PODCAST PORNOA
Puri-purian dira podcastak eta gure aldizkariak ere badu berea: Podcast pornoa. Ez da originala batere holaxe erraitea, baina halaxe dugu erabaki. Arduradunok Laia eta biok gara. Aimenge Maddi naiz. Ezagunik gituzie. Izanez ere, bagara aldizkariko idazlerik gordinenak eta irratian gordinenak, errailerik gordinenak. Ez gara, bixtan dena, ez xumerik ez apalik ere.
Aurtengo martxoan hasi gara eta orai artio arrakastatsu ari gara txit. Aunitz eskermile, arren, entzule guzioi. Poztekoak dira zinez zien aldetiko eleak, oro zein baino zein lohiago, batzuk, gainerat, gure eskuararen hobetzekoak eta hori ere beti da eskertzekoa: eskuaraz xuxen, egoki eta likiski.
Afixa Interneten baduzie ikusgai. Bertan Laia eta biok ageri gara halako hondartzan, bikiniaren kulota baizik ez soinean, belauniko, sagarrak itsasorat so eta gu hortzirri gibeleko kamerari so. Kulota badugu aldeetan xingola duten horietarik eta ipurmazelen tarteño bat agerrean. Iazko udan adelatu genuen argazkia, bai baikenekien aurten podcasta abaiaraziren genuela. Laia belzturik zen, propiki eta pulliki; aimenge gorribelzturik. Ekitako begi lagunak kulotetik dilindan. Afixean hunako lelo hau izkiriatu genuen: Eskualdunondako pornoa; uhinen bidez, hunetan eta ixtapean. Hobe genezakeen, baina bere horretan utzi genuen.
Ipui txit tirriagarriak kondatu nizkizuen plazan.
Halaxe kontuak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: