PREFOSTA !

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2023-08-18 16:22

 

Garaiak aldatu egiten dira eta egokitu behar !

   Eta egia beritablea da: orai badugu eskualdun neska porno parrasta bat ez Eskual Herrian ari, baina atzerrian (Espainia behere hortan battoren batto baina gehientsuenak Europan, Asian, Ozeanian eta Ipar Amerikan gaindi. ETBk kasu mikorik ez die egiten (hori ez da aldatu), eta, egitekoz gerotan, halako usaiako serorantzekokeriaz, jakina. 

   Neskok badira hazia eta baita geroko bizia ere: hainbat neska kastina eginik badira, herriko bi Zeelanda Berrian eta lehen erakustaldia orai berean egiten ari.

   Eskual Herrian ari da, ari, aitzinet Literatura Erotiko Unibertsala eskuaraz deitu bilduma. Itzultzaileak karraskan ari dira; batuan ez ezezik, nafarreraz ere ari dira, baita, lapurteraz eta zerbaixka xibereraz. Hurrengo lana piltzoera-kaileseraz badateke.

   Garaiak aldatu egiten dira eta eskualdun neska pornoak zinez arrakastatsu ditugu, sos parrasta bat ari dira igortzen familieri, nahi dutena egiten dute eta ausarki irabazten eta beti tartekatzen dute zerbaixka eskuaraz, beti ageri da ikurrina edo arrano beltza, beti Eskual Herriaren karta, omena handiago eta halakoak usuago.

   Ni guziz egokiturik naiz. Prefosta !


Utzi iruzkina: