Pinterest

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2022-01-23 11:01

Aitzineko egunean, Erronkari ibaxeko uskaraz ikusi nuen hainbat iruzkin halako neska bikinidunen ondoan. Pinteresten. Egileak beti dio zera: In my language. Sorry and thanks. Gerokoa eskuaraz, edo uskaraz. Halako perpaus laburrak dira. Erran bezala, beti halako bikinidun neska opagarrien ondoan. Ageri du egileak emakoi porrokatua dela eta emaztekiak nahi dituela bizirik, beren eskuko, lotsarik ez, likits eta gisako, eskualdun badira, hobe, oroz gainetik arabar, nafar, lapurtar eta xiberutartsa badira. Delako egileak ondokoa lerrake heben balitze: Nik anitx agrazei tiezt maitagarrizko neskaxe teixiauak, ibaxekoak, piltzoak, aetzak, Uruñakoak, Lizarrakoak, xiberutartsak, baxenafarrak, lapurtarrak, Biarno eta landetakoak, sandinistak... Halaxe lerrake. Ezagun du satiro hutsa dela; dena den, bikinidun neskak maiteago ditu sagarbixtero edo papo has, hots, sagarrak agerrean; ni harekin joaiten ohi niz hondartzarat, "anre-ordokiara" bere hitzetan, eta ezagun du biziki pozik egoiten dela, pozikago, ni ere sagarbixtero nizalakotz, badakit, jakin ere, bertze sagarbixtero batzuen aldean maite duela, ni ete papo has eta, beraz, hura pozik eta ni, pozik ere, are, hondartzako ostaturat joaki garelarik, ni soinean bularretakoa ez (aldean bai, beharbada jauntzi behar) eta holaxe galdegiten ohi dut barran; zenbaitetan ez dute bularretakorik uzten eta jauntzi egin behar, bena gehientsuenetan utzi egiten dute eta holaxe dut galdegiten, eta holaxe egoiten gara ttottoturik edo jezarririk. Ni hola laguna ezinago zoriontsu senditzen da, badakit, eta ni zoriontsu partikurzki ez, baina nahikara bai: udako bakantza luzeetan, hondartzan, erdi biluzik, sasoiko... Tumatxa, hi !


Utzi iruzkina: