiak badira... Batek jakin ! Ez naiz haienganat hurbilduko, balekibale, hilik batek jakin: ez dut uste sobera aldatzen diren.

   -Eskualdun neskenganat nahi ez, ala ?

   -Ez, ez, ez.

   -Aldatu dituk.

   -Baia ?

   -Nik ez diet gezurrik erraiten, badakik.

   -... Ez, ez, ez. Balekibale !

   -... Akort !

* * *

Emaztea urrundu egin zitzaion.

   Haurrik ez etxen; edo bai, baina usu kanpoan.

   Haren ondoan, baina hura urrun, atsetik eta atsegaletik urrun.

   Gizona apaldu eta egoeraren jasaiten segi behar, lepoan hartu eta segi behar aitzinet. 

   Ze nahuxu ?

* * *

Bizia elez ari zait.

   -Aski duk. Noiz debru utziko duk ? Gazteek nahi eta hik utzi nahi ez. Ez duk bidezko.

   -Balbea ez zait agertu.

   -Neronek diat etorriko.

* * *

Ezagutu berri dudan neskak eneki nahi du, baina nik ikasi behar dut, aunitz ikasi.

   Ezin, ez ahal !

* * *

Herio, oilo busti ez banintze ! Arazorik ez dudala sorraraziko baneki ! Etxekoei hamaikatxo sos utziko banie !

* * *

Atsegalean pulunpatzeko prest !

   Hasi behar ginen, hasi, filmatzen.

* * *

Has daitezela leku miresgarri honetak intziriak !

   Errekan ginen; peko errekan delako horren ifertzinazkoa zein da eskuaraz ? Baten batek badaki, jakin dezala hortxe ginela.

   Bizitegia Iturbero kanpinean dugu.

* * *

Gasteizko bestetan ohartu naiz neskon jaunzkera aldatu egin dela, gehienok jaunzten ditugula halako top xuri geroago eta llaburragoak, ahizpenak edo lehengusuenak; horrezaz gain, bada gazteagorik, halako bikini xuri gisakoa soinean karrikaratzen denik. 

   Aldaka edo mokorretarik beheiti, lits xuridun unanpraka- edo gonamotxak dira arras modan.

   Eta halaxe dantzatzen gara, eta halaxe dantzatzen dugu Larrain dantza, eta zernahi.

* * *

Lagunartean aimenge joaiten ohi naizen kanpinean bestak ere badira; besta zapirik ez eta bakotxak nahi duena jaunzten du; gu iruindar eta babazorro baikara, laukiduna eta gorriak jaunzten ditugu (Gasteizkoa ere izan daiteke gorri, gorri zen gurasoen haurrean eta haur koxkorretan). Besta egunetan jaunzten ohi dugun arropa bakarra.

   Besta abiadurako mintzaldia ere izaiten da, halako zeremonia buruzagiak egiten du eta emaiten; aurten, aimengeren aldi. 

   Nik ez dakit idazten, baina badut lagun idazlerik eta batzuien artean egin didate etxerat jinik: ohar zenbat aipatu eta haiexek didate egin, muxu truk egin ere.

   Bikini operazionean ezin hobeki agitu zait eta ezin hobeki agertuko naiz ororen aitzinean.

   Mintaldia labur da, albait laburren egin lezaten erran nioten. Bertako ideia nagusiak alaitasuna, biluztasuna eta kidetasuna. Jendarteko ibilaldi bat ere bada, baina ikusle gutti jende gehiena parte hartzaile baita.

   Halako ideia gure lagunartetik sortu zen; kanpineko bertze eskualdun batzuekin mintzatu ginen, denok bat heldu eta ari gara, ari.

   Aspaldion ere ari gara eian mutilik heldu den gutartean, baina ez. Sei neska gara, nafarrak eta laur arabarrok... Gezurra erran dut: salatu berri didate aurten mutil bat jinen dela gutartean, hain xuxen neska guzion artean dohatsu izanen dena. Hori hola ontsa da. Kori kola onki tzu derasa delako mutilak bere euskalkian, bo, batzuetan tzu ez, xu erraiten du, muga mugako baita. Buztana haikatu ez eta ederra ba omen du. Nik harekiko asmorik ez baina gozatu ederra izanen da noiznahi haren delako buztan ederra usu ikusmenean izaitea, eskumenean baina... Batek jakin, gero ! Neska laguna ba omen du eta berau ezin elkar lanean izanen baita. Damurik ! (Emotikona zerorren gogoan, irakurle karioa.)

* * *

Harat, horrako bi morroi puxka horiek intziri-oihuxka galantak eragiten dizkidate, noizbaiteko eskualdun erraketistek sortzen zuten poztasuna baino aise ere handiagoa sortzen didate  bi horiek eni sekuentzia bakoitzean. Izanez ere, bi morroi horiek ere baditut zorrotz, adimentsu eta oldarkor; dena den, aimenge errexa naiz anixko neroren baitatik halako atseginezko zeren hartzen.

   Haiek ene bizitzan leku pullita dute.

* * *

Geroni hautatu gituzte Eskual Herriko Irratian Internet bidez emititzeko intziri-oihuxken grabatzeko edo enregistratzeko.

   Ez zen beharrezkoa larrutan ari izaitea, antzetea askitto. Guk arazorik ez, bixtan dena, hain xuxen gure lanaren zati handia antzeztea da, intziri-oihuxken egitea, batzuk zinezko eta bertze batzuk gezurrezko, baina den-denak ezin hobeki eginak, batzu egiako direlakotz eta bertze batzuk ezin hobeki antzezten ditugulakotz.

   Hamaikatxo saio egin dugu eta arduradunek dituzte nahasiko, indartuko eta zernahi eginen, hain xuxen entzuleak barnera ditzantzat, loak goxo har ditzantzat, gainezka egin eta loak are goxoago har ditzantzat.

   Bo, larrutan ari ez eta sos haboro etxerat.

* * *

Lankide batek afari batean:

   -Emazteak enekiko atse-atsegalerik ez; Mirandako lagun batek erdaraz erran zidanan hori erdaraz goxo dela erraitea Ni solaz ni solaz salaz.

   "Orai hamar urte ohartu nindunan neronek eragin ezik haren aldetikorik ez; neronek eragin eta ez zidanan ezetz erraiten, baina nekez ondoratzen zitzaidanan; noizbait, baina, zera pentsatu nuen Heldu den urtetik goiti ez zioat eraginen, nahi badu jin eginen duk, nahi ez badu ez: geroztik ez dun jin, ez din nahi.

   -Eta geroztik deusik ere ez ?

   -Deusik ere ez, fitsik ere ez, ja ere ez eta sinonimoak oro ! Haren gogoan enekiko atse-atsegalerik ez. Enekiko atse-atsegaleei muzin eta zaputz, horretarako eni muzin eta zaputz. Nik hori guzia jasan, ixildu eta atxiki, beharko atxiki, gero !

   Gu biok ari ginen afaltzen; artean, lankidea ez zen edantxerik. Etxerat jitea proposatu nion; hark ezetz, baizik eta eskertzekoa zela, baina emazteak egin ez eta egiterat utzi ez horietariko dela. Nik kunprenitu egin nion eta noizbait bereizi aitzin, mihidun halako muxu goxo-goxoa eman nion, neronek emaiten dazkidan horietarik, gogoangarri horietarik, eta "Uda on, to !" "Gisa berean, no !"

   Nik noizbaiteko gizona holaxe hasiko bazait, pikulitxarat igorriko dut, kakiterat bertz handirat... Dena den, ez dut uste halako gizonik ukanen dudan... Agian ez !

* * *

Udara: gogo-korpitzen belartzea, erreka, hondartza, igerixkagia; ekia, kremara, ekitakoa, izerdia; bestak; amontegin bapo ibiltzea; lana, laguntza, zaintza; amodioa, ezagutzak...

   Udara da !

* * *

Gazte-gaztetarik larru jotzaile amorratu izan naiz eta horrexegatik egin nintzen Eskualpornen bazkide. Neroni ere banaiz, arren, giltzarri.

   Eskarrik anitx, Fátima.

* * *

Lankide batek eni.

   -Atzo emazteak atsaldean erran zidan gauza bakarra izan zunan eian halako oihala bilduko nuen berak bokataren biltzeko. Horixe baizik ez. Bazunan kanapean lo, itzarri, nik halako irriñoa egin eta halaxe mintzatu zitzaidanan hura. Halakoxea.

   Oraiko lankideak lehenagoko lankideak bezalaxe daude senar-emazteez kestione: leporaino eta kokorreraino aserik.

   Aimenge garaiz naiz.

* * *

Gazte denboratik amentsa izan da neska pornoa izaitea.

   gaztean, hainbat filme, gif eta halakoak ikusten nitunan anaiarekin eta haren lagunekin; noiznahi ikusten genitinan, lagunak harekin ikasterat jiten zirelarik oroz gainetik.

   Ikasketak bururatu, karrikan atarramendu handirik ez, ez lanaz kestione ezta gogatzeaz kestione ere eta Danimarkarat joan nintzen neska porno izaitekotan. Arazorik ez. Izanez ere, neska puxka naizela badakit, anaiaren lagunek ele pullitak erraiten zitinaten beti.

* * *

Horrako neska horiek eta bortzok txintxo gara, prestu gara, eta larrutan usu eta iaio, iaio eta pijo. Zein uste duzu dela ondorioa, irakurle ?

* * *

A, zenbat gizunek bete eta asetzen nauten ! Zer huts egiten duten haien emazteek ! Ez baitute emazteek haiekin nahi; arren, eneganat jiten dira eta sos zenbaiten truk zernahi eta dena enetako on, ongarri, baliagarri.

   Kontsumitu ? Neronek ditut kontsumitzen klientak: larrua jotzen diogu elkarri -nik ordubete baino guttiagoko zerbitzua ez dut emaiten-, elkarri kondatzen diogu -haiek eni, oroz gainetik-, eta bertzaldi bat artio, eta bertzaldi batean jiten zaizkit denak -orai artio bai, bederen-, batzuk batzuietan biharamunean, biharamunaren biharamunean ere bai. Zenbat ari naizen ikasten ! Baten bat naturzale da eta naturan elkartzen gara, baten bat literaturzale eta irakurri egiten dit zerbaixka, edo neronek hari, nik hark zer duen irakurri, zein neskak erran duen holakoa edo idatzi eta ahotsa enea. 

   Lilitxo, ailart, julis, eta noizteka aktoresa porno, baita sexu hezkuntzaren baitako aktoresa erotiko ere, lizeoetako ikasleendako. Sexu hezkuntzaz kestione, zenbaitetan halako egoera pitoak behar ukaiten ditut antzeztu, naski irringarri agituko baitzaizkie ikasleei. Zorionez, geroago eta guttiago: ikasleak adituak dira, adituak bezain adituak eta sexu hezitzaileak geroago eta trebatuago.

   Egun elkartu behar naizen klientak maite nau antxume, ortainzurik, orpogorri, hola astozuriaren gainean eta pasarte erotikoak irakur diezazkiodan nahi du, berak hautatu pasarteak, eta atseginekin irakurriko dizkiot. Eian flikarik ez den agertuko; agertuz gero, liburuengatik ezarriko dizkigute eskuburdinak; izanez ere, direlako liburuak biga dira: bata Lady Chaterley eta Gorrindol Kolorea bertzea, biak ala biak debekaturik, atsegale-atsegale omen direlakotz.

   Nik halakoari guziari fa, fi, arbuia, puh, pues, puies, axut, kuku, gibel, u, ut, utikan !

* * *

Kito.

   Oro urtatzerat.

   Hantxe ziren emazteki batzuk behar genuen guziaz hornitzeko. Gu pikarrai, izerditan blai.

   Urtagunea espresuki adelaturik: luze eta buruz gainezka. Urtau ondoan, artean pikarrai eta bertze gela batean zernahi fruta. Horixe ere dute filmatu. Nolaz egin genuen izanen baita.

   Egin dugun azken filmazionean hogoita botz ginen, hogoi emazte ta bortz mutil, oro halako matalazen gainean etzanik halako gela batean, bertan bero handia, oro izerdi zurrustaka eta neskok neskokin eta mutilak neskokin. Ederra orgiara ! Izerdi eta izerdi. Mutilek gainezka egin behar dute eta ederki atxiki; guk ez genuen zertaz eginik baina batzuek egin dugu. Geroko dutxaldia ederrenetarik, bixtan dena.

    Izigarri laket ukanen dute zaleek egina !

 

* * *

Gasteizko bestetan jin zaizkidan eta gogatu nuten bi neskek bazekiten ohatzean egoten. Ongi etorri, beraz, ene bizialdirat eta askarrik anitx haienean -zuenean- sartzerat uzteagatik.

   Garraxin jo genuen begiz elkar eta Tragosen elkarrekikoa azkartu. Orai elkarrekin hondartzan gara.

   Badakite, gero, egoiten, bazekiten badakitela egoiten. Baiki !

* * *

Hainbat ikusliarrek proposatu ziguten eta egin dugu, eta proposatu digute guziz atsegale iduri zitzaielakotz hainbat ikusliarri, geroni ere bai.

   Aitzinet, arren.

   Halako egitasmo likitsa jorratu dugu, hirur arlotan jorratu ere. Pedagogikoa: larru jotzearen gaineko hausnarketa, lanketa kolektiboaren egiteaz axolatuko ginen jokakideok, eta bildurik ginen, ohatzetzar baten gainean pikarrai bildurik; prebentiboa: zer egin dugun, zer landu dugun, zeri lotu garen hain xuxen elkarri atsegin hoberenetarik kutsatuko bagenion; erantzunezkoa: elkarren aldeko atsegalearen jarrera.

   Sei neska eta bi mutil. Aimengek ene hoberena emanen nioten guziei, emanahala, eta ezin hobeki jokatu nituen guziak, hobekiago jokatuko ninduten mutilek ene aldi zelarik. Gainezka denok eginen genuen, itxurarik ez.

* * *

Berextea hasi zitzaigun emazteak nahi hainbat hau ukan genuelarik; geroztik, geroztik jai.

   Nik halakorik ez dut nahi; oraino ere banaiz sasoiz. Neskarik ez; baten bat ondoratzen bazait arreske, ez. Lan gehienetan, edo leku berriren batean, gaizki hasten ohi gara, nekez hasten ohi gara; norbaitekin hastearen arloan, ifertzinaz: abiaduran ontsa, baina urteak joan urteak jin, gaizki.

   Et-et-et, op-op-op, nik halakorik ez eta arreske ondoratuko zaizkidan neskei masail batean potta eta zinezko Izan ontsa, ño ! 

* * *

Gazterik, lizeo garaian hain xuxen ere, Grandes esperanzas irakurri nuen; orai, erretreta aspaldi hunetan hartu ezinik Las ilusiones perdidas izenburua zait adierazgarrien, baina ez dut irakurriko: badakit zein den afera eta aski dut.

* * *

Eni laguna atse-atsegaleetako jiten zait noiznahi.

   Aldiz, lankideei emaztea atse-atsegaleei buruzko ez den zernahitako noiznahi jiten omen zaie bilaka. Senarrek beti biltzen omen dute ezezkoa.

   Otoi, eni halakorik ez, gero ! Otoi !...

* * *

Zeledon berria badute babazorroek. Biba hura !

   Bertzeoi egotzi digun solasetik laket ukan dudan bakarra izan da oroitu dela eskual preso-iheslariez, berauei pentsatu duela eta agertu; gaineratekoak aspaldi hunetako kanon ideologiko ustez aitzinakoi modelnoaren araberakoak izan dira, hutsaren hurrengo izan dira, erlisionezko eleak iduri zuten: erran eta erran dituelakotz bete eginen dira.

   Huraxe beroa eta hura korputzari; ni halako bikini gorria jauntzi dut eta kirol oskiak; halaxe jauntzi gara neskok Zeledonen biltzeko.

   Zeledon, etxe berria egin duk; Zeledon, balkoian leiho on !

   Gogara abusatuko gara, abusatuko garenez.

* * *

Amodiorik ezak nixi hilen: enetako halako amodiorik ez, nik ezin maita gogoko neskarik. Eta kito.

* * *

ETBren teleberria ez dut ikusten: garbi dago zein den tartekatu ildo ideologikoa ustez aitzinakoi modelnoa izan dadintzat. Gara, Berria, Argia... berber gauza. Hala Bedi... Bertzalderat so egin eta are makurrago da. Ene ! Zer dagoen bertzaldean ! Haratago so egin eta zein den han: zionistak, talibanak, yihadistak, estatu batuarrak, inperialistak, bazter nahastaileak, Milei, Corina Machado eta David Gelder eta bertze jende perrekeria bat.

   Ez da eskapurik, ezin ihesi nihorat ere joan. Bertan gelditu behar eta denak jasan, pairatu, ereman, egari, denak lepoan harturik aitzinet segi, azkenak harturik ustezko aitzinakoi modelnoak laslos.

   Barrikadaz alde hunetakoak jasan behar, baita barrikadaz bertzaldekoen aldetikoak ere. Ahalara bizi, nahikara ezin-eta.

   Atxik !

* * *

   Jorik naiz.

   Gurasoek derasate urterik onenen baitan naizela, gazte naizela, eta egia darie, egia beritablea, baina... ez dakit.

   Lurrean naiz, porroskaturik naiz.

   Ez dakit zer egin eta beti naiz iluzpean.

   Noizbait amorosturik nintzen, oraino ere banaiz, baina orai zinez lurrean naiz, bertan porroskaturik. Ez dirot deusik ere egin, hitsik dut bihotza; noizbait banuen argia bizitzan; orai, baina, maitasuna ilunpean dut: ja ere ez dirot egin, fitsik ere ez dezaket.

   Gazte izanagatik, amorosturik izanagatik -beharba horrexegatik-, gazte izanagatik, jorik naiz anixko, guziz. Ilun gogoa, hits bihotza, apalik.

   Gurasoak kezkaturik ditut; antzeztu egiten dut areago kezka ez daitezentzat... 

   Itzurbiderik ez. Atxiki behar, beharko atxiki !

* * *

Bakantzetako hirugarren eguna. Nazarén bigarna. Hondartzarat bikiniaren bularretakoa ekarri dut, balekibale. Liburu bakarra ere ekarri dut, eta ez balekibale preseski, irakurtzekotan baizik: Zerbitzariren idazlan hautatuak. Euskaltzaindia. Goiz eder, hondartzarat, uretarik albait hurbilen eta ostatutik ez sobera urrun. Paisola erroturik engoiti.

   Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa jendea heldu. 

   Moltsan ekarri liburua maite dut. Liburukote da. Etxen hasi nintzen haren irakurtzerat eta garbi ukan nuen: hondartzarat. Patxulia ere badut eskuartean eta hostorri batzuetan sortaño bat edo bertze hedatu, hola liburuari lurrina dario.

   Kremara harturik, beltz nadin; berriz ere harturik beltzago nadin; freska nadin; badakit baten batek grabatu edo enregistratu nauela, futitzen naiz: sagarrak eta ipurdia baditut beltz xamarturik, alderaturik xuri. Lagunek derasate ni pullitago nagoela hola, erran nahi baita, askitto belzturik eta popa-sagarrak, korpitzaren aldean, xuri. Eta argazkietan halaxe nahi du, hain xuxen ikusleek pentsa dezatentzat pikarrai ere izan naizela eta, beraz, sagar-uzkiak ere belztu zaizkidala, ez gainerateko korpitza bezain beltz (galtzarbeak ere ez ditut sobera belzturik baina).

   A, zenbat egun dudan oraino ere !...

   Harat mutil saldo hori... Eskuaraz ari direla iduritu zait... Ez dut uste.. Beha, beha... Polonieraz, txekieraz... txineraz ez, ez baitira txinatar... Eskualdun balire... Eskualdun baliere, bonetak erosaraziko nizkieke, aldean batto ere ez badute.

   Supiztekoa badut moltsan, lagun batek utzi zidan noizbait eta geroztik, itzuli ez baina. Halako Zippo da eta marrazkia argazki: neska bat halako bikini gorria soinean baina kulotaren bi xingoletarik batto askatzen ari. Delako neska hori aimenge nintekeen iaz, aurten bortz kilo haboro badut, batzuen gustagarri.

   Hamar bat metra. Eni biga-bostetan egin didate so. Sagarbixtero naizelakotz, bixtan dela, gogoko nutelakotz, gainerat, kulota aski ttipia da.

   Pullita mutil saldo alteka ezarri zaidana. Eian zer eta horren arabera zerbaixka eginen, edo berek dute eginen, edo nihortxok ere ez; menturaz, berak jin dira hondartzarat, baina ez dira berberak: gero neskak zaizkie elkartuko. Baliteke. Bai, naski. Batek jakin. Hobe mementoan egon eta gerokoa gero.

   Anartean, lot nadin irakurtzeari.

* * *

Hondartzan naiz ! Hementxe naiz !

   La playa es de todos. El placer de disfrutarla, la obligación de cuidarla.

   Eta orik ez. Ontsa da.

   Hirur aste badut.

   Egi-egia erran, halako hondartzañoa da, ostatua ere baitu eta bertan sagar agerika egon gaitezke neskok. 

   Jane Eyre ekarri dut: hementxe duket bururatuko. Jane Eyre eskuaraz, ekialdeko eskuaraz, eta bada bertze bertsione bat xibereraz galdegin baitut eta hotelerat ekarriko didate Nabarrenkoxeko (Nabarrencs) lagun batzuek, berauek espero baitut gainkatuko nutela, halaxe agindu zidaten Paben elkarrekin ezagutzak egin genituelarik, ezagutza hertsiak egin ere.

   Jane Eyre xibereraz. Liburu hori irakurri dudan bakoitzean, gero zer irakur garbi ukan gabe baratzen naiz, hain bainu aserik uzten.

   Delako mutil saldoa ez da hemen luzaz izanen: ni ikusi, ni gainkatu -oneziaz, arteziaz, maitez... artoski, erreposki eta holaxe gainkatu ere-, elkarrekin egon -goxo, presarik ez- eta hegoalderat segiko du eni hori guzia egin eta delako esku-erakutsia eskuraturik. Buruilean Paben elkartzekoak gara.

   Geroa ontsa, oraikoa hobeki. Balia dezadan tenorea !

* * *

"Aspaldi hunetan neska batzuiek maitagune erremomantikoa gaitzetsi egiten dute, errefusatu, ezetsi; nik ez, ezta pentsatu ere, baina bertzelako maitagunea ere eman behar genuke plazan: zeinek bere buruarendako duena, ogibidekoa, likiskeriakoa -lilitxoendakoa-...liburuetakoa, neska guziendakoa... hainbat maitagune mota da !"

   Elkarrizketa hondartzan egin zidaten. Nik arazorik ez txondorrak bi-bien ikusmenean. 

   Bururatu eta ostaturat joan ginen.

   -Zer nahi, mutilok ?

   -Turrustakoa.

   -Turrustakoa orobat.

   -Hirur turrustako, otoi, eta azeituna zenbait, plazer badun.

   A ze-nolako lana ukan zuten mutilek bigietarat so egiteko, uste zuten, naski, halaxe joakatu behar zirela ezatsegin izanen ez baziren. Eneki halakorik ez, gero.  Ez nioten, baina, deusik ere salatu, ez ahal ziren gaizki sendituko. Egia erran, ez nekien nolaz untsa sendiaraz, baina entseatu izan nintzen: lekutu behar zirelarik, besarkada pullit bana eman nioten, sagarrak ederki sendituko zituzten. Hola, halako konfientza nahi nioten agertu.

   Pozik joan ziren. Haiek lekutu eta ni laketu, haiek alai lekutu eta ni hortzargi laketu. Esku-erakutsi bat ere eman nioten: zenbatnagi argazki, bai hondartzan eta baita ostatuan ere, ostatuan oroz gainetik, noizbait sagarrak barraren gainean eseririk, baita mahaian eseririk; ez nintzen bakarra izan, ohartu egin nintzen. Egunkarian, baina, doi-doia agertuko zen sagarrartekoa, eta ene begi ñabarra are ñabarrago, o.

* * *

Aimenge jendartean gaizki moldatzen naiz, nahiago maite dituztenei mezuak igorri, nahiago holaxe ene haienganakoa agertu. Neskei ere bai. Gogoko neska parrasta bat badut ezagunik; zenbaitekin elkartu egiten naiz, beti ere haiek gero norbaitekin elkartzekoak: matrailetan pa eta lekutu, eta zenbaitek ahoa paratzen didate ahoragarri, nik baina balekibale matrailetan, beti matrailetan, balekibale, eta Izanen gitun, no !

   Izanen gituk, txotxito !

   Arrebak harriturik dira. Halako anaia pullita badute, ukan, eta ezein neskarekin ez, neskazale porrokatua izanagatik, emaztekari gaitza izanagatik ere.

   Ba omen dut hunetan arazorik, sinapsi gutti, sinapsiak gaizki... 

   Barda amentsetan banintzen gogoko neska horietarik batekin ohatzean, baginen elkarren ohaide; goxo-goxo izan eta noizbait buztan ahoan sartu du, osoki sartu ere, eta egrtu nahi zidan osoki sartzeko gai zela, nor, gauza, ez zela lehena, trebatua zela, iaio, adret buztan kokorreraino ahobarneratzen. Halarik ere, Mamu mehatxua bazelakoan nintzen eta eian ez zitzaigun agertuko, eian amentsa burura nezakeen eta orduantxe itzarri naiz. Harat, amentsetan banekien amentsa zela eta halako mehatxua bazela, hain xuxen aments goxo hori zapuz ziezadakeena.

   Putxas !

   Gero elkartzekoa naiz, Katixarekin elkartzekoa. Bihar bakantzatan joanen da, hura neska bakarra. Gostu-goxtuan izan naiz, plaxent baita, udako arropa arinak soinean karanago. Argazkiak igorriko dizkit.

   -Bazekiat nolako argazkiak nahi dituan. Ukanen duk, ukanen, halako batto bano haboro, to !

   Eta zoriontsu sendiarazi nu. Guziz eskertu diot asmoa.

   Katixa. Hari buruzko argazki albuma ikusi dut berriz ere etxerat baikoz. Honako hau filma balitze, kamerak egin behar luke mamitik orokorrerat, Katixari buruzko albumak utzi hutsunetik gainerateko albumetarat, bakotxak neska baten izena, bakoitxaren baitan neskak beti ere pozik, zoriontsu eta gehientsuenetan arropa gutti, guttito, edo gabe.

   Ezintarzuna. Ezin bakar batekin, aunitz dut maite, aunitzekin nahi egon. Jakinik ere luzara orai hola ari izaiteak bakardadea ekarriko didala, hilik halako agur-ekitaldiñoa bada neskaz gainezka egonen dela aretoa edo dena delakoa, eta ahanztura. 

   Batek jakin !

* * *

Neska parrasta bat dut maite, ezin bakarra maita: parrasta bat dut maite.

   Eta goxo izaiten naiz haien artean, goxo izan eta berriz ere izanen gara.

   Baten batek nahi baldin badu bereziki eneki izan ni oraino ere ohartu ez. Dena den, ez dut uste.

   Zorionez, eta gibelkoiek eta ustezko aitzinakoi modelnoek eragotzi artio, baditut lilitxoak, pornoa eta idiarenak. Mementokotz, hirukote hori, eta egoiten naizen neskekin ezin hobeki, maitasuna diotet, horrek biziki ontsa sendiarazten nu... Ez, laukotea ! Zera: Eskual Herriko Emazteen hondartzako boleiboleko taldea, bikinia gogoko lagun horietariko batek diseinatu baitzuen, eta zeinen maitagarri diren taldekiadeak hura soinean ! Aimenge koi.

* * *

Oraiko aitzinakoi modelnoek gibelkoien puritanismoa azkartu egin dute. Sasitik berrorat. 

   Zorionez, aurtengo Olinpi Jokoetan Eskual Herriko Emazteen boleiboleko taldekideek bikinia dute jaunzten, bertzelako proposamenak bildu dituztelarik ere, hain xuxen musulman talde baten aldetik, gibelkoi talde batzuen aldetik eta ustezko aitzinakoi modelno parrasta baten aldetik.

   Utrimque roditur. Ez, nagi, eko. Bikinia atxik ! Eta jo ta ke irabazi arte !

* * *

Baditut hogoita hamairur urte troñuan eta oraino ere gogoko neska guziak eneki ja-jai. Esperantzara guziz galdurik, ez dut neronen buruaz bertze egiten hain xuxen oraino ere gogoko neska aunitz neronen begiez ikusi nahi ditudalakotz, gogoko neskak begiez huts egin nahi ez ditudalakotz; ororen buru, oilo busti naizelakotz eta bizitzan badudalakotz hainbat afera gogoko ere, bertzeak bertze, eskuara, Eskual Herria, The magnificent Seven, liburuak, uretan pulunp eta urpeko freskotarzuna, gogoko neska bikinia soinean, papo has, pikarrai, gogoko eskualdun neskak... Gabezia handi batzuk goitibeheiti, zutik diraut. 

   Gurasoekin nahi dudalakotz.

   Dena den, amore emaiterat hasirik banaiz, etsi behar dut; ari naiz, ari, usteltzen eta deus gutti egiten dut haren bararazteagatik. Halakoak dakarzki desesperantzak.

   Dena den, non ibiltzen ohi naizen, bertako neska aunitzek desilusionea sorrarazi dit, desengainua, lilurarik ez engoiti, gogorik ez, axolagabekeria bai... Eta bertzaldekoenganakorik ez, ezta pentsatu ere. 

   Ez dut zer eginik. Jai. Kito. gabezia atxiki eta kito. Anartean, gogoko neskak maitatu eta izaiten naizenei matrailetan atsegin bixiko joan aitzin eta, zer nahuxu ?

* * *

Ez du eneki nahi; hainbat oker eta makur ene: jasan eta kito, lepoan hartu eta aitzinet, albait gogaltsuen, albait hobekin, eta egun arrunt batean erre eginen nute eta errautsak pikulitxarat.

   Kito, attu, ttutt.

* * *

 Aurtengo bestetako txosnaldean iazko berber leloa da non-nahi, ttipi nahiz handi: Puritanokeriarik ez. Eraso puritanorik ez.

   Aketz-satiroon txosnarat hainbat jende biltzen da. Bertan Nikaraguako janaria emaiten dugu: Vigorón, Gallo Pinto, Nacatamal, Perrerreque... Eta sandinista zapia ere badugu ikusgai, baita ikurrina eta bertan The Magnificent Seven idatzirik.

   -Sorne, kapixtokirat noan. Ordainduko ?

   -Ordainduko ez hut, ba !

   Aurten, gainerat, halako oihaletxola eraiki dugu eta bertan halako ikuskari erotikoa ere ari gara eskaintzen, baita sabel dantza ere, beronetaz Gisabel eta bere neskak axolatzen dira, hain xuxen Arabiar azokan ere dantzatzen direnak, bortz, boga, bortz neska.

   Ni iruindar banaiz, agerikako iruindar aketzetarik batto eta Iruñean aspaldidanik txosnarik ez, barraka politikorik ez: ezkertiarrak, abertzaleak, ekologistak eta halako jendea oroitu ere ez. Aker Beltz gure taldeak berreskuratu nahi baina tradizionea eten egin da, nihortxok ere ez du nahi: aspaldiko gazte batzuek nahia agertu dute, baina xahar ditugu, atso-agure orai. Atarramendu onik ez. Gasteizen, atarramendu handia. Baionan baliteke geurtz. 

   Ni nolaz nagoen jauntzirik agertuko: bestetako laukidun zapia, baina aurten Palestinar tankerako Palestinaren aldeko taldeak argitarat eman duena, bikiniaren bularretakorik ttipienetarikoa eta gainean halako top ttipia ere gibeletik ikusirik iduri baitu bikiniaren bularretakoa baizik ez dudala soinean, unangonamotx urdina, hegia lits xuri eta tongak, eta ere gerrian zapi gorri Iruñeko bestetakoa (Gasteizkoa gorri ere baditake, baina aimenge iruindar nuzie).

   Aker Beltz, Eskual Herriko aketz-satiroon txosnara. Jes ! Horrat, horrat Eskual Herriko Emazteen Hondartza Boleiboleko taldekide zenbait ! Haien bikinia lagunak zuen diseinatu; puritanoek bertzelako jaunzkera nahi baina neskek bertzelako jaunzkera hori nahi ez (izan zen ustezko aitzinakoi modelno halako bertzelako jaunzkera ere nahi zuenik baina molokot).

   Onki jin kona ! (Lagunak halaxe erraiten du, Bastidako rabudo naizen honek holaxe eta halaxe ikasi diot milikaldirik milikaldi).

* * *

Batzuiek ololaren iraunkorki emaiteko deia zabaldu dute aurtengo udan, eta guk iraunkorki jokatzeko deia.

* * *

Biziko atseginak badira, baita mahain gainekoak. Bai, eta ene korpitzekoak ere -gure korpitzekoak, berauetan hasi eta sar zaitezte emeki-emeki gure hunetaraino: bertan, eskualtarzuna edirenen duzie.

   Eta badakit aunitzek miretsiko duela eta edirenen arrotz ni lan huni lotzea, erran nahi baita, ni -gu- aktoresa porno izaitea, gainerat, lizunenetarik, gorotzik ez gaineratekoei lotzeko ahalkerik ez; eta egiten dugu hurraneko, oro hurbileko. Entseatu egiten gara, bederen.

* * *

Larrutan ahal izaitetik heriotzeari buruzko bidaia luze ari da; larrutan ezin, hunkika ezin, halakorik ez, ez ahal: emazteak nahi ez eta gogoko ezein neskak ez nu ikusten; gainerat, egin ez eta egiterat utzi ez, prefosta ! 

   Eta horrela bizi naiz, ezin sor neronen aukera, halako atsedenik ez.

* * *

Oraiko lankide ezkonduek eta lehenagokoek ere berber gauza erraiten didate aantxu batean:

   -Urrun hadi, to, erraz haserretzen, sumintzen eta oldartzen diren emazteenganik ! Eta jakik amodio aferetan, lanean ez bezala, abiadura goxo dela eta emazteak nahin hainbat haur ukanik aldatu egiten direla, jai ukanen duala. Eta, naski, hik uste duk salbuespena izanen haizela. Ez, nagi ! Eian neskek ez hute haien maite ukanen eta areago goxatuko huten. Agian ! Hobe huke, gero.

* * *

Lagun batek Antonio Machado biziki laket zuen. Delako laguna tupustean eta ezenustean hil zen lehengo egunean, kanapean erdi etzanik hil ere. Bazituen eskuartean liburu bat, Printze ttipia xibereraz, eta paper bat, bertan izkiriatu azkena zera zerasan: haize goxo hau !

   Goian bego !

* * *

Hurraneko bikiniak. Diseinua eta lantegiak Gasteizen eta Iruñean baitira. Eta bi hiriotarik emaiten ditugu eta zabaltzen mundu guzirat.

   Apirilaren hasten paratzen ditugu afixak bi hirietan gaindi; afixa gehientsuenetan neskak bikinia soinean eta banaka batzuietan mutilak. Neskak ageri diren afixa batzuk estali egiten dituzte gibelkoiek eta ustezko aitzinakoi modelnoek; dena den, geroago eta guttiagotan, bai baitigute publizitatzea egiten; halakotz, nahiago dute argazkiak ikusi eta sufritu ezez ez guri publizitatea egin. Aspaldion, aantxu kulot huts gehiago egiten dugu, bikini osoa baino: Mediterraniar alderateko neskek kulota baizik ez dute erosten, et berauek askitto labur. Gure webgunerat hainbat bisita biltzen dugu: bertan dira iragarkiak, telebixtaz eman ez ditzazkegunak, baina webgunean ikusgai eta bisitariak ehunka.

   Eta oro Eskual Herrian eginik, bai hiriburuan baita Gasteizen ere. Zerga ere Eskual Herrian. Oldarraldia orotariko puritanoen aldetik.

   Futitu egiten gara eta badoazke orai beretik pertz handirat kakiterat, a.

* * *

Lanin nahiz etxin, aantxu non-nahi jende aunitz bada keso, kontzo, haserrekor, suminkor, ezatsegin, desatsegin, oldarkor eta UZEIk beharba sinonimo haboro badu bere baitan.

   Leporaino eta kokorreraino aserik naiz halako jendeaz. Nik famelian ere badut halako jendea.

   Halakotz, geroago eta guttiagotan jalgitzen naiz, doi-doia hiribarnerat diska-liburuketa, nonbait halako beharrikia hartu turrustakoa lagun eta kito. Jasaitekoz gerotan, hamaikatxo lankide, familiakideekin ez naiz izaiten: fatxi hutsak dira batzuk eta ustezko aitzinakoi modelnoak bertze batzuk. Ni gogaide ukaitekoz gerotak, azkenek nute, baina ez pentsa: sarri bereizten naiz. Nola jokatzen ohi naizen ? Lehenei adarra jotzen diotet eta bertzeei zertan naizen ados eta zertan ez. Kito. Eta au plaisir, ekus artio, bertzaldi bat artio !

   Etxen naiz; igerixkagia atzo ikuzi nuen eta, plunp, urpean luzaz hirur metra beheiti eta bertan luzaz. Izigarri freskaturik jalgitzen naiz belartzerat, hunak izigarri askaturik, ilun gogoa sartu baniz, argi gogoa etzan naiz belarretan, luze-zabar pikarraigorri, goi aldeko txaleteko gomit zenbait eni soz. Futitzen naiz. Uzki-txondor-pottotak haien ikusgarri. Zernahi argazki egin diezadakete, eta ez preseski gizonezkoek: emazteak dira haboroxenak. Jeloskor edo.

   Zein antonimo dute abiaduran aipatu izenondoek ? Halako jendartean neroni nahi; izurritetik honat, geroago eta zailago dut halako jenderik edireitea. Nekez. Aitzineko egunean lagun batek salatu zidan ezen neskarik ez duela gogatzen eta batto gogatu eta keinu batzuengatik, imentzio zanbaitengatik segapoto bidezko solas batzuengatik hauteman zuen delako neska badela keso, kontzo hutsa bere solasetan, suminkor, murrukutun eta halako, zinez bihotz on-onekoa izanagatik. Delako lagunak gozoa putzuan aments eroen moduan eta Arrunkeriarat bihurtu naiz, burumakur eta buztana apalik ixtapean bihurtu ere, Internet bidezko nesketarat bihurtu ere

   Anartean, aimenge lo goxoak ere nau kontsolatu, paninak eta lo goxoak, eta Concas alderat nu joan, Okzitaniarat alegia, Albirat ez.

* * * 

Oraiko lanean geroago eta hobeki; aitzitik, oraiko neskarekin geroago eta makurrago. Hirur lan ukan du eta guzietan geroago eta hobeki; hirur neska ukan dut eta guziekin geroago eta makurrago. Oraiko lanean hobeki, baina kontratua arramaiatzaren erdialdean kito, eta nik uste knaporaturik eta neskari eko erranen diodala: goiti pikatzen duten burgoi, putz-hantu horietarik bilakatu da lanean halako ardura eskuratu diotenez geroztik honat. Izaba bat badut eroetxean lan egiten baitu eta bertan hasi zenez geroztik honat bertzelakatu egin da. Orai badugu, keso, kontzo hutsa, murrukutun horietarik, muturra beti beltzik, haserrekor, suminkor oldarkor horietarik; kosinoek, bereden, halaxe erraiten dute aldatu dela, guziz bertzelakaturik dagoela, haiek haur koxkorretan nolako zuten ama eta orai nolako, eta aita kokorreraino aserik da. 

   Tenorez ari naiz. Ez dut neskarekin nahi. Neroni nahiago. Hirugarren neska da. Ez dut uste habororik ukanen dudan. Inguruan zer nolako neska saldoa dagoen (hauteskundeen emaitzen arabaera, hamaikatxo botu fatxi, hamaikatxo bertako eskuindar, hamaikatxo gorri izanakoei, hamaikatxo eskuararen aurkako, hamaikatxo ustezko aitzinakoi modelnoei, hamaikatxok bozkatu ez, erran nahi baita, eskuindar, hamaikatxo serorantzekoei, erlisionezkoei eta halakoei...). Tirrit !

   Atzo, bi neskarekin eskuaraz ari eta halako neska taldekoei guri aitzi, leun baina aitzi: kideek zieten ihardetsi, ni ixildu, balekibale, ez ahal zidaten erasorik leporatuko. Kideek ni besotik heldu eta bertze norabait joan ginen. 

   Halakoetan, nik neskei ezin iharduk, baina mutilei ere ez, bilduko baitut tokata edder oroituko bainaiz neronen bizi guziuan. Halkotz, ixildu behar beti, pairatu eta ahoa hetsi eta bertan hortzaginak xahu, oso eta onik. Behin izan ezik, villavesan, bi pottikori bi mutilek aitzi: pottikoen alde hasi nintzen, bai baitziren erasotzaileak bi umegorri egia erran. Jende gehiagorik ez villavesan. Erasotzaileak hurrengo geltokian beheititu ziren hiruroi zernahika.

   Ene !

* * *

Izaiten naizen gogoko neskek badute en´ondoan intziririk egiteko bidea, oihuxkarik orobat, eta bada bide horri lotzen denik, eta bertze noizbait berriz ere lotzen denik. Zeinen dudan maite gogoko neskak en´ondoan intzirika nahiz oihuxkaz hastea ! Maiteen dudana da, aukeran, egileak berak baino ere maitego...

   Luzaz hala, otoi, bizia !

   Gasteizko Aihotz plazan barda holaxe ari izan diren birekin naiz orai -haiek komitateetarat joan dira-, eta zeinen zoriontsu sendi naizen haiek pikarrai bata intziririk intziri eta bertzea oihuxkarik oihuxka; gaiznezka egin dutelarik, erriz karkailaka. Geroko loa haiekin egote hutsa bezain biziarazle huts.

   Aihotz plazan orai, Gasteizko bestetan orai; orai arropa gutti soinean haiek. Bata Bastidakoa eta bertzea Sartagudakoa, iaz Iruñean ezagutzak eginik.

   Reloj, no marques la hora... 

* * *

Hiriko bestak. Bestetan jende aunitz eta karrikan luzaz, egunaz nahiz gaiaz.

   Oro alaitarzun. Ohoinen bat ibili da, baina deus gutti ohoindu dute: berauek jai eta jendeak jaia. Eni Palestinaren aldeko zapia ebatsi didate, galdu ez, ebatsi. Eian ebaslea Palestinaren aldeko den, ni baietzean naiz: arras gutti eman dute argitarat eta jende aunitz bilaka, bilaka eta ezin kausi.

   Bero handia egun oroz, gauak fresko; egunaz, arropa gutti, gaiaz maripulisa soinean, baina soinetik gonamotxa edo galtzamotxak eta sandaliak erauntzi ez.

   Erlisionezko jaiak guttitto; plaza nagusiari erlisionezko izena ekendu eta Plaza Zaharra orai, lehenagoko izena baita. Erlisionezko iduriei ere dantzarik ez.

   Ezagutu ditudan bi neskeki bihar hondartzarat hainbat egun pasa. Bi neskak bertaraturik bertako baitira, baina kanpoan bizi.

   Karan, goxo, gisako, plaxent... xarmengarri !

   Bejondeigula !

* * *

Ene hirian gazteok urtegitik edo igerilekuetarik itzuli eta Alde Zaharrean mutilak bainujauntzia baizik ez soinean ibiltzen ohi dira eta neskok bikiniaren bularretakoa, kulota ez, galtzamotxak edo gonamotxak baizik, eta denok tongak, sandaliak edo, erran gabe doa.

   Herriko Etxeak oraino ere ez du eragotzi, deusik ere ez. Aitzitik, itsas hegiko herrixka haboroxenetan eragozpena handi da, ustezko onespenaren zaintzaileak barrandan.

* * *

Zer izan den makurrena hiriko bestetan ? Hamaikatxo ekitaldi erlisionezko -dantzak, omenaldia, meza, lili eta nik dakita zer, ustezko aitzinakoi modelnoeek ere eginik-, puritanokeria nagusi izan omen da, jende arras guttik gogatu du, mutilak entseatu ere ez, balekibale, hamaikatxo lapurreta, bilaxka zenbait, hirur sexu eraso, erdara nagusi...

   Aurten, bestei erlisionezko izenaren ekentzeko ekimenak jai, baita Plaza Zaharrari izen honen berriz emaitekoak ere (eta eskuaraz baizik ez).

   Gibelkoiak eta ustezko aitzinakoi modelnoak batean erlisionezko ekitaldi aunitzetan. 

   Usaiako Muxukaldia izenekorat, arrotzak baizik ez, bertakook guttitto; artean, orai laur urte bertakook baizik ez, edo bertakook nagusi.

   Ohartu naiz, hirugarren egunetik harat, karrikak mutilik gabe gelditzen direla; berauek hondartzarat joaiten ohi dira, bertarat bakantzatan, puritanismotik at egoiterat, ustezko aitzinakoi modelnoek eragiten duten puritanismotik ere urrun. 

   Ni gelditu egiten naiz, eta neska batzuk lotzen zaizkit, baina kasu mikorik ez: ez ahal didate leporatuko gezurren bat haserretzen baldin bazaizkit, egoiten baitira edantxerik. Et-et-et ! Kasu, gero ! Nahiago dut gogatu ez, ezen ez izana ez denik leporatu. Op-op-op ! Neskak ikusi, solastatu, irririk egin eta bertzaldi bat artio matrailetan potta emonik, edo ez, hori ere irriskugarri izan baitaiteke.

* * *

Hirian erreka eta berau garbi-garbi eta bertako hegian aimenge sagarrak agerika. Nihaur, baina Alde Zaharreko gogoko mutil bat edo bertze elkartzen zait nihaur ikusirik. Neronek gomitatzen ohi ditut ene kantin gelditzerat. Zenbaitetan, zazpi mutil eta zortziok elkarrekin, eta denok jokoan, besobaloian ere (besobaloian bikiniaren bularretakoa jaunzten ohi dut, ez onest agertzeagatik, baina ieri ari izaiteagatik, sagarrak ikara ez, alegia).

* * *

Erreposki baina segurki gure tarranta aitzinet ari; azken geldialdian, bina turrustako hartu dugu, gidariok alkoholi gabeak.

   Orai, Zikuniaga dugu gidari, aimenge haren ondoan eta gibelean Mellea eta Concetta. Biok Zikuniagaren italiar lagunak, Gasteizko bestetarat jinak; ni hirurek ninduten gogatu, hain xuxen Tragosen bertan egiten baitu lan noiztenka lagun baten semeak.

   Campobassokoak -Campobassoko baitira italiarrak- gibelean, eta bertan pikarrai, beroa hain handia baita, bertzeok arropa gutti soinean. Oraino ere badugu bertze geldialdi bat, hemendik bi orenerat eta azken puska.

   Hirur asterentzat bagoaz. Berau tarte pullita. 

   Siamo molto contenti. Bi eskualdun eta bi italiar, hirur neska eta laurok. Orai artio,  dena ari da gogoangarri. Gogoangarri izanen ahal da gerokoa ere. Agian !

* * *

Bakantzetarik itzulian gara. Hondartzan aantxu hilabete eman dugu, loa halako apartamendu batean.

   Bakantzetarik itzultzen ari eta aimenge bertzordunaniko aments handi bat beterik.

   Laur izan gara, hirur neska eta laurok, hirur neska eskualdun eta laurok, hirur andderus eta halako akerbeltza.

   Iragana ez da dolutarako; alabaina, hamaikatxo aldiz ttottotu naiz apartamenduko sukaldeko mahain gainean pikarrai, hirur neskak kataderetan, gogokoen ditudan bikiniak soinean ttottotu ere, eta nahikara ttuztatu dizkidate buztan-izterxaguak.

   -Eta noiznahi diagu eginen !

   Biziarazi egiten nute neskek eta guziz eskerturik nute. Usu bakarra baizik ez dut ikusiko, babazorro baita, Zuhurne; bertze biak iruindar, Erlea eta Eunate, alegia. Elkartu eginen gara laurok harzara, elkartuko garenez !

* * *

Mutila badugu kanpoan. Barnean guk badugu paztiza prestik, harendako prestik.

   Udara ez da sekula santan ere joaiten paztiza fresko-fresko edan gabe (zenbaitetan itsuski ere, guttitan baina).

   Poz-pozik hartuko dugu laguna. Igerixkagia ere aratz; belarra atzo moztu genuen eta, arren, halako Bidarrai usaia bada; guk bikiniak hark laket dituen horietarik. Urtaturik gara, garbi-garbi; uzkiziloa garbi-garbi. Uzkizilo, ez uzkixilo, bai baitugu handi, bertan hunenbertze aldiz bildu baitugu buztanik orai artio.

   Hirur neska gara. Tresponden gara. Araban. Gainkatu behar gitu. Gaia elkarrekin iragan eta bihar Allotz alderat joko dugu astebeterentzat.

   Mereziko du, mereziko duenez !

* * *

Buztanak gainezka egin behar... guk ahoak prestik ditugu... Horrat, horrat... Honat txotxeko salda beroa ! Salda beroa, egun ere bai baita guziontako ! Ziliporta, ziliporta gaitzak ! Tzapasta eta txapasta, txotxito !

   Haren saldaren beroa eta goxoa ! Ikimilikiliklik !

* * *

   -Panpinarik ez ?

   -Ez.

   -Eza ?

   -Ez.

   -Jes !

   -...

   -Futxo !

   -...

   -Apoa !

   -...

   -Apokume !

   Bertze lankide batek:

   -Hobe duk, tto ! Gu denok edo berex gituk edo dibortziaturik...

   Horiek guziak eta lehenagoko lankideak ere, baita iazko udakoak; iazko udako lankide gehianak emazte ziren eta haiexek ere baziren berex edo dibortziaturik.

   -Edo noizbait panpinarik baduk, noizbait atse-atsegalerik nahi ez badu, hobe duk bereizi, nahi ez badu, jai.

   -Hi izan hadi beti harekin goxo eta gogor, mementaren arabera; gainka zak noiznahi, ase eta bete zak...

   -Egik ahalkegabe okitu ! Egik...

   -Egik atse-atsegaleetarat lehiatsu, halako ez direnetarat uzkur, eta hi halako ez direnetarat ere lehiatsu, hala nola, lisatzerat eta jateakoaren adelatzerat...

   -Ez duk ororen sendagailu, baina hobe hola. Hik egizkik lan horiek oro eta gainka usu, usu eta izerditaraino, izerdi egin dezala, indar xotx-xotxik gabe bara dadila...

   -Xikokari gaitza bilakaraz !...

   -Baiki !

   -Orai, gainerat, neska parrasta batek badik maite Porno...

   -Udara bada, lotuko zaian neskari proposa biharamunean halako biluzle belartzarat joaitea: horrek neurri pullita emanen dik.

   -Semeak udan baizik ez omen dik gogatzen eta halaxe jokatzen ohi duk.

   -Eta ontsa ?

   -Biziki ontsa ! Neskek nahi, eta beti eian lagunen bat ere joan ditakeen haiekin, eta semeak baietz eta semea beti ñorian gogoko neska pikarrai artean.

   -Zorioneko eskuak hunkiturik semea, arren.

   -Baiki, to ! Baiki !

   Eian, ba. Eian, ba.

* * *

   -Xo ! Ari gituk...

   Lagunak jin egin ziren ene ikusterat eta, bidenabar, lantokirat. Mement horretan lesbianazkoa ari ginen grabatzen. Nik zirelako lagunei pikarrai egin nioten batzarri. Arazorik ez: Eskual Herrian usu joaiten gara udan norabait pikarraitu eta ekheerritan egoiterat.

   -Berdin bazaizue, segi eginen diet.

   -Bai, bai, prefosta !

   -Ziek egon hor.

   -Akort, moñoña.

   -Nik uste oren erdixka eta kito.

   Sei orenez ari ginen ordua artio jo eta ke irabazi arte.

   -Bo, no, nahi duzielarik egizie gainezka eta kito !

   Zuzendaria halaxe mintzatu eta gainezka eginen genuen, eraginen genion elkarri. Ene tirria-enebeien izigarrikoa !

   Eta lagunek gaiznezka ikusi ninduten, berriz ikusi ere. Alabaina, koi ditut, koi: ene grabazionerik ez dute huts egiten, elkarrekin ikusten ditugu zenbaitetan.

* * *

Eta, sinets, jakin zazue ezen oraino ere badela emazte senarrei arreske dihoakionik. 

* * *

Pikarraitzeko zinez tirria biziki handia banuen, handi-handia, eta hementxe naiz, amentsetako Eskual Herrian naiz, Albinan naiz, Araban. Gasteizko bestetako azken bi egunetan izan naiz eta orai lasaitarzuna, jabaltarzuna.

   Ontsa.

   Burrasoak ongi dira, pozik alaba maitea etxen sartu delakotz, oro eskuzabal beti.

   -Bazkaltzerat jinen nun, amatto.

   -Hiruretako ?

   -Mahaian, hiruretan ttanko.

   -Ontsa dun, laztana.

   -Kasu bidean.

   -Kremara hartu bai ?

   -Bai.

   -Har harzara ere han.

   -Bai.

   Albina, Arrangua, Allotz... eta Leurtzan ere bai, arazorik ez, orai artio ez, bederen.

   -Bikinia soineko amerikar futbolari nuk.

   -Zer ?

   -Zer haiz ?

   Halaxe erran nioten. Halaxe, baina xuxen jakin ez eskuaraz nolaz erran. Halarik ere, entelegatu egin zidaten.

   Jagoneti galdeginen diot.

* * *

* * *

Aldarrikapena dela diote batzuiek eta ez da puritanokeria baizik, estaliago izaitea baizik. Nolako lan ederra ari diren egiten gibelkoiak eta ustezko aitzinakoi modelanoak !

* * *

Buying naked. Telebirtza saio EEBBetakoa da. Zeinen den zapartingarri nolaz moldatzen dituzten iduriak sagar-zilborpekoen estaltzeko, popak ez dituzte estaltzen ohi.

* * *

Emaztea helmenean dut, arropa arina du soinean -udara da-, baina ezin hunki, ausartatu ere ez, balekibale: ez dut arreske, sekula santan ere ez zait arreske hurbiltzen, arreske ez, bero ez... Beharrik Internet bidezko neska parrasta baitut ikusgarri, baita geroko idiarena jotzea ere ! 

   Emaztea ondo-ondoan eta ezin, ez ahal !

   Eta hurbildu egiten ohi zait, baina sekula santan ere arreske, sekula santan ere atse-atsegaleketa, uzkur baitzait likiskeriarat, irriño egiterat.

   Hobe dut ixildu, ezontsa gorde eta atxiki, ororen buru, ez dut norat joanik, non koka, non eser; hor kanpoan jai. 

   Ze nahuxu ?

* * *

Gogamenezko atxikitzea.

   Gogamena izigarri ibiliz atxikitzen ari bainaiz: hamar urtez larrurik jo gabe, deusik ere ez; gogoko neskek ez nute ikusten, hamaikatxo izanagatik.

   Atxiki behar, beharko atxiki, gero !

* * *

Goiz osoan telebirtzaz zera: Larru has bizi nahi naiz eta Larru has eta lotsaturik deitu saioak. Goiz osoan. Aantxu: pixkirrin batez Eskualdunak munduan eta bertan neskak oro bikinia soinean, edo agertu diren bertze neska batzuk ere bikinia soinean, bai baitziren ikusi ditugun saioak Ozeano Barean.

   Neskak noizbait erran dit eian bazkaldu aitzin utziko nion buztanaren jaterat, vermouta lagun. Nik baietz, prefosta, baina loak hartu nu.

* * *

 

Zenbat urte larrutan ari izan gabe ? Hamaikatxo, eta azen ontzeko buztana hetsi ez zait, ba, doi-doia txiza egin dezaket eta kito, zorionez txizaren egiteko arazorik ez.

   Dena den, ikusezina naiz, hutsaren hurrengo, ezdeus huts hutsala eta ez zait axola buztana hetsi izana: atarramendurik ez, jai.

   Lankideek, berauek emazte, harritu egiten dira:

   -Ni ezkondurik niagok eta arras ongi, baina halaxe ez banintze hirekin, to.

   -Zin-zinez ari haiza ?...

   -Eta ez haiz erotu ?

   -Eta zer egiten duk ? Hago, hago: Pornorat jotzen duk eta neskatarat...

   Halako solasak ukanak ditut, orai ez, bai badakite nolaz ari izaiten naizen.

   Ez dakit zer egin ta nola kontsola; halarik ere, ni beti neskekin atsegin eta begitartetsu, bai baititut maite-maite, urrixakoi porrokatu naiz.

* * *   

"Oso hola nahi nian, maitea !"

   Ohatzetik jaiki baikoz, a nolaz eriden nuen etxeko neska ! Zeinen zegoen jorik ! Bai baitzen ontzi xahagailua hondaturik. Putxas !

   -Hortzak xaha, to, pikarrai, haugi sukalte-xokorat, bertako mahain gainean ttotto eta net karraskan ttuztatu eta milikatuko ditiet buztan-iztersaguak !

   Halaxe egin nuen, gogotik egin ere, eta neskak gogotikago egin zidan egin nahi zidana.

   Jorik delarik, berehalaxe nahi ukaiten nu jokatu, edo neronek joka dezadan nahi, orobat da: gogoko ditudan bikinietarik batto jauntzi eta emaitea daukat emaitekoa.

   Egundainoko salda beroa jaurti nion ahorat eta noranahi, orduan ere bazen haren.

   -Oso hola nahi nian !

   Halaxe adierazi zidan ene printzesak; eta mekanikara ez zen hondaturik, gaizki hetsirik baizik.

   Bravissimo !

* * *

Ez, nagi, eko.

   Alta, zenbaitetan, bai, ua, baiko.

   Izigarriko atsegalea hauteman nien eta on-ona izanen zitzaidan hori.

   Begiratu egiten ditut; gogoko ditudanak egiten ditut: haiexek jokatu, haiexen arropara lisatu eta haiexendako janaria adelatu, eta jan-edanen erosterat joan eta gure ganbara txukundu. Bertzerik ez, ez dut bertzerik egiten etxen.

   Haiek etxen beti daude arropa gutti soinean, guttitto, udan pikarrai: ni, arren, usu emeske.

   Burrasoak pozik daude ikusten bainute pozik; haien ait´et´amak haien pozarekin ere pozik.

   Luzaz, luzaz holaxe, otoi !

   Agian !

* * *

Neska aunitzekin elkartzen naiz, asko lagun badut, eta ezeinek ere ez du enekin larrutan nahi. Beharrik, zorionez,... (zerorrek segiko duzia perpausa ?)

* * *

Aurtengo udara eman dut osoki ilustratzen, uretan eta neskatan blai. Gabeziarik ez. 

* * *

Bisean biseko oinbidean, bi neska eder -bi neskax´exer- eta argazkia egin diotet. Udako itxura osoa bazuten. Ohartu egin dira eta eni agurka hasi. Nik potta igorri diotet eta Eskarrik anitx ! keinua orobat.

* * *

Ordinagailu bidez jarraikitzen nitzaion neska irakurzale porrokatuari entzun diot iazko uidara eman zuela etxeko igerixkagian eta ondoko hondartzan irakur eta irakur. Neronek ere bai, bai iazkoan eta aurtengoan ere, baita neskatan, neskaz inguraturik, eta denok arropa gutti soinean, guttitto, irakur eta irakur, juretan plunp, baita ene mihi-buztanak haiengan plunp.

   Aurtengo udara oraino akitu ez; lanean, larrazkenaren abiaduran hasiko naiz. Neskak batzuk desagertu eta bertze batzuk agertu, eta guziekin harremana atxiki, guziekin esker oneko, guziak beren eskuko... Ez dakit zer den gabezia: lana -gogoko lana ikarzola batean-, liburuak eta neskak, baita osagarria sasoian. Burrasoak pozik aimenge nahikara ikusiz (ahalara guttitan).

* * *

Udan hainbat neskari iraganarazten ditiotet egunak larrutan; udarik ez eta bertze sasoiak iragaiten ditut eneki nahi duten neskei denbora luzearen larrutan iraganarazteko egunak noiz helduko zai.

   Xuxen idatzi duta perpausa ? Hala ez bada, norbaitek xuxen diezadala, plazer badu, eta, otoi, beti ere ekialdeko eskuaraz.

* * *

Bakardadea, zokoratzea, nahi dudalakotz, nahi dudan lekuan edo, eta eneki nahi duten gogoko neskekin.

   Aurtengo udan, Arabako Errioxan, Eskual Herrian, Bastidan hain xuxen ere, eta gogoko hirur neskarekin, berauek hungariar -hirurak blonda, begiak argi-, aimenge Bordeleko, arrunt.

   Usu joaiten naiz Ipar Eskual Herriko iparraldeko herrietarat eta aurten ere nahi nuen Hego Eskual Herriko hegoalderat. Iaz, Sartagudan izan nintzen, izan ginen bortz.

* * *

Nahia. Eian halako sari pullita eskuratuko dudan eta, gehiena etxekoei, berauk pikulitxarat igorri, baita fameliako bertzeei ere, eta, beraz, guttiena harturik, desagertu.

   Halako xantzarik ez eta oraino ere atxiki behar dut, begitartetsu atxiki. Hor konpon ni, antola nadin hor, berma hor.

   Ze nahuxu ?

* * *

Halako sari pullita eskuratu eta bertze norabait joanen naiz; bertan, izkiria eta izkiria, eskuaraz izkiria, eta beti ere gogoko neskatan blai, neskak ariko duten leku batean.

* * *

Ospitalean izan naiz eta pikarraitu behar. Ez da arazo. Uda aantxu osoa emaiten dut pikarraigorri eta askitto belzturik nago; halarik ere, zenbaitetan, bikini osoa jauntzi behar eta sagar-ipurdi-pottottaldeak ez ditut honen beltzik, beltzik bai baina ez hain beltzik. Galtzarbeak zuri ez baina xuri bai.

   Halakotz, ospitalean ahalkerik ez. Bigarren aldia da eta ahalkerik ez. Nik ahalkerik ez eta artazaleak futitu egiten dira beltzik oten naizenz, futitu, eraz, taxuz eta pulamentuz artatu eta ontsatu ninduten lehengo aldian eta oraikoan ere eian, ba. Nik baietz uste. Halaxe balitze !

* * *

Laket ditudan neska pornoek badute larrutako dohaina, dohainak badituzte, ukan !

   J´adore !

* * *

   Oraiko lankideok badugu gauza bat berbera baita: senar-emazteek usu ukaiten dituzte atse-atsegaleak gogoan, usu ibiltzen dituzte gogoan zeren egiteko atseari lot eta nolaz hobeki ase atsegalea. Nik emaztea badut beti gogoan eta hark usu elkarrekiko atse-atsegaleak ukaiten ditu.

   Gazte gara denok, haurrik ez, burrasoak ontsa, lanean gogaltsu. Eian zerk-zeinek zapuztuko !

* * *

Gramatika pornoa (I).

-Honako hau buztana da eta horrako hori pottotta.

-Honako buztan hau haikaturik da eta horrako pottotta horren goigoiñoa bero-bero da.

-Honako buztan hauek gainezka eginik dira, oraino ere badute salda bero xortaño bat dilindan; horrako uzki horiek guziz erlaxaturik daude, guziz nasai, arren.

-Honako bi pottottok arreske daude.

-Honako laurok sagar edo txondor dira, eta buruxut ditugu laurak; horrako laur iztersagu horiei ondoko neskek biloak ekendu dituzte.

-Honako neskok eta horrako mutil horiek ixtapeko biloak erras mozturik dituzte guziek.

-Honako hauek oro ailart dira eta, artoski egiten badun so, neroni ere ikusiko nun tartean.

-Argazki hau iaz Corn Islanden izan nintzenekoa da; ohartu haiz neskak ageri direla larru has. Harat, ohar hobeki, ohar artoskiago eta aimenge ere ikusiko nun, artean askitto xuri, baina, bai bainintzen aantxu bertaratu berri.

-Larrutan ari izaiten naizen mutil guziek artoski egiten diotete so ene titiburu-nafarrilarrei eta ohartzen dira hirurak txutrik ukaiten ditudala, hirurak nahiant, beti nahiant.

Bi neskak hor eta aimenege heben. Elkarren eretzez eretz ginen, hirurok astozuriaren gainean belauniko emanik. Haik sagarburuak xut, nik buztana halaxe. Argitasuna handi. Elkarri enjogi ginen, haiek eni, ni haiei baita haiek elkarri. Ondoan bertze laur langile, hirur neska eta mutil bat, laurek arropara arin; neskak arropara arin, beraz, eta horrek areago ninduen emeske. Bertze hirurok amontegin bapo ibiltzeko prestik.

   -Ekin !

   Eta elkarri ekinean hasi ginen.

* * *

Bekoz beko bizi gara, eta udan ikusten dut pikarrai ibiltzen dela etxen eta halaxe ateratzen dela zabaltzarat.

   Iaz artio, halako bikotea bizi zen eta aantxu ez ziren zabaltzarat ateratzen; udan ere ukaiten zuten barneko argia arratsetan izekirik; mutila ez zen ekheerritarat ateratzen; aitzitik, neska bai, baina guttitan eta halako bikini gorri askitto zabala soinean.

   Oraiko neska ahalkedun ez, eta hamaikatxo aldiz badut segapotorat bildurik, i.

* * *

Zoriontsu naiz, hainbat neskaren artean egoiten ohi bainaiz, berauetarik hainbat gogoko baitut, eta gogoko hauetarik zenbait jokatzen ohi dudalakotz, jaoka ditzadan nahi ukaiten dutelakotz. Hola ezin zoriontsu ezin izan, gero !

* * *

Neskak karan eta elkarrekiko saioa karan ere bai. Bertan zeinen luzaz ari izan dira intziriz eta oihuxkaz, hatsanka nahiz hatsanko, izerdi-zurrstaka. Bai baitira maitagarri, udan aunitzez maitagarriago.

   Gogoan beti atse-atsegaleak; liburuak, zinemara, antzerkia, kantaldiak... kulturara gogoan, erran nahi baita, makurbidetik albait urrunen egoiten dira, gara.

   Probestu behar, gero ! Tenorea baliatu behar, gero !

   A peste, fame et bello liberanos, domine, baita neke-nahigabe-atsekabe-galbide-makurbide eta halakoetarik ere !

* * *

Zenbat parada bihi egiten dudan huts ! Ez baitu gogoko ezein neskak eneki larrutan nahi.

   Hamaikatxo neska dut laket; ni ezeinek ere ez nu laket. Halakotz, huts eta huts, hutsik huts... Halakotz, atxik eta atxik, hor konpontzen naiz, beharko konpondu !

* * *

Begiak zabaldu ditut eta hortxe dira bi neskak, ez alde banatan, ene eskuin aldean baizik, haiek elkarren ondoan, elkarren ondoan eta luze-zabar, zerraldo-zerraldo.

   Croissantketa joanen naiz.

   Urtatu eta behereko saltegirat. Ahotik ezin utzizko croissantak ukaiten dituzte. Halakoxeak dituzte croissantak eta nik goian, ohatzean, bi andderusa maitagarri, bi-biak pikarrai. Eta pikarrai agertu dira kafearen egiten ari nintzelarik...

   -Egun onik !

   -Gisa berean, no ! Loa untsa ?

   -Biziki untsa !

   -Bizi-biziki ontsa !

   -Eian, ba, zoazte urtatzerat eta zabaltzan askalduko gitun.

   -Elkarrekin urtatuko gituk, gurekila nahi ?

   -Estimaturik dioxu, harturik bezalaxe. Urtaturik nun. Mementoan bardakoa askitto dinet.

   -Untsa duk.

   -Heldu gituk.

   -Biluzik agertuko gituk askaltzerat.

   -Ez nian bertzelakorik espero.

   -Sarri artio !

   -Aurkitto artio !

   Zeinen diren ailart, lilitxo eta julis peto-peto bezain pijo-pijo !

* * *

Larrutan bide berriak jorratu nahi eta ezin: neska guttik nahi du eneki eta neskok bide berririk landu nahi ez, bide berriok gauza bitxi edo nik dakita zer ez izanagatik, entrabaleko izanagatik, arrunt baina ahalkegatik ez sobera ibilirik.

   Bo, ze nahuxu ? Sexugintzaz kestione, bide berrien jorratzearena ez date baliagarri. 

* * *

Seamus O´Oneilli bezalaxe agitu zitzaidan eni orai bi urte eta geroztik nahi hainbat neska maitagarri badut ondoan eta edderki daude, edderki begiratzen ditut, eskualdundu ere egin ditut.

   Hamaikatxo milioi. Burrasoek etxe berria dute, osagarriaz kestione baina, aldaketarik ez: publikoa, beti publikoa, loba nagusia ere bai, berau Unibertsitate publikoan, NUPen hain xuxen.

   Nahi hainbat neska maitagarri, sosek pattarra zelaitzen baitute. Nahi hainbat, eta sobera ez: gutti, guttitto, eta oro haiei, haiei emanahala. Haien maitatzea askitto dut.

   Eta nahi hainbat liburu etxabolan, berau igerkaxkia eta guzi, eta  Iruñe nahiz Iruñe Gasteiz inguruko hainbat lekutarat usu, udan izan ezik, udan hondartzarik hondartza, neskak pikarrai eta pikarrai, edo sagar-agerika noiznahi.

   Eian osagarria atxikiko dudan, eian osagarriak ez didan huts eginen, eian...

* * *

   Hiribarnerat joaiten naizen aldikal, edo txandrian berdin, egitekoa egin eta entseatzen naiz jenderik gabeko karriketan gaindi itzultzerat, ez baitut nihortxok ere ikus nazan nahi. Udan izan ezik, eta udan ez naiz hola jokatzen udako neska maitagarrien ikusteagatik.

   A, zenbat neska maitagarri noiznahi eta non-nahi udan ! Zenbat dudan laket udan ! Hil nahi ez banaiz da halako neskak ikus ez ditzazkedalakotz.

   Horrelakoa da bizitza eta egiten dut behar dudana: gogoko albait neska gehienak ikusi, haien ikustez goxatu, hunetan sartu eta bertan gorde... Hola lepoa arinago dut eta hobeki segi dezaket aitzinet.

* * *

* * *

Guk, horrako neska horiek eta bortzok bizitzan bapo amontegin ibili baizik ez gara egiten. Horri esker bizi gara, horrixe esker dugu osagarria ongi, bai baitugu zeinek arta, bai baitigute erazko, taxuzko eta pulamentuzko osagarriaaren artazaleei zeinek ordaint.

   Luzaz halaxe balitze !

* * *

Aantxu taigabe xikokan ari diren urdaxka pornoak dira horrako neska horiek oro, baita aimenge ere.

   Bizitzako bide batzuek elkarretaratu egin gituzte eta xikoketxean gara, bertarat bilarazi gituzte, xikoketxerat alegia, eta etxe hau Eskual Herrian da, Europan da. Hain xuxen, Okzitania, Kantabria, Burgos, Errioxa eta Aragoa mugakide.

   -Laztanok, ezin hobeki jokatu nuzie. Ez nian halakorik espero...

   -...

   -Hobeki egin didazue !

   Iziarazi behar bainituen.

   -Aizue, ziek zeri uste duzie emaiten diotela heben botoa Chavezen aurkakoek ?

   Xuxen ez zekiten, nik ere ez dakit, baina, naski, eskuindarrei: Eskual Herriratzen diren kubatarrak, pinoleroak eta venezuelarrak eskuindar dira. Putxas !

   Kaka gure ? Ez ! Kaka haien, gero !

   Nik anartean pulamentuzko zerbaixka sartzen dut pottottan; hainbat mutilek nahi didate sartu, neska batzuek ere mihia. Aimengek mutilek sar diezadaten nahi, baina lesbianen iduri pornoak bizi-biziki maite.

   Bizitza aitzinet eta xahartu aitzin -ama izan aitzin-, intziririk intziri, oihuxkarik oihuxka, gero ama eta ama izaitearekin nekeak hasiko dira eta, hondarrean, xehekagailuko haragi, txitxi baizik ez naiz izanen, orai itzal eta gero hauts.

   Kito, attu, ttutt.

* * *

Osoki arrailturik naiz. Osoki. Eta halaxe nagoenez, etxerat neskak du gidatu, berak nau etxen utzi. Ohatzeraino nu lagundu. Berak nu biluzi. Berriz ere ! Alta, orduan, lo hobeki eginen banuen. Eta etxerat itzuli da.

   Zer sartu diodan neronen buruari honen arrailturik egoiteko ? Deusik ere ez, ja ere ez, fitsik ere ez: neskak dit sartu -ez-, neska eragin egin dit. Zer, baina ? Hirur orgasmo, hirur, higa.

   Ene akidura ! Nolaz dudan buztana, berau hain jorraturik !

   -Bihar eguerdiko jinen nuk eta txandriako usaiako ostatuetan ibiliko ahalko gituk...

   -Bai...

   -Bihar igante, txotxito !

   -Bai... Aperitifa...

   -Ni ikusi eta erradak The bitch is back, Kingsmanen bezalaxe, My favourite lovely bitch is back.

   -OK...

   -Orai, ixu lo, ixu goxo lo zapi xuritan eta mantre xai artean !

   -Akort...

   -Gai onik igar !

   -...

* * *

Gramatika pornoa.

   Aurtengo udan neska bakotxari baizik ez diot mihia uzkian sartu, bakotxari, eta oraino ere ari zait sartzerat uzten, baita galtzarbeen ttuztatzerat.

   Aurtengo udan mihia uzkian biga-bostetan sartu diodan neska ezinago maitagarri da. Zeinen naizen zorioneko ! Egoal ukan dut, badut oraino ere.

   Bizpalaur lagun baditut. Haiek Iruñean bizi dira. Iruñean bizi ditudan lagunak geroago eta likitsago dira, geroago eta maiteago ditut, arren.

   Ohaideek egiten dituzten intziri-oihuxkak biziki interesgarri dira, haiei halaxe ikustea kitzikagarri, n lekuko izaitea eskertzeko.

   ...Badakit zer nahi didan adierazi, nahi dunala eneki jin udako bakantzatan, eta eian argazkiko hire lagun hori ere jinen ahalko den... Prefosta ! Errakon banuela irrikaz; Iruñeko bestetako guttiago ments, gu hirurok bakantzatan joaiteko are guttiago ments, beraz, bixtan dena.

   Laket dudana, bere baitan laket dudana ez da eneganako irrits likitsa, irrits likitsa bera baizik, oraino halako neskarik izaitea ere, ihaurri izaitea, tole !

   Behar ukaiten dudana egiten ohi dut: udan neska zenbait gainkatu eta neguan etxen ilustra eta ilustra, ordinagailu bidezko neskak ikus eta ikus, hurrengo udako eskual dantzetan-eta treba eta treba.

* * *

Hauxe zinemaldia udako aspaldi hunetakoa ! Herenegunago osaba batek eta biok Rio hobendant ikusi genuen. Hi hondartzan ibiltzen ohi haizen bezalaxe ageri ditun neska batzuk hondartzan, baina Rion; ez zekinet orduian, baina orai eragotzirik dun sagarbixtero izaitea. Orduian, baina, ez zekinet: filmean asko neska ageri dun txondorrak ager-agerrean eta halako kulot ñimiñoñoa. Nik gazterik izigarri ninan filmea, izabak eta biok elkarrekin ikusi genuen lehendabiziko filma izan zunan, izaba ere ibiltzen zunan sagar agerika hondartzan, baita igerixkagian ere, ez zegonan eragotzirik, bederen.

   Herenegunago otto bateki eta herenegun, atzo eta egun laguna eta biok. Austin Powersi buruzko aldi luze-luzea. Denak ikusi ditugu. Irririk aunitz egin dugu.

   Azken saiotik atera eta Hotters alde joan gara klikatzerat "Goseak argilatruk eta egarriak gargaildrik bikinden". Lagunak halaxe erraiten du bere eskuara bitxian. Aimengeri iaz erran zidaten eian bertan lan egin nahi nuen udan. Nik baietz, baina euskaltegian udako barnetegiaren Bidarrain egiteko aukera eskuratu zidaten eta nahiago ukan nuen Bidarrairat, eta bertarat joan ginen hirur irakasle, eta hurbileko Baztan errekan ez ginen gu hirurok baizik pikarraitzen, baita egun batean lankideetarik bati haren ikusterat joan zitzaion laguna ere, laur neska, beraz, pikarraigorri. Ata, Bidarrairat joanen nintzen haborotan eta bizpalaur urte iraganik, ikasleren bat ere pikarraitzen zen, beti ere neska, baita irakasleok ere, eta orduan nik lankideak mutil. Anartean, Hottersen nahi ninduten eta bi uztailez izan nintzen: uztailarekin Hottersen eta agorrilarekin barnetegian, bertan bakantzatan edo.

   Lagunak bizi-biziki maite du Hottersen. Hark neskengatik -prefosta-eta janariagatik, nik janariagatik, eta lanagatik: banaiz, gero, kriket eta lakrikun, lakrikun eta kriket eta jatetxe horretan edderki moldatzen naiz -janztetxean mutilak sartuz, berenhalaxe laketu eta ez lirateke sekula santan ere kanporatu nahi, bertan nolako neskak diren, garen, arropaz aldatzen ari-, udako barnetegietan bezala, sariztaturik senditzen naiz, pizgarri bezain bizigarri zait (barneteguia areago, bixtan dena).

* * *

Azkenean, nahi nuena. Ikus dirot: eskual preso-iheslariak oro sakabanaturik, baina zein berean. Horren aurkako berripaper batean irakurri dut hondartzarat ari nintzelarik. Anartean, ari naiz ikusten, ari, orai hamaikatxo neska pullit, oro sagar agerika, hondartzan sakabanaturik.

   Egun ez dut bertzerik nahi: eskual preso-iheslariak sakabanaturik, baina zein berean libro, aske, eta sagar agerikako neska edderrak hondartzan tole.

* * *

Ni ez naiz ezein etxerat joaiten ohi, kanporat bazkaltzerat edo faldu eta geroko dantzaldirat ere gutti-guttitan; aitzitik, enerat usu edo jiten den jendea, eta jend´aunitz edo, haboroxenak neskak, eta berauek udan eta badakite zer den kanpoan eta nolaz egon, eta ni hola gosturik eijerrenean, zinez nahikara, eta emanahala emaiten diotet (mutil gutti jiten da, batto edo bertzeño baizik ez, eta berdin zait).

* * *

Lagunak usu jiten dira etxerat. Ni haiendako erraki eta gostu-gostuan jaten dute; trukean, nik gostu gostuan ikusten ditut, egoiten baitira bikinia soinean, belarretan egoiten baitira, igerixkagian sartzen baitira. Eta beti dira neskak, beti.

   Halarik ere, afera sarri aldatuko delakoan naiz. Hasirik baitira batzuk mutil batekin, ari baitira batzuk mutil batekin: aurki haurttoak ikusiko ditut belartze-igerikaxgian, horrek ekarriko baitu ene amentsen iluntzerat hastea, baina haurrak berak ere, eta berau beti da pozgarri.

   Eian geroak zertxo.

* * *

 Buruilaren nik dakita noiz debru kito, ttutt, attu. Berriak udako halako argazki lehiaketa eratu du eta aimengek asko argazkiren igortzeko asmoa badut. Zein baina ? Bai baitut tole. Zein ote ?

   -Hemen edderki ageri gituk.

   -Bai, baina bularretakorik gabe zaudete.

   -Gu futitu egiten gituk. Ez diet uste Berrian ezeztatuko dituzten...

   -Bo, aspaldion ustezko aitzinakoi modelnoak sartu tun...

   -Egia...

   -Aitzinakoi itxurako gibelkoiak tuk...

   -... Tira, ba. Hauek oro igorriko ditiagu eta atarramendu onik izanen ez bada... Izan ez izan, orobat.

   -Akort. Hemen argazkia gibeletik eginik dun... 

   -Ua. Pullita duk. Corn islanden duk... Lelu hori ezezagun dik jendeak...

   -Hauxe, beraz.

   -Ua, to. Edderki gaudek, gibeletik ikusirik... Onest edo.

   -Hauxe !

   -Horixe !

* * * 

Biak badabiltza askitto biluziak hondartzako itsas hegian gaindi urruneko harako ostatu harataraino. Bertaratuak, kalalarri sendiko dira eta batak galdeginen dueno bertzeak kakinen du, beronek bururatu eta bertzea da sartuko. Turrustakoak galdegin dituzte, askitto goiz izanikan ere. Alabaina, beroa handi-handi da, oraino ez zizpiltzekoa baina aurki.

   Ni udako ostaler banaiz, eta banaiz sosez gain neska pullitak ikusten ditudalakotz. Lanak merezi du: nik sosak ihaurri, lana handi eta egun oroz jiten diren neska pulliten kopurua egundainokoa. 

   Ni pozik, burrasoak pozik: ez dut bakantzarik behar, ez eiki. Eta oraino ere baditut halako udan geroan, bai bainaiz gazte. Ostatuaren izena Andderusok. Hola, eskuaraz. Izabak eman zion izena ni artean sortu gabea. 

   Hainbat argazki bada ikusgai: izaba bikinia soinean bai barran bai zerbitzatzen ari. Gaztean izaba zeinen zen pullita !

   Ikurrina badugu paraturik. Halakotz, eskualdun jende aunitz jiten da. Aitzineko egunean laur neska: babazorroa, iruindarra, piltzoa eta kaillesa. Babazorroa txondorrak agerika, bertzeak ez. Laurak beren horretan xarmegarri, edder eta gazte. Harremana atxiki dugu. Harreman zerrendarat laur neskok ere. Berauek punta-puntako Bastidako, Baionako, Sartagudako eta Sohütako bertze zenbaitekin bateo.

   Dalmazian gara. 

* * *

Maiteen ditudan janak: buztanez gain, saltxitxak ziape eta guzi, txitxikiak, beharrikia, txindilak, nafarrilarrak, urmelua... Horiek guziak buztan-iztersaguez gain, baita uzkietan mihiaren sartzea, neskenetan maiteago mutilenetan baino.

* * *

Apartamentukideei buztanaz gain, bokataren ikuzi eta lisatzea emaiten diotet, baita janariaren adelatzea ere. 

   Aurten haiek ikasketak kito, eta joan eginen dira, harremana atxikiko dugu, baina urrun izanen gara elkarrenganik luzaz. Nik oraino ere badut bi urte. Eian jabeak zein debru sartuko ote duen etxen; badakit neskak nahi dituela -aimenge salbuespena naiz-, baina eian nolako neskak; ez dut uste aurtengoak bezalako izanen diren, ezta hurrik eman ere. 

   Hirur ikastaldi eman dugu elkarrekin. Haiek sarri kito.

   Jabeak ez kezkatzeko erran dit. Horrek lasaitu egiten nu. Hainbat jendek nahi, prezioa egoki duk: izanen duk atarramendu, to !

   Jabea halako andre xaharra da, valentziar, eta Mediterraniar aldeko neskak ekartzen ohi ditu etxerat. Nik eskualdunak nahi nituen baina Eskualdunak nahi dituka ? Horiek aluxkak dituk, memela hutsak: haiekin atarramendu ona bai, baina neronek hautatzen ditudanekin atarremendu ona ez ezik zoriona ere ukanen duk. Azken biekin ezin hobeki, eztia ? Ondokoekin ere izanen haiz ontsa: goxatu eginen haiz eta ikasketak nahikara gaindituko dituk. Ene gain. Jakik ez diadala ekarriko ez gibelkoirik ez ustezko aitzinakoi modelnorik ere... Aizak, eta italiar balira ? Te hacen dos italianicas fetén de Erasmus ?

   -¡Dabuten!

   -Hik segi etxeko gizon antzo: bokata, janaria... karan, begitartetsu... eta heure dituzkek. Vesna eta Kalina, bi-biak Trieste aldeko. E parlano spagnolo tutte le due. Erran zieat hi eskualdu haizela eta eskuaraz ere ikas dezaketela, una miqueta. Akort ?

   -Akort.

   -Buruilean ukanen dituk etxen. Niteki eta Zenobiareki untsa, eztia ?

   -Tumatxa ! Ments ekunen ditinet.

   -Hik joka itzak usu asteotan, ase itzak eta betikotz ukanen dituk lagun. Gero Triestekoak... Ni gazte banintze ! Gazteak balaki, xaharrak baleza...

   Orai artio, Gauerdiko teilak hutsik ez, gero !

* * *

Gure bizitze handiaren alaia !

   Egunean zenbaitetan larrua jo eta jo; hameka fantesia obratzen dugu. Moralkeriari aitzi (eltzetzuak ere bilakatu zaizkigu moralista), gibelkoi-ustezko aitzinakoi modelnoen oldarraldiei aitzi, denek iduri baitute zionista. Puies ! Pues !

   Laket dugu geronen lana; mutilek guhaur gituzte maite. Karrikan atarramendu on gutti, eta nekeza, zinez bizi-biziki nekeza, aunitzek jai.

   Ontsa hautatu dut ogibidea. Azken haur eskolan ez nintzen gaizki, baina heben aunitzez hobeki naiz. Ontsa hautatu dugu ogibidea. Bolada bateko ez ezik, luzarako ere: fantesia arloa hain da nasai.

* * *

Hits eta ubel nintzen. Eskolan gaizki, lankideak kapar eta asegarri hutsak dira gehienak, eta ez direnak -guttitto- ezkondurik daude.

   Etxen nik dakita zenbat ixtorio porno ikusi dut eta noizbait baretu egin naiz.

   Badira halako neskak, eta tole iruski. Hainbat hobe !

* * *

Putaner naizen hau horrako lilitxo maitagarri horiekin naiz.

   Loterian sari pullita bildu nuen eta, hamaikatxo banaturik, ez naiz Alde Zaharrean entseatzen, ez naiz nihon ere entseatzen: beti nabila ailarten bateki, birekin gehientsuenetan, alde banatakoeki, eta kito.

   Oxtion, eskualdun txoko berri baten estreinaldian izan naiz. Enekiko neskak arropa zinez arinetan. Anje Duhalde ari izan zaigu kanta-kantari: Maita nazazu gutxio, goxa nazazu gehiago !

   Ni badakit neska aunitzek banuela maite, eta ezeinek ere ez nu goxatzen; julisek ni goxatu egiten ditut, eta maiteño ditut, baita esker oneko ere, e.

* * *

Ez dut, ez, neska gehiagorik ezagutu nahi; fatxi edo eskuin muturreko, españulista, gibelkoi, ponteigel, erregionalista pezetazale, navarrrista, ustezko ezkertiar, ustezko aitzinakoi modelno, feminista, eskuararen aurkako, Eskual Herria zatiturik izan zale eta halako izaiteko aukera handi-handi da.

   Ez. Halarik ere, ni beti karan, plaxent eta begitartetsu, eta ene botua abertzale, eskualtzale, ekologista, internazionalista eta antimilitarista, nahiz eta laket dudan taldean laket ez ditudan batzuk izan; zer egin dirot, bertzenaz ? Bertzalderat ez dut joko, bertzaldekoei botorik ez; betidanik irakurri ukan dudan prentsara ere ez dut sobera maite, bai baitira tartekatu maite ez ditudanak, baina, ze nahuxu ?, bertzaldekoen prentsara ez dut irakurriko, erosi ez, bederen.

   Jai. Ez da itzurbiderik. Zirritu guziak hetsirik dira. Jasan behar, atxiki. 

   Atxik !

* * *

Eskuara ari du. Halaxe irakurri dut ikarzola baten ondoan ari nintzelarik. Gurean ere ari du, Eskualpornen ere ari du eskuara, beti. Euria ari badu aroa mutu badugu, eskuara gurean ari duelarik gu mutu ez, intzirika eta oihuxkarik oihuxka baizik.

   Eskuara ari izaiten du. Ikusle gehienak futitu egiten dira hizkuntza zein den; ororen buru, eskualdun ikusle gutti dugu -berauetarik haboroxenak neskak-, ikusle gehien-gehienak arrotz, mundu zabaleko, eta zera baizik ez dute nahi: gu ekinean ikusi. Eta urdaxka maitagarri garen hauek ikusi nahi duten aantxu guzia emaiten diegu, nahi baikara honi esker bizi, bizi baikara ontsa: larrutan usu, osagarria ederki begiraturik -publiko- eta etxeko sos... ez guttitto. 

* * *

Zenbat bide da neska batzuen ezagutzetik haiekin biharamunean biluzle-belartzeren baterat joaiteko ? Nik gutti, zorionez guttitto. Orai artio hala. Izaba batek erraiten ohi dit tenorea baliatu behar dudala gazte naizeno, eta kasu egiten diot; ikas dezadan, eta kasu egiten diot, ongi ibil nadin, eta kasu egiten diot, pausa nadin orobat, eta kasu delako izabari. Egi-egia erran, burrasoek erraiten didatena, eta berauei ere egiten diotet kasu. Hobe dut bizitza albait hobekien agituko bazait; abertzale ere banaiz, eta kasu ibil nadin, tentuz, tentu handiz, kontureki, eta kasu egiten diotet, ni atxeman ez, iskintegian sartu ez, edo elizaurian berdin ez: gogoko neska albait gehienen artean dohatsu nahi eta, gogoko neska biluzi albait gehienen artean dohatsu nahi eta ! Edo bikinidunen artean orobat, edo sagar agerikakoen artean, edo... 

   Eskual Herri burujabea atxiki behar, baita neskei buruzkoa ere, eta ttipi-ttapa, ttipi-ttapa xahartu eta geroakoa gero.

* * *

Aitzineko egunean lagun baten laguna hil baita funerariumean izan nintzen, bertako agur-aretoan, zenduari halako omenaldia egin behar baitzioten maite zutenek. Ni bigarren lerroan ttottotu nintzen. Ordua artio ez nintzen ohartu baina noizbait aditasuna galdu nuen eta eskuin begiratu, ezker begiratu, aitzinean ezker eta eskuin, ez nintzen ausartatzen baina gibelerat ere begratu nuen, fite begiratu baina, eta burua gurtu eta neronen zangoei: egoiliar gehien-gehienok neskak ginen, emazte, emazteki, mazte eta mazteki. Aita izan ezik edo oseba kaskamotzen bat izan ezik, bertzeko eme, eta udagorrian garenez, denok arropa arinetan, batzuk arin-arinetan. Lagunari ohartarazi nion kanporaturik. Emaztekari porrokatua zunan, neskazale amorratu eta agertu garen guziok gogatu gintunan edo gogatu egin geninan. Ederki jokatzen zinan, aimenge ezin hobeki jokatu nindinan jokatu ninduen aldietan. Mutil guttik jokatzen din hark jokatzen zuen bezain ontsa. Galera galanta: haren buztanik ez, haren aldetiko muxu-fereka eta halakorik ez hemendik goiti, haren aldetiko... literatur, geografi eta histori ixtorio batzuetan kapar baina, haren aldetik jinik, maitagarririk ez. Gogoangarri ukanen dinagu beti. Gaixo burrasoak !

   Ni xikokatzen nuten mutilak galantak dira, eta gure pausatu honek marka guziak hausten omen zituen. Atxik ditzadan, beraz, ditudanak; dezadan gutti, dezadan beti !

* * *

Haurrak joan ziren ikarzolaren pareko kantoian bada otegi bat eta bertarat jo dut egun.

   -Egun onik !

   -Zer ? -ostalertsak ezatsegin.

   -Egun onik !

   Ostalertsak halako keinu ezatsegina bertze norabait so.

   Hartzekoa hartu diot eta ez dut uste bertzaldirik izanen den. Hor konpon, antola hor, berma hor.

   Halaxe salatu diot lagunari, ari baitzen mementu horretan lisatzen.

   -Galtzoinak hor berean dituk.

   -Eskarrik anitx, kuttuna ! -sagarrei gibeletik hunkika, bai baitzen pikarrai.

   -Mihisea hire.

   -Akort.

   Hura zabaltzarat jalgiren zen etzangiuan etzin eta goizeko ekheerritan egoitekotan. Ni handik labur elkartuko nintzaion.

   Parean eskuin, bertako gizona -Dutxaman- dutxatzen ari zen, urtatzen, bere zabaltzan.

* * *

Gure ekoiztetxeak aurtengo Sarako azokako badu eginik liburu berria, izena baitu Jende arrunton larrutako artezia ahantzien liburua.

   Badira, izan, hamaikatxo artezia ahantzirik eta liburuak haietariko zenbait baizik agertu ez. 

   Arteziak zenbait, eta argazkiak aunitz, aimenge batzuietan. Batean ari naiz lau morroirekin: aimenge baten gainean, uzki-pottottetan buztan bana sarturik eta buruaren alde banatan bi buztan, hain xuxen milikatzen ari nintzenak. Artezia hori karrikan galdurik da, iduri pornoetan baizik ez. Izanez ere, karrikan bakarra eta auskalo: puritanismoa nagusi da, bai batzuiena baita bertzeena. Utrimque roditur.

* * *

Gaztean usu joaiten nintzen urtegiko biluzle-belartze horietariko baterat joaiten ohi naiz oraino ere. Bertako egoera, baina, guziz aldatu da, askitto da aldrebestu. Orduan, eta hainbat urtez, gazteok izaiten ginen gehienok, eta gehienak neskak. Orai, gehienok ordukoak gara, baina urte gehiago troñuan, erran nahi baita, gehienak orduko neska gazteak; orai, gazterik ez, guttitto, eta gehien-gehienak neskak oraino ere, eta pixkoltearen pean bilo bakotxik ez, gero. Beharrik !

* * *

Eskualpornek kimu berriak ekarri ditu euskaltegirat, bertan hainbat eskola bilduko dute eta gero halako barnetegia eginen dute Matxinbeltzenean (Lesaka), Arantzan, Etxezaharrian (Bidarrai) eta Aranzola, segi hola !´n (Arbona), eta prestik pornoaren eskuaraz egiteko.

   Sei neska eta mutil bakotxa. Moldavia, Albania, Zeelanda Berria eta Kortsika.

   Nik halako taldeak ukaiten ohi ditut, bai baitakide euskaltegian pornozale porrokatu naizela.

   -Aizan, no, taldea hiretako, usaian bezala. Akort ?

   -Guziz akort !

   Gainerat, hainbat filmatzetarat kumitatzen nute. Gainerat, batean ere agertu nintzen, bertan baina pikarraitu eta amontegin bapo ibiltzerat hasi ez: bikinia soinean bai baina hondartzako halako ostatu batean ostalertsa. Pikarrai agertu izana ez zitzaidakeen axola. Hurrengoan hurrengorik bada, baina pikarrai agertu baizik ez. 

* * *

Neroni ere banuzie modelno xamar, "laket" ibiltzen baitut, hain xuxen angelesdunek bezalatsu: like. Laket dut, I like it. Ororen buru, bai bata bai bertzea latineratik heldu omen dira.

   Benito Lertxundik bere kantore batean badarabil, erabili.

* * *

Hil artio bizi, eta larrutan bizi, gaxokaturik eta gaxokatzen ari bizi, lurraldeko arno onen edaten bizi, sasoiko bizi, eskuzabal eta ixtapezabal bizi, jendeari bake santiuan utziz bizi, eta halako.

* * *

Urte osoan lanaren ukaiteko orotarik egin behar dinagu, no. Bo, aantxu orotarik; jende gehienak zer nahi ote duen, edo gehienak ez, baina guri zenbaitena ontsa iduri bazaigu; aspaldidanik, neskak karraskan ari dira gure kanaleetan eta zernahi lohikeria galdegiten zigunate, popatik jorik ikusi nahi gitine, halako orgak-eta; halako proposamena badun eta heldu den hilean eginen dinagu: neska zale zenbaitekin elkartuko gitun, Bastidako Herrikorat bilduko gitun eta eian zer berri. Ezagutu nahi gitine, ezagutu nahi ditinagu. Pullita izanen dun, nik uste.

* * *

Gu zer garen ? Neska porno, aktoresa porno, urdaxka porno; erraguzu nahi bezalaxe. Nahi duguna gara, ikasketak burraturik, prefosta, balekibale.

   Horrako bi horiek haur hezitzaile dira eta masterdun ere badira. Honako hau erizain eta harako hura barber... Zera... harako hirur haiek, batak badu bikinia jamaikar itxurakoa, ikerle, lilizain eta irakasle... Eta hola. Bagara nahi duguna eta nahi dugua egiten dugu: larrua jo, jo eta jo, gainka gaitzatela hamaikatxo mutilek, zeska zenbaitek ere, etxeko sosak askitto ukan ditzagun, sasoia sasoiko atxiki eta gerokoa gero. Erran nahi baita, intziririk intziri egiten dugu bidaia, baita intziri grabazioneak ere egiten ditugu, eta iragarkiak ere bai. Nik azkena egin dut oto baten, tarranta baten iratzartzeko: arratsean itsas hegirat joan, pikarraitu, itzuli, xukatu, jauntzi, otoan sartu eta bertzaldi bat artio. Leloa da Kasu ibiliz, noranahi eta nolanahi. Ekendu baitute zernahiren iragartzeko neskok biluzik edo agertzeko debekua.

   Ez dizut salatu aimenge zer egiten nuen: hain xuxen tarrantak ikuzi, bikinia soinean ikuzi. izigarriko arrakasta, eta klient gehienak neskak. Halako erregebide nagusian, halako omen handiko lilitxoene eta omen handiagoko jatetxe baten ondoan, garaga bat ere bada, tupusteko eta ezenusteko makurren konpontzeko. Beti jendez gainezka, flikaz gainezka ere bai, morroskoz gainezka, langileoi makurrik batere agituko ez bazitzaigun. Horixe egiten nuen: bikinidun, otoak ikuzi, hor Esainia behere hortan, itsas hegiaren ondoan, baita aipatu garagan ere ikasle laguntzaile, ikasle oroz gainetik, ez bainintzateke bidean garabiaren hainduru baratu nahi. Eta ahantzi behar zitzaidan, Jurdana dut izena, Jurdana urdanga, kideek Jurdana de Irisarri erraiten baitidate, errerik egoitekotan ekheerritan, beti ere kremara ausarki harturik, bixtan dena. Bego !

* * *

Horrako neska horiek oro eta seiok usu jotzen dugu larrua, usuago jotzen digute, ez joatzea partida dugu. Beraz, beraz, zer ? Ezin hobeki jotzen dugu eta aunitzez hobekiago goxatzen dira gutaz gizonezkoak, mutilak, baita neska zenbait ere. Praktikara praktikara da. Ekinez pijo-pijo bilakatu gara larrutan. 

   Lizun gara, eta aimenge Lizun jale, halako izena duen jakesaren jale, eta iretsi egiten dut buztan-izterxaguak irensten ditudan bezalaxe: joran handiz. Lizun garela salatu dizut, bai, egia beritablea da, baina beritableago bada aketz garela, aketz porrokatu. Zer den aketz izaitea ? Euskaltzaindiaren hiztegian ikus, txezu hor berean. Autxerdaraz asmabidea emanen dizut: nymph...

   Sexu hezkuntzaren inguruko batzuekin ere egiten dugu lan; inguruko hauek aitzinakoi horietarik dira, ez modelno horietarik baina. Sos haboro etxerat.

   Aizue, no,  bertze garagarjus batzuk bai ?... Ene gain.

   Gasteizko Lakuako baratze baten pareko kantoi batean bada Txus eta Leire ostalertsa ari diren ostatua, beronek badu terraza. Hortxe gara seiok, seiok ez, zazpiok, bai baita kontatzen ari nitzaiona ere.

* * *

Lagunak betidanik erran ukan dit erakargarri zaizkiola, ezinago erakargarri, urtegian, hondartzan, igerixkagian eta halakoetan berberak diren neska edderrak. Ni orai halaxe naiz, nihaur, hondartzan nihaur; laguna ez da jin, neroni naiz joan: etzidamuago da jinen.

   Bikinia soinean agertu naiz, nahiz eta bularretakoa ez dudan jauntziko, ostaturat joaiteko ere ez, sagar agerika uzten baitute.

   Irakurgarri bakarra dut etorri -lagunak bertze zenbait du etorriko-: Jolasean deitu liburua, berau bertzordukoa. Aitak gazterik bizi-biziki laket zuen: bi neska eta mutil bat, orduko -eta oraiko- mutil gehientsuenen ametsa, neska bat eta hainbat mutil, ez orduko eta oraiko neskon ametsa, neska pornoen lana zenbaitetan, eta zeinen ongi jokatzen duten mutilek (eta bada neska bakarra bizpalaur neskak jokatzen dutenik buztana jauntzirik, eta halako haboro: bizpalaur trans neska bakotxari ekinean... Orotarik). Lagunak Kutsidazu bidea, Ixabel du ekarriko. Amak irakurri zuen gazterik hondartzan. Neronek ere dut irakurriko aurtengo bakantzetan. Eian, zer. Amak erran ukan du izigarriko arrakasta ukan zuela, euskaltegian hainbat urtez irakurrarazi zutela, filme bat ere badela, baita antzerki lana ere. 

   Goiz eder jin naiz. Jende gutti, halako xaharrak lehen lerroan ekitakoa paraturik. Ni, aukera baldin badut usaian bezala, ostatu bat altekan, hegitik urrunxka, maite baitut bainatzerat joaiteko pixkirrin batez ibili, baita itzulian ere, itzulian oroz gainetik, zipaturik, txondorrak ager-agerrean eta ipurmazelen tartea agerrean, kulota erdi eroririk. Dena den, laguna jin artio, ez naiz xukaderatik sobera urrunduko: ez nuke, gero, libururik ebasterik nahi !

* * *

-Guk gaueko irratsaioan musika goxorik ez dugu emaiten ohi: intziriak emaiten ditugu, emazte intziriak eta oihuxkak, euri hots eta guzi. Irratian ixiltarzuna da gure izterbegirik handiena; gu gauaz ere ixildu ez: gure entzuleak loak halako herots atsegalezkoen entzuten hartzen ditu, u.

* * *

Gasteizko bestetan hasi zen eta orai Iruñeko eta Baionako bestetan ere izaiten da: Muxualdia. 

   Izanez ere, eguerdi batean, Plaza Zaharrean, Muxualdia izenekoa badugu eta bertarat hamaikatxo jende biltzen da muxu emaiterat, ez zein-nahiri, baina bakotxarekin jin denari, edo direnei. Muxuak, bistan dena, orotarikoak eta saioa akitzen da otordua delarik: bakotxak nahi duen denbora emaiten du, edo joan eta itzul daiteke. Berdin da.

   Muxualdia. Muxuek karrikara hartzen dute; aspaldion ohartu naiz jende gehiena eskualdun dela; beraz, karrikara eskualdun muxu-emaileok dugu hartzen. Nik, zorionez, urte orozko aho-artazearekiko hitzordua beti dut bestak baino astebete lehenago, erran nahi baita, Ahoaren Azterketa Teknikoa badut lehenxeago eta orai artio beti gainditu dut. Ahoa prestik. Lagunik ez baina beti badut neskaren bat prestik. Aurten ere bai. Zeinen izan den goxo aurtengo mihi-ezpainaldia ere ! Eta ni zeinen eskerturik agertu nitzaion eneki muxu eta muxu ari nahi zuen neskari ! Gainerat, aurtengo neska ere udako arropa arinetan era patxulikoi. Tumatxa, hi !

   Muxuak, musu-truk. Eta ez gaitezen geldi musu-huts.

* * *

Buruila da eta aantxu hilabete emanen dut larrutan ari izan gabe; ez dut buztanik ikusi nahi, ezta uzki-pottottarik ere (sagarrak badakit ikusiko ditudala).

   Bakantzatan naiz, hondartzan naiz eta, hainbertzeko lana egin ondoan, emozionez beterik naiz hemen. Goxtre oroz anre-ordokian eta arrastrerik hoteleko igarikagian. Halaxe idatzi baitit usaiako larrujokide batek. Goiz oroz hondartzan eta atsaldeetan hoteleko igerixkagian. Baiki, to !

   Hainbertzeko lana idatzi dut. Zer uste duzu, irakurle karioa, adierazi nahi dudala holaxe idatzirik ?  

* * *

Zortzi bat morroi banuen aitzinean, jokatu behar baininduten, gainkatu. Oro potolo xamar, tripontzi, berrogoitaka, eta xikokatu behar ninduten. 

   Ni prestik, gertu.

   Hasi aitzin, ezagutzak egin ditugularik, salatu didate maite nindutela, ene begi ñabarra oroz gainetik, neskatila eijerra naizela, maitagarri. Bai baitut hemeretzu urte. 

   Nahi ninduten eta bai zidaten ere. Ni, gazteño hau, sasoiko naiz eta haiek sasoian ziren. Aitzinet, arren.

   -Festa dezagun guziok oraitarik has geroa, eta geroa bada oraikoa. Has ! Zatozte eta has ! Lot eni ! Emadazie emaitekoa, emanahala eman ! Ibil zaitezte bapo eneki amontegin !

   Ederki agitu zen dena, ederra izan zen sosaldea. Karrikan gogatu beharrik ez eta ikasteko liburuen ordaintzekoa aski eta sobera ukan nuen. Oro erosi eta Garraxiren terrazarat joan nintzen halako turrustakoa lagun zirelako liburuen ikusterat. Ikaskideen artean badakite noiztenka neska pornoa naizela: horrek neska gehienak ekarri dizkit ondorat eta mutil txintxo eta ikaskatilu porrokatuenak ere; irakasleek ere badakite. Izanen ahal naiz sasoiko oraino eta eta ukanen ahal dut zeinek xikoka ! Ikasketetan modatuko ahal naiz nahikara, ez ahalara, baita bizitzan ere. 

   Zer ote geroak !

* * *

Haienganik ez ezik, harenganik ere albait urrunen -urrun, aukeran-, eta, halarik ere, ezin guzizko eraginik ekidin: noiztenka Gazan bezalatsu. Eta ixildu behar, eta ixilik atxiki. Atxik !

* * *

Nire zerek eragotzi egiten dute, poxelu ditu; ni pozik haiek non-nahi, hura enuxu-enuxu. Salbamendurik ez dut. Kondenaturik nago. Ezkapurik ez batere, itzurbiderik ez. Burutik joanago izan artio; gero...

* * *

Hobendant senditzen ohi naizenez, hura agertu, hura hurran sendi, etxerat bidean lotsaz ikaratzen ohi naiz, eian zer, kolkoa bete herstura.

   Gazte denborako haren argazkiak ikusten ditut noiztenka: bikinia soinean, sagar agerika...

   Orai... oro antonimo. 

   Putxas !

* * * 

Bastidako bestetan ezagutu nuen neska, huraxe ere ari baitzen txurro erosten. Berbera zen, ni neroni eta elkarrekin izan ginen gau hartan herrian barna. Noizbait, baina, etxerat joan behar zen eta agur elkarri. 

   Kito.

   Geroztik, huraxe bezalakorik ez eta ezein ere ez dut ezagutu, guziei goxo ezetz eta matrailetan muxu bana, muxu goxoa maite nituela adierazteko. Haien jokoz kanpo utzi ukan ditut, deusik ez kunprenitzen ez zutela.

   Urte batzuk joan dira eta oraino ere hurrantzen zaizkit neskak, eta ni berdin jokatzen naiz: beti karan, begitartetsu, beti matrailetan muxu goxo eta Izan ontsa, no ! Eskarrik anitx !

   Lankideekin ari izaiten naiz goxokienik, baina kanpoko otordurik ez haiekin: bulegozain mutil bakarra.

   Eta orduko neska hura beti gogoan. Zorionez, Internet bidezko neska aunitz ikusten dut eta horrek kontsolatu egiten nu; bada haren eitekorik, izan, zenbaitetan pentsatzen dut Zein diren elkar iduriak neska hau eta orduko hura!

   Lidize.

* * *

Denok bero-bero garelarik, egundainoko eromena sortzen da, jo eta ke hasten gitzaizkio elkarri eta ezin bara gainezka egin artio, eta luzaz ari izaiten gara gainezka egin artio, zinez luzaz.

   Eromena, egundainokoa, gero !

* * *

Ez dakit aske ote garen, beharbada bai -presondegian, bederen ez gara-, baina aske izaitearena areago da sendimendua zinezkoa baino. Beraz, zinez aske izaiten ahal ez bagara, baina sendimendua erdiesten ahal badugu, atxikitzen ahal badugu, baldin badugu, erdiets askatasun sendimendua, edo atxik, baldin badugu, ez dezagun utz espakatzerat, edo norbaitek ekentzerat, ez dezagun utz, gero.

* * *

Bea eta Elurre euskaltegian lanean ari direno, guhaur ere ari gara lanean, amontegin lanean, Urtsua eta Zerua garen hauek.

* * *

Lankide arrak zinezko ar ditugu; guk emeske areago izaiteko eragiten diegu eta karraskan ari izaiten zaizkigu, ezin gutti agitzen zaie, guttitto.

* * *

Artistikoki derrigor ibili behar gara lekurik leku iduria orotarik izan eta ikusleei ikusten dutena jostagarriago agi dakientzat.

   Iragan hilean Bidarraiko Baztan errekan izan ginen, bertan filmatu genuen, hain xuxen, otoak ezker utzirik, zangoen gainean eskuin jo, segi, halako harritzar batzuk badira -ni biga-bostetan izana naiz eta ortainzurik haien gainean pijo-pijo moldatzen naiz-, haiek gainditu, halako pareta bada eta gaineko osinean, hortxe hain xuxen. Baziren laur neska eta ikusle ukan genituen, ez ziren lekutu, laketu baizik; baziren bikinia soinean, baina ikusten ari zirenak eraginik edo, pikarraitu egin ziren eta holaxe baratu. Guk lana bururatu eta haiekin solasean hasi ginen; haiek jakin-min handia agertu zuten. Arabarrak ziren. Baten aita gazterik bertan usu izana, hain xuxen Bidarraiko Etxezaharrian udako barnetegia izaiten zelakotz, agorrilareki.

   Artistikoki. Zeren eta xikoka non-nahi egin baitezakegu, non-nahi filma, baina inguru pullita xerkatu behar -edo ikusleei pulliki eta propiki agi dakiena (dakienik ?)-, eta bertan guriki eta goriki. Ata, leku batzuk askitto ziztrinak dira eta bertan ere; izanez ere, halako lekuen zale denik ere bada eta eskaini behar, ahalaz behar, gero.

* * *

Inguruan bada eragiteko jaunzten denik; gu, aitzitik, eragiteko erauntzi egiten gara, erauntzi egiten dugu soineko aantxu guzia, apaingarri bat edo bertze izan ezik. Hots, eragiteko eraunzten, eragiteko biluzten, pikarraitzen, larrugorritzen eta.

* * *

Gramatika pornoa.

Iragan egun batez ere ibili ginen arrebak eta hirurok hondartzako hegian pikarrai, ez baita poxelurik. Bertako ostatuetan, baina, gerripekoa soinean egon behar, erran nahi baita, neskak sagarrak agerrean egoiten ahal, gero.

Bidarraiko Etxezaharrian izan nintzen eta Arbonako Aranzola, segi hola !-n ere bai, baita Xiberoan ere aste hundar batean, Logibarreko aterpean hain xuxen ere.

Guhaur ere jo gintuzten popatik azkeneko grabazionean. Hoberena ez zen hori izan, trbakuntza saioa baizik. A, zenbat barre !

Popatik ere eman nazakezue, baina busti behar didazue uzkia, olioztatu, askitto ariturik naizelarik ere.

Xikokan hetemeteka ari izaiteko sartu diren neska gazte berri bi ere badira eskualdun, Bastidako eta Sartagudako hain xuxen.

-Salda berorik nahi duziea ?

-Bai, eta ahoan ez ezik, bizkarrean ere. Ahalko ?

-...

-Egik gainezka behin, tartea utziko diaguk eta has berriz ere, edo biharko utziko diaguk...

-Edo etziko.

-Etziko hobe !

-Ez kanpairik jo, gero !

-Eta ez bertzeren batekin ari, gero.

-Ez, ez, ez ! Zieki.

-Gureki etzi.

Gu ere bagoaz hondartzarat, bertarat pikarraitzerat; nik galtzarbeak askitto xuri ditut.

* * *

Gasteizen bada Gazte Bilgunea deitu gunea eta deitu egin gintuzten Eskualpornerat halako solasaren emaitekotan. Hamaikatxo gazte izan zen eta, aukeran, gazte haborok hartu zuen parte. Denoi agitu zitzaigun baliagarri bezain arrakastatsu. Izan ziren bi neska lankide izaiteko nahia agertu zutenak baina guk adierazi genien mementoan ez dugula nihortxo ere hartzen ahal, ahalmenik ez. Halarik ere, segapoto zonbakiak har geniezazkien nahi zuten eta hartu egin genituen, hartu eta gorde. Direlako neskak zoragarri dira; eian gogoa ez zaien akituko.

* * *

Eskuarazko Literatura Erotikoko elkarretaratzea. Data..., lekua...

   Halaxe idatzi nuen, ez baitakit xuxen eskuaraz nolaz behar lukeen. Zuk, irakurle karioa, baldin badakizu, adieraziko, otoi ?

* * *

Gazteak ibarrean ari dira gelditzen, bai baita hautabiderik, bai baita aunitz eta, beraz, gogatzeko eta larrutan ari izaiteko biderik; lanik bada eta horren guziaren ari dira atxikitzen.

Indibidualismoa geroago eta areago ari den gizarte honetan, ibarrean, mementokotz bederen, ez, eta ari dira, ari, gazteak elkarrekin, baita alde banatako bi ibarrekoekin; haurrik, baina, ez. Gazteak elkarrekin ari dira, baina atsegale hutsaz goxatzeko, haurrik munduratzeko asmorik ez, larrutan goxatzeko. Berenaz, biziki untsa da.

   Eian, zer geroak.

* * *

Zenbat neska erakargarri, udan oroz gainetik.

   Zorionez, Internet bidezkoak ere tole eta hamaikatxo neska gogo-betegarri larrutan ikus dezakegu. Nik aski eta sobera. Ordinagailutik kanpoakoak, lankideak-eta, haiekin karan, plaxent, gisako eta begitartetsu izaitekoak, egitekoak egin eta bertzaldi bat artio, bihar artio, aste hundar on, eta halako. Ordinagailuaren baitakoak, baina, maitatzeko, haienganako sendimendu goxoaren senditzeko, eta denak baitakoak nahiz kanpoakoak eian aske senditzen diren, baita zoriontsu ere, eta ni albait gehienetan satisfos eta zoriontsu, irriñoa ezpainetan, ahalara gehientsuenetan baina beti ihardukitzaile, beti atxikitzaile.

   Bego, o !

 * * *

Badezaket, jendartean ez naiz ibiltzen. Hain xuxen, eder-itsusia itsusi dut, ezinago itsusi, eta halako karrika hutsetan ibiltzen ohi naiz bai hiribarnerat baita bertatik ere. Udan ere bai, nahiz eta udan belzturik izan, debardeurra, galtzamotxak eta sandaliak soinean ukan.

   Bai bainaiz greugarri eta geroago eta nekezago ari zait antzeztea, normala naizela antzeztea, elkartu naizenarekin, naizenekin, goxo eta gisako izaitea, antzezpena ezin hobeki egiten ohi dudalarik ere.

   Atsekabea handi-handi dut, berak janik naiz. Lana ontsa egiten dut, jendearekin gustura naizelako itxura agertzen dut, neska batzuk ere hurrantzen zaizkit... Hauxe neke psikologikoa nihoren ere ez zapuzteko, eneganako oroitzapen onaren uzteko, lotzen zaizkidan neskei "Eko" erraiteko baina ni gorrotagarri ez gelditzeko (beti emaiten diet tupustean eta ezenustean halako muxu goxo bana matrailetan eta bertzaldi bat artio, eta Eskarrik anitx ondoratzeagatik). Hobe dute eneki ez hasirik: ez dakite nolako irabaztea dela eneki ez hasirik, nik nolako galera; berau, baina, nahiago dut ezen ez haiek zapuztu: ez dute ene aldetiko halakorik hartze eta ez diotet emaiten.

* * *

Distimiak jorik ez banengo ! Eder-itsusia ezinago itsusi ez banu ! Jendartean ahalketzen ez banintze ! Zer ere, zera... Pito ez banintze, pito, ments, tutulu, sopikon, txotxolo, memelo eta sinonimo guziak -menux, pettux...- ez banintze !

   Jai, jai dut.

* * *

Gogoko neska pornoei so, soz eta beha eta irriñoa sortzen zait ezpainetan, bai baititut arimaren kontsolagarri, zinez ontsa sendiarazten nute. Etxen sartu baikoz, haiexek, eta haiexekin pixkirrin batez, pixkirrin batez askitto; udan, baina, urtegiko biluzle-belartzekoak, haien artean ere goxo. Udan baizik ez, ordinagailuaren baitakoak noiznahi, udan ere, eta urtegitik itzulian, eta urtegitik itzulian etxerat jin den neska biluzle horietariko battoren battorekin.

* * *

   

 

   

   

 


Utzi iruzkina: