TOLOÑO, LIRAIN
Maite ditudan nesken artean bada batto bereziki maite dudana: Toloño. Bastidakoa bera, bixtan dena, Arabako Errioxako Bastidakoa, rabudo, alegia (lehenagoko Biasteri eta orai Guardiakoak ere badira rabudo, no nahiz to, eskuaraz). Izurritea aitzineko urtean ezagutu nuen; Bastidarat joan nintzen Arabako Errioxaren ezagutzeko asmoz eta neska lirain bat ikusi nuen, non eta Herrikon, plazan. Udara zen, eta arropa zinez arinetan bazen; bakarrik zen, terrazan; goiza baitzen halako kasfesnearen hartzen ari zen. Nik bertze batto galdegin eta terrazan ere ttottotu nintzen. Noizbait, lotu behar nintzaion, ekin, baina hobeki pentsatu nuen eta bazitekeen arriskugarri: ez nuen ibilbidea oker has ledin nahi. Harat, tupustean eta ezenustean, bertze neska lirain bat eman zitzaidan pare-parean, igarikagiarat joaiteko itxura duten horietarikoa, eta zera erran zidan: "Baliteke noizbait zure laguntzea geroan ere, iraganean lagundu zitudan bezalaxe, baina orai jakizu zuri zerbaixkaren erraiteko baduzula ondoko neska hori, horren laket duzun horrek. Dena den, zerorri ere lot zakizkioke hari. Ekiozu, to !". Aipatu neska zenbaitetan agertu egiten zait. Agertu, eni bihotz eman eta lasterka hasten da, ez baitu atxemaiten ahal. Orai, hori badakit eta entseatu ere ez. Eta erran zidana erranik, joaki zen, eta eni so joaki ere, eian jarraika hasiko nintzaion edo, baina banekien ez nuela atxemanen, soinean tongak zeramazkielarik ere, eta aldean halako zakutoa, halako zorroa, halako ahatea eta nik dakita zer, ez bainuen aantxu ikusten ahal aantxu arroparik ez zeramala soineraturik. Batzuetan pantsatu ukan dut Andre Dena Maria dela, bera dela, oraiko garaietan bezalaxe jauntzirik, edo neroni bederen halaxe agertzen zaidala, bai baitakit, zer daukadan gogoan oroz gainetik, zein sustut, zeintzuk eta berauek nulaz. Bo. Bertze noizbait Gasteizko Florida okolian agertu zitzaidan. Lehendabiziko aldia izan zen orduko hura. Ni banintzen guziz jorik Kultu Etxearen paretsuko jargia horietariko batean, hain xuxen, halako errexeltzar baten aldean, eta banuen tren-geltokirat joaiteko asmoa, ez treinaren hartzerat, preseski, baina berak ene hartzerat. Bertze noizbait kondatuko dut. Ordukoa ere bazen zeska bera: liraina, pullita, txairoa, opagarri, tirriagarri, erakargarri... ezinago maitagarri eta eni oharturik, gaixo huts naizen honi. Susmatzekoa zinez. Nik ez baitut gaztetarzun eijerrik, neskatilen gogatzeko bilo hollirik ez. Ezdeusa, hutsaren hurrengo huts baniz, izan.
Halakotz, lotu behar nintzaion neskak aholkaturik; alta, ondoko neska zitzaidan eni lotu.
-Larruarrasekoa barnekoz kanporat jauntzi duk eta gibelekoz aitzin.
-Zer ? Barka...
-Larruarrasekoa gaizki jauntzi duala, baduk barnekoz kanporat eta gibelekoz aitzin !
-...
-Ez. Arrailerian ari ninduan.
-Akort.
-Atzo ikusi hindudan herrian. Nundarra haiz ?
-Iruindarra.
-A, iruindar. Ezagunik diat Iruñea. Ñotan usu joaiten ninduan, amattoreki. Amattok bertan ikasi zian, NUPen ikasi, goiko eraikinean, katedralearen ondokoan. Gero, neroni sortu ninduan eta noiznahi joaiten zuan ni soinean nahiz aldean. Gero, aimenge gaztean, nerau edo lagunartean eta garagarzaroan izan ninduan.
-Nik Gasteiz ez dinet ezagunik, iragaitzaz baizik ez. Nahi niken, baina...
Halaxe hasi zen gure arteko harremana. Hura bazen bakantza luzeetan eta hainbat galde eginik deliberatu zuen enekin jinen zela, elkarrekin ibiliko zirela, Estellerrian ere sartuko ginela.
Maite ditudan nesken arteko Toloñok ez zuen bularretakorik behar halako bidexketan ari ginelarik, makila eskuan, halakoetan bertze ibilkariren bat iraganagatik; herriren baten ondoan jauntzi eta kito, itzuliko bidean herria aitzin jauntzi eta biok ala biok pozik.
Izanez ere, Toloño mendi bera bezain lirain, aunitzez lirainago aukeran, ezinago lirain, ori.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: